Anoeta
2024/03/13 - 21:13
Synne Jensenek bigarren gola egin du Atletico de Madrilen aurka (2-0)
Bi ukitu behar izan ditu Realak Jensen Lola Gallardoren aurrean uzteko. Norvegiarrak baloia gurutzatu eta donostiarren bigarrena gola sartzea lortu du. Asistentzia Amaiurrena izan da.
2024/03/13 - 20:31
Sanni Franssiren gola Reala Atletico Madrilen aurka markagailuan aurreratzeko (1-0)
Sanni Franssik talde txuri-urdina aurretik jarri du margailuan 19. minutuan. Realeko aurrelariak banakako jokaldi zoragarria egin eta baloia sareetara bidali du.
2024/03/13 - 09:02
Albiste izango dira: Reala-Atletico, lau urte osasun larrialdia ezarri zela eta Angel Berruetari omenaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/12 - 22:10
Realak, Reale Arenak lagunduta, Erregina Kopako finalerako txartela lortu nahi du
Natalia Arroyoren taldea Atletico Madril kanporatzen ahaleginduko da, finalerdietako itzuliko partidan, asteazkenean, 18:30etik aurrera. Joaneko 1-1ekoak aukera handiak ematen dizkio Realari. Neurketa EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
2024/03/11 - 13:28
Nahia Aparicio: ''Gauzak garbi izanda, Atleticori lana zailtzen saiatuko gara''
Nahia Aparicio Realeko jokalariak asteazken honetan Atleticoren kontra jokatuko duten Erregina Kopako partidaren inguruan hitz egin du. Horrez gain, aipatu du bere lehen partida izango dela Reale Arenan, eta txikitako ametsa beteko duela.
2024/03/06 - 13:09
Realak 1-2 galdu du Paris Saint-Germain aurkari, Reale Arenan, eta Txapeldunen Ligatik kanpo gelditu da
Kylian Mbappek sartu ditu Frantziako taldearen bi golak, eta Mikel Merinok egin du talde txuri-urdinarena. Realak amaierara arte borrokatu du, eta gogoan izateko moduko ibilbidea burututa esan dio agur Europa mailako txapelketarik handienari.
2024/03/05 - 15:13
Realzaleak prest, PSGren kontrako hitzordu garrantzitsurako
PSG taldea hartuko du gaur gauean Realak, Txapeldunen Ligako final zortzirenetako itzuliko partida erabakigarrian. Orotariko iritziak dituzte zaleek, baina ez dute itxaropenik galdu.
2024/03/04 - 21:03
Realak PSGren aurkako kanporaketa irauli nahi du, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan sartzeko
Donostiarrek 2 eta 0 galdu zuten joaneko partidan eta, zail duten arren, ezustekoa eman nahi dute azken asteetako emaitza kaskarren bolada eteteko.
2024/03/04 - 19:36
PSG Donostiara iritsi da, zaleak bertan egon dira beraien zain
Paris Saint Germainek asteartean Realaren aurkako Txapeldunen Ligako partida jokatuko du. Donostiara heldu direnean hainbat zale izan dira beraien zain eta Mbappek zenbaiti kamisetak sinatu dizkie.
2024/03/04 - 19:35
Imanol: ''Parisen argi utzi genuen gaitasuna dugula, zergatik ez amets egin?''
Realak PSG taldea hartuko du asteartean Reale Arenan, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan. Joanekoan talde frantziarra 2-0 gailendu zen.
2024/02/28 - 11:28
Oyarzabal: ''Une gogorra da denontzat, baina aurre egin behar zaio egoerari''
Mikel Oyarzabal Realeko kapitainak une gogorra dela azpimarratu du, etxean, zaleen aurrean, galdu ostean.
2024/02/28 - 03:13
Realaren eta Mallorcaren arteko Errege Kopako kanporaketako itzuliko partidaren laburpena eta golak
Mallorcak penaltietan irabazi dio Realari, arauzko 90 minutuen eta luzapenaren amaieran bana berdindu eta gero. Hartara, 2023-24 Errege Kopako finalistetako bat izango da apirilaren 6an. Bideo honetan partidaren laburpena ikus daiteke
2024/02/28 - 02:37
Agin Laburu bertsolariak burua altxatzeko bertsoa eskaini dio Realari
Realak porrot egin du Mallorcaren aurka Reale Arenan eta Kopatik kanpo geratu da penaltietan. Agin Laburu bertsolariak animoak altxatzeko bertso bat eskaini die guztiei.
2024/02/28 - 02:07
Imanol: ''Horrelako porrota jasotzeak, zaleen aurrean, min ematen du''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea burumakur azaldu da Mallorcaren aurka finalerdia galdu eta Kopako finalik gabe geratu ostean. Horrelako porrotek "min" ematen duela adierazi du.
2024/02/28 - 01:30
Baloia sartu al da? Luzapeneko lehen zatian Realak gola erreklamatu duen jokaldia
Tierneyren jaurtiketa Samu Costak atera du gol marraren gainetik. Hori da VARetik Gil Manzano epaileari adierazi diotenea Realeko jokalariak baloia Mallorcaren atean sartu dela erreklamatu dutenean.
2024/02/28 - 01:30
Mikel Oyarzabalek partidako 70.minutuan egindako gola (1-1)
Realeko kapitaina bigarren zatian zelairatu da eta banakoa egin du Brais Mendezek emandako pasea aprobetxatuta.
2024/02/28 - 01:30
Gio Gonzalezek Mallorcarentzat 50. minutuan egindako gola (0-1)
Jokaldia alboko sake batean hasi da. Jaume Costak baloia erdiratu du eta Gio Gonzalez bakar-bakarrik sartu da bigarren zutoinean baloia buruarekin errematatu eta Remiroren atean sartzeko.
2024/02/28 - 01:30
Brais Mendezek lehen zatiko 45. minutuan huts egindako penaltia
Raillok eskuarekin ukitu du baloia area barruan eta Gil Manzano epaileak penaltia adierazi du. Braisek jaurti eta baloia Greif atezainak urrundu du.
2024/02/27 - 21:27
Realeko zaleak baikor dira, Mallorcaren aurkako kanporaketa irabazteko
Faborito ikusten dute talde txuri-urdina, baina badakite dena eman beharko dutela zelaian Sevillako finalean egon nahi badute.
2024/02/27 - 16:18
Zale txuri-urdinak, Errege Kopako finalaren bila
Realak Errege Kopako finalerako txartela izango du jokoan gaur gauean Reale Arenan, Mallorcaren kontra. Taldeari harrera beroa egitea eta giro bikaina bizitzea espero da.