Chris Froome
2018/07/18 - 20:43
Tourreko 11. etapako azken kilometroak: Geraint Thomas, nagusi
Geraint Thomas (Sky) txirrindulari britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 11. etapa, azken metroetan Mikel Nieve nafarra (Mitchelton Scott) harrapatu eta gainditu ostean.
2018/07/18 - 18:59
Thomasek etapa irabazi eta maillot horia jantzi du, Nieveren garaipena zapuztu ostean
Sky taldeko britaniarrak azken metroetan harrapatu du etapa osoan ihes eginda ibili den txirrindulari leitzarra (Mitchelton Scott).
2018/07/17 - 20:14
Alaphilipperen garaipena, erakustaldia emanda; Van Avermaetek lidertza sendotu du
Julian Alaphilippek (Quick Step) irabazi du Alpeetako lehen etapa. Ion Izagirre bigarren izan da. Van Avermaetek lehen postua sendotu du, laugarren amaituta.
2018/07/17 - 11:14
Harbidetik, Alpeetara
Gaurtik ostegunera arte Alpeetako etapak jokatuko dira, eta bi maldan gora amaituko dira; 1. Mailako Rosieren asteazkenekoa eta Maila Bereziko Alpe d'Huez mendate mitikoan ostegunean.
2018/07/09 - 23:42
BMC izan da azkarrena erlojupekoan eta Van Avermaetek jantzi du 'horia'
Greg Van Avermaet belgikarra da Frantziako Tourreko lider berria, bere taldeak (BMC) Choleten lehiatu den hirugarren etapako (35,5 km) taldekako erlojupekoa irabazi eta gero.
2018/07/09 - 19:26
BMCk irabazi du taldekako erlojupekoa, eta Van Avermaetek jantzi du elastiko horia
Lau segundo atera dizkio Froomeren Skyri eta zazpi Quick Stepi, etapan bigarren eta hirugarren sailkatu diren taldeei, hain zuzen ere.
2018/07/07 - 23:16
Froome errepidetik irten da, eta 51 segundo galdu ditu
Chris Froomek (Sky) erorikoa izan du 5 kilometro falta zirenean, eta atzerapenarekin helmugaratu da. Tropelako beste taldekide baten bizikletan jarritako kamerak grabatu du momentua.
2018/07/06 - 21:01
Txirrindulariei txistu ez egitea eskatu du Prudhommek
Frantziako Tourraren zuzendariak lasaitasuna eskatu die zaleei, lasterketa Noirmoutier uhartean hasteko bezperan.
2018/07/06 - 14:08
Landa, Froomek jasotako txistuei buruz: 'Ez litzaidake gustatuko txistuak jasotzea'
Mikel Landa Movistarreko txirrindulariak Chris Froomek Tourreko taldeen aurkezpenean jasotako txistuei buruz hitz egin du, eta esan du ez lizaiokeela gustatuko egoera horretan egotea.
2018/07/06 - 13:40
Nairo Quintana, Froomeri buruz: 'Batzuetan, ereiten duzuna jasotzen duzu'
Chris Froomek txistuak jaso zituen Tourreko taldeen aurkezpenean, eta Movistar taldeko txirrindulari kolonbiarrak esan du, ez zitzaiola gustatuko zaleek txistu artean hartzea.
2018/07/06 - 00:11
Chris Froome, txistu artean
Chris Froome Tourreko egungo txapelduna txistu artean hartu dute zaleek lasterketan parte hartuko duten taldeen aurkezpen ekitaldian. Larunbatean ekingo diote txirrindulariek lehiari.
2018/07/05 - 13:16
Contador: 'Uste dut azken urteetako Tour irekienaren aurrean gaudela'
Frantziako Tourra birritan irabazi duen Alberto Contadorrek uztailaren 7an hasiko den lasterketaren analisia egin du. Contadorrentzat, Chris Froome da garaipena lortzeko faborito nagusia.
2018/07/05 - 10:57
'Txirrindulari guztiak hauspotzea' eskatu die Froomek zaleei
Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen txirrindulariak 'gizalegez' jokatzea eskatu die zaleei.
2018/07/05 - 10:22
Dumoulinen aburuz, Froome auzia kudeatzeko erak 'kalte egiten dio txirrindularitzari'
2017ko Giroko irabazleak bere sasoi-puntuari eta Tourraren inguruan dituen aurreikuspenei buruz, zalantzak dituela esan du.
2018/07/04 - 14:53
Froome, 'historia egiteko prest'
Chris Froomek Frantziako Tourra irabazi nahi du bosgarren aldiz, eta lasterketari ekiteko 'irrikan' dagoela adierazi du.
2018/07/04 - 11:38
Tourra 2018 irabazteko faboritoak
Christopher Froome (SKY), Richie Porte (BMC) eta Nairo Quintana(MOV) dira hautagai nagusienak, Mikel Landa (MOV) edo Vincenzo Nibali (TBM) ahaztu gabe.
2018/07/03 - 16:15
Castroviejo, Froomerekin batera Sky taldearen zortzikoan
Jonathan Castroviejo Frantziako Tourrean ariko da Sky taldearekin. Taldea osatuko dute, Chris Froome, Bernal, Kwiatkowski, Moscon, Poels, Rowe eta Geraint Thomas txirrindulariek.
2018/07/03 - 14:14
176 txirrindulari, 2018ko Tourrean
Omar Fraile, Gorka Izagirre, Ion Izagirre, Romain Sicard, Mikel Nieve, Mikel Landa, Imanol Erviti eta Jonathan Castroviejo izango dira aurten Tourrean parte hartuko duten euskal txirrindulariak.
2018/07/03 - 13:41
Intxaustik, Froome aurrejuzgatu zutenei: 'Miaztera eta segi miazten'
Beñat Intxausti Sky taldeko txirrindulariak mezua idatzi du Twitter sarean duen kontuan, taldeko izarra den Chris Froome defendatzeko.
2018/07/02 - 19:26
Froome: 'Ez dut dudarik izan auzia artxibatuko zutenik, ez bainuen ezer okerrik egin'
Txirrindulari britainiarra 'oso pozik' agertu da UCIk bere auzia artxibatzeko erabakia hartu duelako.