Basque Team
2022/09/24 - 13:18
Nadia Erostarbe Munduko Txapelketatik kanpo geratu da
Nadia Erostarbek ezin izan du finlerdietarako txartela lortu Munduko Surf Txapelketan. Final-laurdenetan ez zuen aurrera egin, eta bigarren aukeran ez du aurrera egitea lortu.
2022/09/23 - 15:35
Pauline Ado Munduko Txapelketako finalerdietara sailkatu da; Nadia Erostarbek aukerekin jarraitzen du
Pauline Adok Munduko Surf Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Bestalde, Nadia Erostarbek ezin izan ditu final-laurdenak gainditu, baina aurrera egiteko aukerekin segitzen du.
2022/09/22 - 16:46
Amatriain, Sanchez eta Vitoria Munduko Txapelketatik kanpo geratu dira
Garazi Sanchez bizkaitarra eta Ruben Vitoria eta Adur Amatriain gipuzkoarrak Huntington Beacheko (Kalifornia) Munduko Txapelketatik, bigarren aukerakoaren hirugarren eta laugarren kanporaketak gainditu ezin ostean.
2022/09/21 - 16:34
Nadia Erostarbe eta Pauline Ado, Munduko Txapelketako final-laurdenetara
Nadia Erostarbe zarauztarrak eta Pauline Ado hendaiarrak Huntington Beacheko Munduko Txapelketako final-laurdenetara igarotzea lortu dute. Garazi Sanchezek eta Adur Amatriainek ez dute hirugarren kanporaketa gainditu, baina lehiaketan jarraituko dute bigarren aukerakoaren bitartez.
2022/09/20 - 16:29
Erostarbe, Sanchez eta Ado Munduko Txapelketako hirugarren kanporaketan izango dira
Nadia Erostarbe, Garazi Sanchez eta Pauline Ado euskal surflariek Huntington Beacheko Munduko Txapelketako hirugarren kanporaketara sailkatzea lortu dute
2022/09/19 - 17:38
Ruben Vitoriak aurrera egin du Munduko Surf Txapelketan; Keoni Lasa, aldiz, kanporatuta
Ruben Vitoriak aurrera egin du Kalifornian jokatzen ari den Munduko Surf Txapelketan, eta bigarren aukerako hirugarren txandan izango da. Keoni Lasak, ordea, ezin izan du kanporaketa gainditu.
2022/09/17 - 23:33
Euskal ordezkariek indartsu hasi dute Surfeko Munduko Txapelketa
Huntington Beachen, Kalifornian, jokatuko da datozen egunetan Surfeko Mundiala. Adur Amatriainek lehen postua lortu du bere txandan 10,5 punturekin, bigarren fasera sailkatuz. Ruben Vitoriak bide bera jarraitu du, erraz nagusitu baita bere txandan. Keoni Lasak , berriz, hirugarren bukatu du.
2022/09/12 - 15:50
Aitor Francesena surflariak Munduko zirkuitua bereganatu du, AEBko Irekia irabazita
Ameriketako Estatu Batuetako Surf Egokituko Irekiaren bosgarren edizioa irailaren 8tik 11ra jokatu da, Oceanside Pierren (Kalifornia), eta Francesena itsuen kategorian gailendu da.
2022/09/04 - 22:07
Olatz Arregui donostiarrak brontzea irabazi du muturreko eslalomean
Arreguik zortzigarren postuan bukatu du sailkapen nagusian, eta Miren Lazkano, finalerdietan kanpoan geratu dena, seigarren dago.
2022/08/27 - 16:05
Ariane Ochoa, Rip Curl Pro Angleteko txapeldunordea
Basque Teameko surflaria Yolanda Hopkinsek baino ez du gainditu WQS zirkuituari dagokion txapelketan
2022/08/21 - 21:05
Iñigo Peña: ''Oso pozik, nire proba faboritoetako bat da, zorionez beste zilarrezko domina bat lortu dut''
Iñigo Peñak zilarrezko domina lortu du Europako Txapelketako 1000 metroko K2 proban. Bikotea osatu du Francisco Cubelosekin eta bigarren izan dira finalean. Zumaiakoak adierazpen hauek egin ditu zilarrezko domina zintzilikatu ostean.
2022/08/21 - 13:59
Zilarra lortu du Iñigo Peñak Europako Txapelketako 1000 metroko K2 proban
Zumaiarrak Francisco Cubelos palistarekin batera osatu duen bikotea bigarren helmugaratu da Alemania garailearen atzetik.
2022/08/20 - 16:25
Iñigo Peña, zazpigarren Europako Txapelketako 500 metroko K4 proban
Zumaiarrak, Garrote, Toro eta Lopez palistekin batera osatu duen taldea, dominen borrokatik urrun geratu da finalean.
2022/08/20 - 15:38
Aitor Gorrotxategi, hamahirugarren 1000 metroko K1 proban
Irundarra laugarren izan da B finalean 3:39.179 segundoko markarekin eta sailkapen nagusiko hamahirugarren postuan izan da. Balin Kopasz da Europako txapelduna.
2022/08/19 - 22:19
Higinio Rivero: ''Teknika mantentzen saiatu naiz; posizio okerragoan amaitu dudala pentsatu dut''
Higinio Riverok zilarrezko domina bereganatu du Europako Txapelketako 200 metroko VL2 proban. Bilbokoa (BIzkaia) irabazlearekiko segundo batera geratu da finaleko sailkapen nagusian. (Adierazpenak gazteleraz).
2022/08/19 - 20:44
Begoña Lazcano: ''Oso pozik gaude brontzea lortu dugulako''
Begoña Lazcano piraguista pasaitarrak brontzezko domina lortu du Munichen jokatzen ari diren Europako txapelketetan, K2-1000 proban.
2022/08/19 - 20:40
Iñigo Peña: ''Aurkariak ezustean harrapatzen saiatu gara; oso estropada borrokatua izan da''
Iñigo Peñak zilarrezko domina eskuratu du Europako Txapelketako K4-1000 metroko proban. Zumaiakoak Francisco Cubelosekin, Rio Rodriguezekin eta Pedro Vazquezekin osatu du taldea.
2022/08/19 - 19:50
Zilarrezko domina Higinio Riverorentzat Europako Txapelketako 200 metroko VL2 proban
Basque Teameko palista bigarren izan da finalean eta zilarrezko domina eskuratu du. Tamas Juhasz izan da txapelduna eta Norberto Mouraok amaitu du hirugarren.
2022/08/19 - 17:09
Begoña Lazcano, brontzea 1000 metroko K2 proban
Pasaiako piraguistak Laia Pelachsekin batera egin du arraun Munichen jokatzen ari diren Europako txapelketetan, eta Hungaria eta Poloniako ontzien atzetik geratu dira.
2022/08/19 - 16:50
Iñigo Peñak zilarrezko domina lortu du taldekako 1.000 metroko K4 proban
Zumaiakoak taldea osatu du Cubelos, Rodriguez eta Vazquez palistekin, lasterketa bigarren amaituta. Alemaniak lortu du garaipena, eta Hungaria izan da hirugarren.