Beñat Rezusta
2021/05/10 - 21:51
Erik Jaka hobera egiten ari da emaitzak espero bitartean
Igande honetan ospitalera eraman behar izan zuten ondoezik sentitu baitzen 2021eko Binakako Txapelketako finalaren aurreko partida jokatzen ari zela.
2021/05/10 - 17:09
EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 5era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2021/04/27 - 13:00
Altuna III.ak eta Zabaletak eskuratu dute finalerako bigarren txartela
Ezkurdiak eta Rezustak aurrea hartu zuten markagailuan baina Jokin Altuna tantoak egiten hasi zenean, urdinek ihesegin zuten markagailuan. Amezketako aurrelaria izan zen onena. 22-15 irabazi zuten.
2021/04/27 - 12:51
Ezkurdia eta Rezusta 22 eta 20 nagusi Victor eta Zabaletaren kontra
Gorriak 0 eta 6 galtzen hasi ziren baina ez ziren behera etorri Partidua oso gogorra izan zen,erritmo handikoa eta tanto onak adina huts izan zituen nekeak eraginda Garaipena eta puntua Aspekoentzat
2021/04/11 - 23:02
Ezkurdia eta Galarza ere finalerdietara sailkatu dira (19-22)
Ezkurdiak eta Galarza Binakako finalerdietan izateko sailkatu dira igande honetan, Logroñoko Adarraga pilotalekuan Olaizola II.ari eta Rezustari 19-22 irabazita.
2021/04/05 - 21:36
Iruñeak eta Logroñok hartuko dituzte Binakako Txapelketaren play-offak
Nafarroako frontoian, Altuna III.a-Mariezkurrena eta Jaka-Martija bikoteak arituko dira, eta Ezkurdia eta Ladis Galarza Errioxako hiriburuan arituko dira Olaizola II.aren eta Rezustaren aurka.
2021/04/01 - 00:51
Rezustak ez du ligaxkako azken partida jokatuko eta Ibai Zabalak ordezkatuko du
Beñat Rezustak eskuetako mina du, eta ez du parte hartuko Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldian. Zabalak osatuko du bikotea Olaizolarekin, Elezkanoren eta Zabaletaren aurkako partidan.
2021/03/30 - 11:27
Olaizola-Rezusta vs Ezkurdia-Galarza: azken tantoa eta sailkapeneko azalpenak
Ezkurdiak eta Galarzak Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko azken partida irabazi zuten (15-22). Bideo honetan azken jardunaldirako sailkapen aukera posibleak azaltzen dira.
2021/03/29 - 16:10
Gauza ugari jokoan Zumaian, Olaizola-Rezusta vs Ezkurdia-Galarza lehian
13. jardunaldiko azken partida jokatuko da gaur Zumaian. Aurrez aurre izango dira Olaizola-Rezusta vs Ezkurdia-Galarza. Zuzenean ikusi ETB1en eta eitb.eus-en gaueko 22:30etatik aurrera.
2021/03/20 - 22:45
Jaka eta Martija play-offetarako lehia bete-betean sartu dira (22-19)
Jaka eta Martijak hirugarren garaipena jarraian kateatu dute Olaizola-Rezustari 22-19 irabazi ostean, eta lau punturekin play-offetarako borrokan erabat murgildu dira.
2021/03/14 - 22:58
Olaizola eta Rezusta erraz gailendu dira Altunaren eta Bikuñaren aurka (22-6)
Olaizola-Rezusta bikoteak txapelketako 6. puntua eskuratu dute Altuna eta Bikuñari nagusitasun osoz irabazi eta gero, Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako neurketan.
2021/03/09 - 14:25
Urrutikoetxea: ''Azken tantoa errepikatzekoa zen''
Urrutikoetxea-Imaz bikoteak 22-21 gainditu zuen Olaizola II,a-Rezustari, halere, Mikelek azken tantoa errepikatu behar zela uste du.
2021/03/09 - 10:02
Emozio handiko partida amaiera Muskizen
Ikusi berriro Olaizola II-Rezusta eta Urrutikoetxea-Imaz bikoteen arteko azken tantoak Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldiko azken neurketan.
2021/03/09 - 01:56
Urrutikoetxeak eta Imazek irabazi dute amaiera eztabaidatsua izan duen lehia (22-21)
Urrutikoetxeak eta Imazek Olaizola eta Rezusta gainditu dituzte polemikarekin amaitu den partida gogorrean (954 pilotakada). Epaileek ontzat eman dute azken tantoa, galtzaileek buelta eskatu arren.
2021/03/08 - 14:12
Olaizola IIa.-Rezusta vs Urrutikoetxea II.a-Imaz, gaur, zuzenean
Muskizen jokatuko da Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldiko azken partida. Hau da neurketaren atarikoa.
2021/03/05 - 10:23
Jaka – Martija vs Ezkurdia – Ladis Galarza, gaur, Tafallan
Sailkapeneko lehen bi postuetan dauden Elezkano II.a - Zabaleta eta Altuna III.a - Mariezkurrena II.a bikoteek igandean neurtuko dituzte indarrak.
2021/02/20 - 22:53
Olaizola-Rezustak bosgarren garaipena bildu dute Bengoetxea-Arangurenen lepotik (22-16)
Olaizola eta Rezustak Binakako Txapelketako bosgarren garaipena erdietsi dute, aurreko bi jardunaldietan galdu ostean (22-16). Bengoetxea eta Arangurenek, berriz, puntu bakarrarekin jarraitzen dute.
2021/02/14 - 21:25
Elezkano-Zabaletak seigarren puntua bildu dute, Olaizola-Rezustari irabazita (18-22)
Elezkanok eta Zabaletak zazpitik sei partida irabazi dituzte orain arte Binakako Txapelketan. Igande honetan 18 eta 22 nagusitu dira Olaizolaren eta Rezustaren aurrean
2021/01/31 - 21:03
Olaizola-Rezusta bikoteak jipoia eman dio Jaka-Martijari (22-2)
Urdinek txapelketako laugarren puntua lortu dute partida erosoa irabazita. Martijari asko nabaritu zaizkio azken egunetan eskuan izan dituen arazoak. Aimar bikain ibili da aurreko koadroetan.
2021/01/28 - 21:40
Martija: ''Eskuan ez dut minik nabaritu, eta igandean jokatzeko prest nago''
Julen Martija min hartuta ibili da, baina Jakarekin bikotea osatuko du igandean, Binakako Txaoelketako 5. jardunaldian Olaizola II.ari eta Rezustari aurre egiteko.