Bizkaia Frontoia
2024/06/02 - 23:05
Horrela ikusi dute finala Bizkaia Frontoira bertaratu diren pilotazale ezagunek
Ladis Galarza, Oinatz Bengoetxea, Asier Agirre, Julen Martija eta Jose Angel Iribar Buruz Burko finala ikustera bertaratu dira Bilboko Bizkaia frontoira eta zenbait adierazpen egin dituzte.
2024/06/02 - 22:34
Nekane Altuna: ''Ikaragarria da egiten ari dena, eta gaur ere disfrutatu dugu pilo bat''
Nekane Altuna izan zen Jokin Altunari pilotan irakatsi zion lehena. Buruz Burukoaren finalaren eta bere nebaren inguruan hitz egin du.
2024/06/02 - 22:33
Buruz Burukoaren finaleko tantorik onena
2024ko Buruz Burukoaren finaleko tantorik onena Jokin Altunak egin du dejadaz. Amezketarrak 12-1ekoa jarri du markagailuan tanto horrekin.
2024/06/02 - 22:22
Jokin Altuna, jaun eta jabe Buruz Burukoaren finalean (22-5)
Amezketarrak ez dio aukerarik eman Unai Laso nafarrari, eta bere ibilbideko bederatzigarren txapela jantzi du, Buruz Burukoan hirugarrena.
2024/06/02 - 22:19
Unai Laso: ''Segi egingo dut lan honekin, eta seguru iritsiko naizela beste final batera''
Unai Lasok bigarren postua eskuratu du 2024ko Buruz Buruko Txapelketan Jokin Altunaren aurka. Finalaren inguruko adierazpen hauek egin ditu.
2024/06/02 - 21:43
Altuna, Laso eta Artola, 2024ko Buruz Buruko Txapelketaren podiumean
Jokin Altunak irabazi du Buruz Buruko Txapelketa, Bizkaia frontoian, Unai Laso mendean hartuta (22-5). Hirugarren postua Iñaki Artolarentzat izan da, finalaurrekoa Altunaren aurka galdu zuen pilotariarentzat. Jose Angel Iribarrek txapeldunaren kamiseta eman dio Altunari.
2024/06/02 - 21:43
Jokin Altuna: ''Hirugarren txapela irabaztea ikaragarria da''
2024ko Buruz Burukoaren txapeldunak hitz bereziak izan ditu familiarentzat eta zaleentzat. Hunkituta agertu da bere ibilbideko bederatzigarren txapela eta Buruz Burukoan hirugarrena irabazita.
2024/06/02 - 19:52
Unai Lasoren amama bilbotarra, urduri finalaren aurretik
Unai Lasoren amonetako bat Bilboko San Adrian auzoan bizi da, eta bilobak Jokin Altunaren aurka jokatu behar duen finala ikustera joan da. Aitortu duenez, oso urduri jartzen da bilobaren partidetan.
2024/06/02 - 17:54
Altunaren eta Lasoren zaleek argi dute nork irabaziko duen finala
Jokin Altunak eta Unai Lasok hainbat zaleren bultzada izango dute Buruz Burukoaren finalari begira, eta argi dute nork irabaziko duen neurketa.
2024/06/01 - 15:01
Altuna III.a eta Laso nor baino nor gehiago izango dira igande honetan, Buruz Burukoaren final handian
Unai Lasok txapelketako partida guztiak alde handiarekin irabazi ditu, eta Jokin Altuna bera ere mendean hartu zuen. Bi pilotariak maila onean iritsi dira finalera, eta partida ikusgarria espero da.
2024/05/27 - 16:02
Unai Laso: ''Partida ondo kudeatzen badut, aukera asko dauzkat irabazteko''
Nafarrak Buruz Buruko finala jokatu du igandean, bere bigarrena, Jokin Altunaren aurka. Orain arte, bost partida irabazi eta aurkari guztiak 12tik behera utzi ditu, tartean Altuna bera, eta horrek konfiantza ematen dio.
2024/05/15 - 19:53
Bizkaia Torneoa aurkeztuta, bost seteko partiden nobedadearekin
2024. urteko Bizkaia Torneoa aurkeztu da, formatu aldaketarekin. Partidak ez dira 22 puntura jokatuko, 5 setera baizik. Bakoitza 6 tantotara lehiatuko da, eta berdinketaren kasuan, bosgarren seta, 3 tantora izango da. 24 pilotarik parte hartuko dute taldetan banatuta, 6 multzo desberdinetan.
2024/05/15 - 17:39
Bost setetara partidak, aurtengo Bizkaia Torneoaren nobedade nagusia
Setak 6 tantora izango dira, eta bi seteko berdinketa balego, bosgarren seta hiru tantora jokatuko da. 24 pilotarik hartuko dute parte, sei taldetan antolatuta: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube.
2024/05/05 - 22:47
Ezkurdiak 10-22 irabazi dio Elordiri, baina biak finalerdietatik kanpo geratu dira
Emaitza horri esker, Javi Zabala errioxarra finalerdietan sartu da eta Unai Laso izango du aurkari.
2024/05/05 - 17:10
Irazustabarrenak eta Galdosek irabazi dute Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI. Bizkaia Paleta Txapelketa
Nagore Martin eta Paula Gorostiaga menderatu dituzte Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako finalean, hiru setetan: 12-10, 7-12 eta 12-9.
2024/05/02 - 23:15
Ezkurdiak eta Elordik hautatu dituzte iganderako pilotak
Igandean Joseba Ezkurdiak eta Aitor Elordik indarrak neurtuko dituzte Bizkaia Frontoian. Larunbateko Artolaren eta Zabalaren arteko partidak baldintzatuko du neurketa, izan ere, errioxarrak irabaztekotan biak finalerdietatik kanpo egongo lirateke. Materialarekin "gustura" geratu dira.
2024/04/29 - 23:16
Irazustabarrena-Galdos vs Martin-Gorostiaga pala finala, igandean, ETB1en
12:00etatik aurrera, nor baino nor gehiago izango dira Irazustabarrena-Galdos eta Martin-Gorostiaga bikoteak, Bizkaia pilotalekuan.
2024/04/21 - 21:16
Lasok Altuna jipoitu du lehen jardunaldia itxi duen partidan (7-22)
Nafarrak erakustaldia eman du Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Laso Altuna baino askoz gehiago izan da jokoaren arlo guztietan, eta lehen puntua eskuratu du.
2024/04/16 - 20:49
Altuna-Lasok eta Elordi-Artolak materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako
Altunak eta Lasok Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkako lehen partida igandean, eta, Elordi eta Artola Azkoitian neurtuko dira ostiralean, ligaxkako bigarren jardunaldiko norgehiagokan.
2024/03/25 - 22:07
Emakumezkoen Bizkaia Larruzko VI. Paleta Txapelketa aurkeztu dute
Emakumezkoen seigarren Paleta Txapelketa apirilaren 12tik maiatzaren 5era bitartean jokatuko da Bizkaia frontoian. Bertan, Bizkaia Open Torneoa ere jokatuko da, apirilaren 5etik ekainaren 8ra bitartean.