Chris Froome
2020/08/04 - 22:19
Egan Bernalek bereganatu du Okzitaniako Ibilbideko sailkapen nagusia
Tourreko egungo garaileak sasoian dagoela erakutsi du Frantziako lasterketa handia hasteko 25 falta direnean.
2020/07/22 - 14:45
Ineos taldeko zuzendariak ez du ikusten Froomen garaipena Tourrean
Tourra irabazteko hautagai ez izateko bi arrazoi britainiarraren adina eta aurreko urtean izandako erorikoa direla esan du Carsten Jeppesenek.
2020/07/16 - 16:42
Froome Tourretik at utzi dezakeela Ineosek uste du Mitcheltoneko zuzendariak
Tourrean hiru talde-buru ondo gidatzea oso zaila izango dela uste du.
2020/07/10 - 00:20
Chris Froomek agur esango dio Ineosi abenduan
Chris Froome txirrindulari britainiarrak Israelgo Israel Start-Up taldearekin korrituko du 2021etik aurrera. Aurten bere bosgarren Tourra irabazten saiatuko da Ineos bere taldea utzi aurretik.
2020/07/09 - 13:36
Chris Froomek Ineos taldea utziko du eta Israelgo talde batean arituko da 2021ean
Froomek ia 10 urte egin ditu Ineosen, lehengo Sky taldean, eta kontratua abenduan amaitzen zaio, baina jabeek kontratu hori ez berritzea erabaki dute
2020/06/22 - 14:16
Froomek INEOSekin jokatuko duela Tourra esan omen die taldekideei
Anquetil, Merckx, Hinault eta Indurain txirrindulariak bezala bere bosgarren Tourra irabazi nahi du britainiarrak.
2020/06/17 - 15:03
Jonathan Castroviejo Tourrean izango da aurten ere
33 urteko getxoztarra INEOS taldeko kidea izango da 2020ko Frantziako Tourrean.
2020/05/31 - 17:32
Izar festa handia izango da Tourrean
2020ko Frantziako Tourra abuztuaren 29tik irailaren 20ra artean egingo da. Tropeleko izar handienek, Nibalik eta Carapazek izan ezik, Tourra aukeratu dute.
2020/05/28 - 13:00
Froome: "Taldeburua nor izango den errepideak esango du"
Britainiarrak bosgarrenez irabazi nahi du Frantziako Tourra.
2020/05/21 - 16:56
World Tourreko aberatsenak
L'equipe egunkariak soldata handiena duten hamar ziklisten izenak kaleratu ditu. Ineos taldekoak dira gehien ageri direnak, baina guztien gainetik Peter Sagan nabarmentzen da.
2020/05/20 - 14:00
Peter Sagan, diru gehien irabazten duen txirrindularia
Ineos taldeko Chris Froome (4,5 milioi), Geraint Thomas (3,5) eta Egan Bernal (2,7) jarraitzen diote eslovakiarrari.
2020/05/15 - 16:35
Zurrumurruak Froomen inguruan
Chris froome Ineosekin indarrean duen kontratua hautsi eta Tourrean taldeburu izateko beste talde batera joango ote den zabaldu da. Movistarren izena atera da.
2020/04/28 - 15:05
Chris Froome: "Nire jomuga Tourra irabaztea da"
Txirrindulari britainiarrak istripu larria izan zuen iaz eta egun, erabat errekuperatuta egonda, erronka nagusi bat du, Frantziako Tourra bosgarrenez irabaztea.
2020/03/27 - 10:27
Frantziako Tourra, ateak itxita?
Frantziako ministroak, nahiz eta oraindik asko falta, zale gabeko Tourra jokatu daitekeela esan du.
2020/03/04 - 00:22
Nicolas Portal Ineos taldeko zuzendaria hil da, 40 urte zituela
Frantziako txirrindulari ohia 2011n erretiratu zen, eta egun Ineos taldeko kirol arduradun nagusia zen.
2020/02/29 - 21:09
Txirrindulariek etxera itzultzeko baimena jaso dute, analisien emaitzen ostean
Lasterketan parte hartzen ari diren taldeak, antolakuntzako kideak eta kazetariak hoteletan sartuta egon dira, egindako osasun azterketen emaitzen zain.
2020/02/28 - 12:01
Txirrindulariak, antolatzaileak eta kazetariak, osasun azterketen zain
Lasterketan parte hartzen ari diren taldeak, antolakuntzako kideak eta kazetariak hoteletan sartuta daude, ez ateratzeko agindupean.
2020/02/27 - 23:50
Arabiar Emirerri Batuetako Tourra, bertan behera koronabirusagatik
Lasterketan parte hartzen ari diren taldeak, antolakuntzako kideak eta kazetariak hoteletan daude sartuta, probak egin behar baitizkiete.
2020/02/24 - 17:31
Froomeren sufrimendua Hattako igoeran, Emirerri Batuetako Itzulian
Chris Froomek (Ineos) argi utzi du denboraldi hasieran ez dagoela bere sasoi puntu onenean. Ezin izan du tropelaren erritmoa jarraitu helmugarako 8 kilometro falta zirenean, Hattako igoeran.
2020/02/21 - 12:20
Froome eta Valverde, protagonistak Arabiar Emirerri Batuetako lasterketan
Iganean hasiko da UCI WorldTourreko egutegiko hirugarren proba. Iñigo Elosegi bizkaitarra Murtziako txirrindulariaren taldekidea izango da.