Baiko pilota
2020/10/01 - 16:53
Garaik azalpenak eman ditu gaur
Baikoko zuzendari nagusiak garbi utzi nahi izan du pilotari guztiek izan dutela Baikon jarraitzeko proposamena. Pilota egoera zailean dagoela onartu arren ez omen dago desagertzeko arriskuan.
2020/09/28 - 22:34
Aspeko pilotariak, "oso kezkatuta" Baikon gertatzen ari denarekin
Ohar bat plazaratu dute pilotaren munduak azkenaldian bizi duen egoeraz euren iritzia agertzeko.
2020/09/25 - 16:51
Baiko enpresak Pilotabizi Pilotazaleen Elkarteari zuzendutako oharra kaleratu du
Baiko enpresak kaleratu egin du atzo burofaxez aurkeztu eta komunikabideetara zabaldu zen idatzia.
2020/09/15 - 22:52
Baikoko pilotariak, mobilizazioak egiteko prest enpresak jarrera aldatzen ez badu
Pilotari gehienek sinatutako ohar bat plazaratu dute Tolosan, eta Baikori jarrera aldatzeko eskatu diote. Ez daude ados azken asteetan hartu diren erabakiekin.
2020/08/27 - 12:11
Victor Estebanek ez du Baiko Pilotan jarraituko
Enpresak 27 urteko errioxarraren kontratu ez berritzea erabaki du. Estebanek ia 400 partida jokatu ditu 2013an debuta egin zuenetik.
2020/06/10 - 16:49
Baiko enpresako pilotariak ekainaren 19an bueltatuko dira
Aldi baterako lan-erregulaziotik aterako dituzte pilotari guztiak.
2019/08/21 - 14:05
Baiko Pilotako Anboto taldeak irabazi du Bilboko torneoa
Baiko Pilotako pilotariek izan dira Bilboko Bizkaia Torneoan garaile: Arteaga IIak, buruz burukoan, Olaizola IIak eta Aretxabaletak, binakakoan, eta Lasok, lau t'erdiko txapelketan.
2019/01/21 - 15:51
Baiko enpresako pilotariak, EiTBn
Lehengo Asegarce orain Baiko denez, enpresako pilotariak EiTBk Bilbon duen egoitzan izan dira, emanaldietan pilotariak aurkezteko sartzen dituen irudiak gaurkotzeko.
2018/12/27 - 16:50
Baiko Pilota, Asegarce enpresaren izen berria
26 urte luze eman ditu Asegarcek, sortu zenetik, frontoietan. Berreraikuntza prozesu batean murgildu da enpresa, eta horren ondorioetako bat pilotari atxikita zegoen izen aldaketa izango da.