Asier Villalibre
2023/09/16 - 18:00
Bigarren zati on batek garaipena eman dio Athletici Cadizen aurka (3-0)
Lehen zatian abaguneak bai, baina golik ez izan ondoren, bigarrenean Guruzeta, Villalibre eta Iñaki Williamsen eskutik 'lehoiek' euren saria aurkitu dute.
2023/07/11 - 15:40
Valverdek ez du taldea itxitzat ematen, eta Athleticen asmoa Villalibre taldean geratzea dela aurreratu du
Valverdek denboraldiaren aurreikuspenak jakinarazi ditu, helburuei buruz hitz egin du eta taldeari begira oso pozik dagoela baieztatu du. Aldaketak egitera zabalik agertu da ere (Adierazpenak gaztelaniaz).
2023/06/20 - 01:46
Alavesek milaka zalerekin ospatu du igoera, Andre Maria Zuriaren plazan
Momentu gorena jokalariak eta teknikariak balkoira atera direnean iritsi da, bertan bildutako zaleei hitz batzuk zuzentzeko.
2023/06/19 - 23:27
Asier Villalibreren ikuskizuna, Alavesen igoeraren ospakizunean
Arabarrei igoera eman zien golegileak agindutakoa bete du eta bere tronpeta famatua atera du Andre Mariaren Plazako balkoian.
2023/06/18 - 14:41
Villalibre: ''Argi neukan penaltia sartu egingo nuela, oso pozik nago''
Asier Villalibre Alaveseko jokalariak 129. minutuan sartu zuen Arabako taldeari Levanteren aurka garaipena eman zion gola. Azkenean, Alavesek Lehen Mailara igotzea lortu du. Gernika-Lumoko aurrelariak EITB Mediarekin hitz egin du neurketaren ostean.
2023/06/18 - 02:23
Alaveseko zaleen poza, Asier Villalibreren golarekin
Gasteizen partida pantaila erraldoien bidez jarraitu duten zaleek pozez gainezka hartu dute Asier Villalibrek luzapenaren azken minutuan sartutako gola.
2023/04/27 - 18:16
Villalibre: ''Final bateko moduko sentsazioa izango da, eta horrek motibatu egin behar gaitu''
Asier Villalibre Alaveseko jokalaria Radio Vitorian mintzatu da Gasteizko taldeak larunbatean Levanteren kontra jokatuko duen Smart Ligako 38. jardunaldiko norgehiagokaz. Lehiak final itxura duela azpimarratu du Gernikakoak.
2023/02/05 - 15:04
Villalibre: ''Amestu ere ez duzu egiten halako debutarekin, oso berezia izan da niretzat''
Asier Villalibrek estreinako partida jokatu du Alavesekin. Debuteko neurketan, Eibarren aurkako SmartBank Ligako euskal derbian, bi gol sartu ditu eta garaipena eman dio Gasteizko taldeari.
2023/02/05 - 00:22
Villalibrek debutatu eta garaipena eman dio Alavesi Eibarren aurka (2-0)
Gernikako aurrelariak amestutako debuta izan du, bere taldeari garaipena eman dioten bi gol sartuz, euskal derbi oso paretsuan.
2023/02/01 - 20:22
Villalibre: ''Argi neukan Athleticetik irtenez gero Alavesera etorriko nintzela''
Alavesek Asier Villalibre aurkeztu du. Aurrelaria Athleticek utzita iritsi da Gasteizko taldera denboraldi amaierara arte. Villalibrek prentsaurrekoa eskaini du.
2023/01/31 - 17:21
Asier Villalibrek Alaveseko zaleak agurtu ditu, Ibaian lehen aldiz entrenatu aurretik
Gernikako aurrelaria Athleticek utzita jokatuko du Alavesen, ondorengo hilabeteotan. Larunbatean egin lezake debuta, Mendizorrotzan, Eibarren aurkako euskal derbian (21:00etan hasiko da).
2023/01/30 - 19:32
Asier Villalibrek utzita jokatuko du Alavesen denboraldi amaierara arte
Gernikako aurrelariak 5 partidetan parte hartu du Athleticekin denboraldi honetan eta Luis Garcia Plazaren aginduetara jardungo du 2022-2023 denboraldia amaitu arte.
2023/01/20 - 11:55
Villalibrek kontratua berritu du Athleticekin 2025era arte
Gernika-Lumoko aurrelaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko. Beraz, Asier Villaibrek talde zuri-gorrian jarraituko du 2025eko ekainaren 30era arte.
2022/08/18 - 20:44
Villalibre, prest eta gogotsu bere onena emateko
Lesioak gaindituta, Asier Villalibre prest dago denboraldiari aurre egiteko. Aurredenboraldian Athleticeko golegile nagusia izan da, eta Ligako lehen partida ere titular hasi zuen.
2022/05/15 - 23:37
Athleticek irabazi egin dio Osasunari, eta Europarako aukerekin iritsiko dira azken jardunaldira bilbotarrak
Berenguerren eta Villalibreren golei esker bereganatu dute euskal derbia zuri-gorriek, eta Realak Vila-reali irabazi dionez, bizkaitarrek puntu bakarrera dute Konferentzia Ligarako sailkatzeko aukera.
2021/12/30 - 12:23
Raul Garciak, Lekuek, Nuñezek eta Villalibrek ere positibo eman dute Athleticen
Horrela, taldeak bost baja ditu gaur-gaurkoz astelehenean, urtarrilak 3, Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duen derbirako.
2021/11/20 - 01:16
Golik gabeko berdinketa baino ezin izan du lortu Athleticek Levanteren etxean (0-0)
Zuri-gorriak erabat kamuts ibili dira erasoari begira; gainera, bigarren zatian zelairatu den Asier Villalibre Gernikako aurrelariak min hartu berriro ere, eta zelaia utzi behar izan du.
2021/11/10 - 17:24
Villalibre: ''Ez dugu zalantzarik, konfiantzaz gaude eta aurrera goaz''
Asier Villalibre taldekideekin batera entrenatzen hasi da, lesioa atzean utzita. Nola aurkitzen den azaldu du, Lezamako prentsa-aretoan. Gainera, Cadizen aurkako porrotaz ere hitz egin du.
2021/11/08 - 21:32
Yuri baloiarekin ariketak egiten hasi da; Villalibre eta Zarraga taldekideekin batera aritu dira
Yuri Berchiche bakarlanean ibili da Lezamako kirol-instalazioetan. Berdegunean korrika egin du, eta baloiarekin ariketak egiten ibili da. Bestalde, Villalibre eta Zarraga taldekideekin batera entrenatu dira.
2021/05/28 - 22:26
Gernikako haur batzuk, pozarren Villalibrerekin futbolean jokatzen
Asier Villalibre Athleticeko jokalariak, bere herriko haur batzuekin jokatu du futbolera. Haurrek euren idoloarekin jokatzeko aukera izan ute.