Burgosko Itzulia
2024/08/07 - 19:07
Sepp Kussen erasoa, Lagunas de Neilan, eta garaipena, Burgosko Itzuliaren 3. etapan
Visma taldeko txirrindulari estatubatuarra izan da indartsuena lasterketako hirugarren jardunaldian, Lagunas de Neila mendate gogorrean. Horrenbestez, Kuss lider jarri da, sailkapen nagusian.
2024/08/06 - 20:06
Caleb Ewanek irabazi du Ojo Guareñan, eta lider jarri da Burgosko Itzulian
Bigarren etapak, Jayco AlUlako txirrindulariaren garaipenaz gain, euskal ziklista batzuek egindako lan bikaina ere utzi du: Caja Ruraleko Sorarrain zazpi kilometro gelditzen zirela harrapatu du tropelak, Euskalteleko Isasa ere izan da ihesaldian, eta Euskalteleko Aberasturi zazpigarren izan da.
2024/08/06 - 19:16
Caleb Ewanek irabazi du, Ojo Guareñako esprintean, Burgosko Itzuliaren 2. etapan
Jayco taldeko txirrindulari australiarra izan da indartuena lasterketako bigarren egunari amaiera eman dion igoeran; horrez gain, sailkapen nagusiko lehenengo postuan jarri da.
2024/08/05 - 21:37
Pavel Bittnerrek irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, eta sailkapen nagusiko liderra da
DSM taldeko txirrindulari txekiarra izan da azkarrena Burgosko helmugan; Giacomo Nizzolo (Q36.5) eta Ivan Garcia Cortina (Movistar) sailkatu dira bigarren eta hirugarren tokietan.
2024/08/05 - 19:45
Pavel Bittnerren garaipena, Burgosko Itzuliko 1. etapan, esprintean
DSM taldeko txekiarra nagusitu da Burgosen, probako aurreneko jardunaldian, eta lehenengo liderra da, halaber.
2024/08/05 - 19:05
2024ko Burgosko Itzuliko etapen profilak eta ibilbideak
Lasterketaren XLVI. edizioa zuzenean ikusi ahal izango da arratsaldero, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/03/02 - 13:17
Maila goreneko txirrindularitza lasterketa onenak, EITB Median
Giroa, Tourra, Paris-Niza, Itzulia, Indurain Saria, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Amstel, Fleche, Lieja, Alpeetako Tourra, Romandiako Tourra, Dauphine, Suitzako Tourra, Burgosko Itzulia, Donostiako Klasikoa, Getxoko Zirkuitua, Poloniako Tourra eta Paris-Tours, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai.
2023/10/17 - 18:34
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2023ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 15ean hasiko da. Gizonezkoak bi egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2023/08/19 - 19:03
Roglic, Vlasov eta Yatesen arteko lehia Lagunas de Neilan Burgosko Itzulia irabazteko
Primoz Roglic, Adam Yates eta Aleksandr Vlasoven artean lehiatu da 2023ko Burgosko Itzuliko azken etapa, sailkapen nagusiko lehen postuetan zeuden hiruren artean. Azkenean, Roglic nagusitu da.
2023/08/19 - 19:01
Roglicek irabazi du 2023ko Burgosko Itzulia, azken etapan garaipena bereganatuta
Primoz Roglic da Burgosko Itzuliko irabazlea. Esloveniarrak bi etapa garaipen poltsikoratu ditu 2023ko edizioan eta onena izan da. Alexandr Vlasov izan da bigarren sailkapen nagusian eta Adam Yatesek osatu du podiuma, hirugarren amaituta. Etapan, aldiz, Yates izan da bigarren eta Vlasov hirugarren.
2023/08/18 - 19:38
Lazkano: ''Hemen irabaztea, etxetik gertu, polita da''
Oier Lazkanok (Movistar) irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa, eta garaipena bereganatu ostean adierazpenak hauexek egin ditu (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/08/18 - 19:22
Oier Lazkanok irabazitako Burgosko Itzuliko 4. etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko laugarren etapa irabazi du Oier Lazkano Movistar taldeko txirrindulariak. Bideo honetan duzu ikusgai etapako azken kilometroa.
2023/08/18 - 19:21
Oier Lazkanok bereganatu du Burgosko Itzuliko 4. etapa
Ihesaldiko taldeburua izan da eta esprintean gailendu zaio bigarren izan den Santiago Buitrago kolonbiarrari.
2023/08/18 - 18:56
Jokin Murguialdayk Burgosko Itzulia utzi du, 4. etapan erorikoa izan ostean
Caja Rural-Seguros RGA taldeko Jokin Murguialday euskal txirrindulariak Burgosko Itzulia utzi du. Lurrera jon da helmugarako 41 kilometro falta zirenean, eta ezin izan du lasterketan jarraitu. Ukondoan hartu du min.
2023/08/17 - 20:20
Villarcayon irabazi eta Burgosko Itzuliko lider jarri da Roglic
Esloveniako txirrindulariak aise gainditu ditu aurkariak lau txirrindulariko esprint txikian. Haren atzetik sartu dira Vlasov eta Yates, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.
2023/08/17 - 19:36
Burgosko Itzuliko 3. etapako azken kilometroa
2023ko Burgosko Itzuliko 3.etapa esprintean erabaki da. Primoz Roglic (Jumbo-Visma), Adam Yates (UAE), Aleksandr Vlasov (Bora-Hansgrohe) eta Damien Howsonen (Q36.5 Pro) artean lehia handia egon da.
2023/08/16 - 20:29
Palzerrek txikituta amaitu du Burgosko Itzuliko taldekako erlojupekoa
Toni Palzer Bora-hansroheko txirrindulariak utzi digu Burgosko Itzuliko 2. etapako taldekako erlojupekoaren irudi esanguratsuenetako bat. Alemaniarra lurrera joan da helmuga gurutzatu ostean.
2023/08/16 - 20:14
Burgosko Itzuliko 2. etapako taldekako erlojupekoaren laburpena
2023ko Burgosko Itzuliak atzean utzi du 2. etapa. Taldekako erlojupekoa jokatu da, eta bideo honetan dituzu ikusgai momentu esanguratsuenak.
2023/08/16 - 19:14
Jumbo-Vismak irabazi du Burgosko Itzuliko taldekako erlojupekoa, eta Valter da lider berria
Attila Valterrek jantzi du liderraren elastikoa, Jumbo-Visma bere taldeak garaipena bereganatu ostean bigarren etapako taldekako erlojupekoan. Movistar izan da bigarren, eta Bora-hansgrohe hirugarren.
2023/08/15 - 20:05
Juan Sebastian Molano da Burgosko Itzuliko liderra, 1. etapa esprintean irabazita
Bigarren Ivan Garcia Cortina izan da, eta hirugarren, Edoardo Affini. Xabier Berasategi (Euskaltel) mendiko sailkapeneko lider jarri da.