Bizkaia Frontoia
2017/08/27 - 16:41
Altuna III-Rezusta, Bilboko Txapelketako irabazle
Jokin Altuna eta Beñat Rezusta izendatu dira txapeldun Bilboko Torneoan. Finalean aise nagusitu dira Olaizola II-Urrutikoetxea bikotearen aurka (22-6).
2017/08/23 - 13:01
Anboto taldea, txapeldun
Bilboko Bizkaia frontoian jokatu ziren Buruz Buruko, 4 eta Erdiko eta Binakako partidak. Azkenean, Bakaikoa, Bengoetxea VI,.a Albisu eta Victor izan ziren txapeldunak.
2017/05/28 - 21:57
Bengoetxea VI.ak bere bigarren Buruz Burukoa eskuratu du
Oinatz Bengoetxea Irribarriari gailendu zaio (18-22) Buruz Buruko Txapelketaren finalean, Bilboko pilotalekuan.
2017/05/28 - 21:40
Oinatz Bengoetxea, Buruz Buruko txapeldun
Leitzako pilotariak 18-22 irabazi dio finala Iker Irribarriari eta bere bigarren Buruz Buruko txapela lortu du Bengoetxea VI.ak.
2017/04/09 - 21:33
Irribarria eta Rezusta, txapeldunak
Gorriek aurreikuspenak bete dituzte eta 22 eta 14 irabazi diete Bengoetxea VI.ari eta Larunberi Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean.
2017/03/26 - 21:31
Irribarria-Rezusta vs Bengoetxea VI.a-Larunbe, Binakako final handia
Irribarriak eta Rezustak 22 eta 18 irabazidiete Olaizola II.ari eta Untoriari, eta ondorioz beraiek eta Bengoetxea VI.ak eta Larunbek jokatuko dute apirilaren 9ko finala.
2017/03/20 - 16:27
Labrit eta Bizkaia, azken jardunaldiko frontoiak
Bengoetxea VI - Larunbe eta Elezkano II - Zabaleta bikoteak Labriten arituko dira larunbatean eta Irribarria - Rezusta eta Olaizola II - Untoria bikoteak igandean, Bilbon.
2017/03/19 - 20:19
Irribarria-Rezusta garaile eta denak finalera sailkatzeko aukerekin
Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak 22-14 irabazi diote Bengoetxea VI-Larunbe bikoteari eta bigarren puntua eskuratu dute. Finalerdietan dauden lau bikoteek dituzte finalera sailkatzeko aukerak.
2015/04/26 - 15:29
Berasaluze II-Zubieta eta Bengoetxea VI-Untoria, txapelaren bila
Iritsi da Binakako Txapelketaren egun handia. Ikusmin berezia piztu du finalak. Bizkaia pilotalekua ikuskizunaz bertatik bertara gozatu nahi duten 3.000 pilotazalek beteko dute.
2015/04/26 - 02:00
Berasaluze-Zubieta eta Bengoetxea-Untoria, Binakako final handia
Untoria debutari bakarra da gaurko finalean, eta Berasaluzek II.ak historia egin dezake, azken 34 urteetan txapela janzten duen lehenengo bizkaitarra izan daiteke.
2015/04/12 - 21:36
Berasaluze eta Zubieta Bilboko finalean izango dira
Ezkurdia-Zabaleta bikotea gainditu dute (22-15) eta final handian Bengoetxearen eta Untoriaren kontra neurtuko dituzte indarrak.
2015/04/10 - 16:10
Bilbon jokatuko da Binakakoaren finala
Bizkaia pilotalekuak hartuko du apirilaren 26ko partida handia. Sarrerak apirilaren 14an salgai jarriko dituzte, 40 eta 120 euro arteko prezioan.
2014/12/01 - 15:30
Finala Bilbon jokatuko da, abenduaren 14an
Martinez de Irujo eta Olaizola II.aren arteko finala Bizkaia pilotalekuan jokatuko da, abenduaren 14an. Sarrerak asteartean jarriko dira salgai; merkeena 40 euroan, garestiena 100 euroan.
2014/12/01 - 14:15
Bilbok hartuko du kaiolaren final handia
Juan Martinez Irujoren eta Aimar Olaizola II.aren arteko partida ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko.
2014/12/01 - 12:13
Abenduaren 14an, Bilbon, finalaren egoitza?
Oraindik ofiziala ez da, baina Juan Martinez de Irujok adierazi zuen bart hilaren 14an Bilbon jokatu daitekeela kaiolako finala.
2014/11/20 - 18:25
Irujo eta Bengoetxea: 'Bizkaia frontoiak ez digu mesederik egiten'
Leitzako aurrelariak 105,3 eta 105 gramoko pilotak aukeratu ditu, Irujok aukeratutako 105,5 eta 106,1 gramoko larruzko pilotak baino arinagoak.
2014/11/17 - 14:45
Irujo eta Bengoetxea, Bizkaia Frontoian
Lau t'erdiko txapelketako aurreneko finalerdia Bizkaiko pilotalekuan jokatuko da, igandean. Olaizola II.ak eta Saralegik hilaren 29an neurtuko dituzte indarrak, Atano III.ean.
2013/08/23 - 23:44
Asegarcek irabazi du Bilboko Ardoaren Desafioa
Asegarce enpresak 600 ardo botila irabazi ditu Bilboko Aste Nagusian jokatu den Ardoaren Desafioan.
2013/04/15 - 17:25
Berasaluze, Albisu eta Zabaleta, debutari finalean
Apirilaren 28an indarrak neurtuko dituzte Irujo-Zabaleta eta Berasaluze II-Albisu bikoteek, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
2013/03/03 - 21:23
Martinez de Irujok eta Zabaletak bide onetik jarraitzen dute (11-22)
Aspeko bikoteak erakustaldia eman du Bilboko Bizkaia pilotalekuan, eta 8-4ekoa irauli ondoren aise gainditu dituzte Olaizola II.a eta Zabala.