Asier Villalibre
2025/12/10 - 14:45
Asier Villalibre: "Askoz hobeto sentitzen naiz"
Asier Villalibre Racing taldean jokatzen ari da aurten, Athleticen eta Alavesen aritu ostean. Oso gustura dagoela azpimarratu du, "betiko Asier" sentitzen dela adierazteaz gain.
2025/08/09 - 15:59
Villalibrek utzita jokatuko du Racingen
Villalibre 2024-25 denboraldian itzuli zen Gasteizera, fitxatuta, eta 18 partida jokatu zituen eta gol bat sartu.
2025/03/08 - 20:14
Alavesek garaipen epikoa lortu du Vila-realen aurka, partida bederatzi jokalarirekin amaituta (1-0)
Siverak partidako ezustekoa eman du, Ayozerekin talka eginda konortea galdu baitu. Bere onera etorri ondoren, atezainari txartel gorria atera dio epaileak, jokaldi horretan bertan. Beste txartel gorria Antonio Blancok ikusi du.
2024/12/21 - 15:37
Asier Villalibre, Fermin Muguruzaren kontzertuan tronpeta jotzen
Asier Villalibre Alaveseko jokalaria tronpeta jotzen aritu zen bart Fermin Muguruzak Miribillan (Bilbo) eskaini zuen kontzertuan. Muguruzak hainbat gonbidatu taularatu zituen, 'Gernikako bufaloa' tartean.
2024/09/03 - 19:07
Guridiren eta Villalibreren gonbita EA Sports Ligako euskal taldeen partidak EITB Median ikusteko
EA Sports Ligako euskal taldeen partidak EITB Median ikusteko gonbidapena egin diete ikus-entzuleei Jon Guridi eta Asier Villalibre Alaves taldeko jokalariek. Astelehenetan, ETB1en eta eitb.eus-en izango dira neurketak ikusgai. Irailaren 16an, Rayo-Osasuna neurketa izango da.
2024/08/29 - 03:29
Asier Villalibre: ''Uste dut taldeak lan oso ona egin duela''
Alaveseko aurrelariak gola sartu du, penaltiz, bere taldeak Realaren aurka Donostian jokatutako euskal derbian. Villalibreren iritziz, Gasteizko taldeak merezita eskuratu ditu hiru puntuak, Reale Arenan.
2024/08/13 - 18:34
Asier Villalibre: ''Ez naiz pozik geratzen soilik mailari eutsita''
Aurrelari bizkaitarrak anbizioa azaldu du, 2024-25 denboraldiko EA Sports Liga hasteko hiru egun gelditzen direla. Villalibre, EITBri adierazi dionez, gogotsu dabil lehiari ekiteko.
2024/07/16 - 17:05
Villalibre: ''Gogo handiz hartzen dudan erronka da''
Asier Villalibrek Alavesen jokatuko du 2028ra arte, eta gaur egin dute jokalariaren aurkezpen ofiziala. Hedabideen aurrean esan duenez, "oso pozik" dago erronka berriarekin.
2024/07/09 - 15:14
Villalibrek ''Athleticeko jokalari gisa duen egoera argitzeko zain'' dago Alaves
Asier Villalibreren fitxaketari buruz galdetuta, "Athleticeko jokalari gisa duen egoera argitzeko zain" dagoela azaldu du Asier Villalibre Alaveseko kirol-arduradunak.
2024/05/12 - 02:23
Athleticek azken momentuan berdindu du Osasunaren aurkako derbia (2-2)
Asier Villalibrek luzapenean Sergio Herrera atezainaren hutsa aprobetxatuta egindako golak berdinketa ezarri du San Mameseko markagailuan.
2024/04/11 - 23:06
Villalibre: ''Ez ahaztu inoiz Athleticen oinarri garrantzitsuenetako bat euskara dela''
Gainontzeko kideen iruzkinetatik desmarkatu eta beste mezu mota bat helarazi die Asier Villalibrek zaleei, alegia, euskaraz bizi daitezela: "Ez dakizue benetan ze polita den zuek euskaraz entzutea, San Mamesen, Bilbon, kaletik, edonondik…".
2024/04/07 - 03:38
Villalibrek eta bere tronpetak bat egin dute ospakizunarekin
Athleticeko jokalariak bere tronpeta famatua atera du eta berdegunean izan diren ospakizunetako protagonista izan da minutu batzuetan.
2024/01/17 - 15:57
Kopako final-laurdenetan izango da Athletic, Alaves kanporatuta (2-0)
Zuri-gorriak babazorroei gailendu zaizkie Villalibreren golei eta Agirrezabalaren geldituei esker, euskal taldeen arteko Kopako derbian.
2024/01/17 - 15:55
Athleticen eta Alavesen arteko Errege Kopako partidaren laburpena
Athleticek Errege Kopako final laurdenetara pasatzea lortu zuen, Alaves 2-0 mendean hartuta. Asier Villalibrek egin zituen bi golak.
2024/01/17 - 11:05
Agirrezabala: ''Pozik nago taldea pasa delako eta atea hutsean geratu delako''
Julen Agirrezabala atezainak eta Asier Villalibre Athleticeko jokalariak pozik agertu ziren Errege Kopan Alavesi irabazi eta fasez pasatzea lortu dutelako.
2024/01/07 - 23:35
Asier Villalibre: ''Eraginkortasun handia izan dugu''
Athleticeko aurrelariuak bi gol sartu ditu Ipuruan, Eibarren aurkakko kanporaketan, Errege Kopako final hamaseirenetan, eta giltzarria izan da Athleticek aurrera egiteko (0-3).
2024/01/07 - 23:30
Athleticek Eibarren aurka Kopan lortutako garaipenaren laburpena eta golak (0-3)
Asier Villalibrek, bi, eta Iker Muniainek egindako golek final-zortzirenetarako txartela eman diote talde bilbotarrari.
2023/12/08 - 11:14
Asier Villalibre: ''Argi utzi nahi dut Athleticeko jokalaria naizela, eta hemen geratuko naizela''
Athletic Errege Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da, bigarren kanporaketan Cayon menderatuta. Bilboko taldeak 0-3 irabazi du, eta Villalibrek sartu ditu hiru goletako bi. "Argi utzi nahi dut Athleticeko jokalaria naizela eta hemen geratuko naizela", esan du gernikarrak.
2023/10/18 - 18:51
Asier Villalibre: ''Badakigu Bartzelonako partida zaila izango dela, baina gogotsu gaude''
Athleticeko aurrelariak prentsaurrekoa eman du, asteazkenean, talde zuri-gorria Bartzelonaren aurkako partida prestatzen ari den astearen erdian. Villalibrek adierazi duenez, Bilboko taldea sortuko dituen aukerak baliatzen saiatuko da, eta atzealdean sendo egon beharko du.
2023/09/16 - 19:21
Villalibre: ''Jakin dugu Cadizen aurkakoa latza izango zela, baina ondo jokatu dugu eta emaitza ona daramagu''
Asier Villalibre Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak Cadizen aurka garaipena lortu ostean (3-0), San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Gernika-Lumokoak gol bat sartu du Andaluziarren kontrako neurketan.