Realak mendean hartu du Las Palmas, Beckerrek partida bikaina jokatuta (2-0)
Realak 2-0 irabazi dio Las Palmasi arratsalde honetan Reale Arenan jokatutako partidan, eta Ligako seigarren postuan jarraituko du, 54 punturekin. Partidako jokalari onena Sheraldo Becker izan da. Hark sartu du bigarren gola, area barrutik jaurtiketa ikusgarria eginda.
Reala ondo hasi da, partidan agindu nahian, eta minutuek aurrera ahala, arriskua sortu du Alvaro Vallesen ate inguruan. 22. minutuan, Mikel Merinoren burukadak langa jo du. Errematea ikusgarria izan da, baina Ortiz Arias epaileak baliorik gabe utzi du, jokoz kanpo egon delako.
Baloiaren jabetza Imanol Alguacilen taldeak izan badu ere, Las Palmasek ere izan du aukeraren bat edo beste, eta argiena 16. minutuan Perronek area kanpotik egindako jaurtiketa izan da. Alabaina, Remiro adi egon da eta geldiketa bikaina egin du.
Realaren lehen gola 32 minutuan iritsi da. Beckerrek baloia area txikian jarri du, Oyarzabalek ezin izan du errematatu, baina atezainaren aldaratzeak Alex Suarez jo du eta honek, nahi gabe, baloia bere atean sartu du.
Bigarren gola atsedenaldira joan baino lehen sartu dute txuri-urdinek. Brais Mendezen pasea baliatuta, Beckerrek sekulako jaurtiketa egin du area barrutik, ia angelurik gabe, eta baloia txokotik sartu du, ateari aramu-sareak kenduta.
Aldagelatik bueltan, Realak jarrera berari eutsi dio, eta erasora joan da. Hala, bigarren zatia hasi eta berehala, Beckerrek hirugarrena egiteko aukera izan du, baina Las Palmaseko defentsak baloia alderatu du.
50. minutuan, Pachecok buruz sartu du gola, baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokoz kanpo egon delako. Ondorengo minutuetan, Reala nagusi izan da, eta Oyarzabalek, Brais Mendezek edo bigarren zatian zelairatu den Barrenek aukera bana izan dute gola egiteko, baina ez dute asmatu.
Norgehiagokaren azken txanpan, Las Palmaseko jokalariak ahalegindu dira Remiroren atea inguruan arriskua sortzen eta partidan sartzeko gola egiten, baina ezinezkoa izan zaie. Realak ondo baliatu du abantaila, eta merezitako garaipena lortu du Reale Arenan. Seigarren postuan jarraituko du Ligako sailkapenean.
FITXA TEKNIKOA
2 – Reala: Remiro; Odriozola (Aritz, 79. min), Le Normand, Pacheco, Galan (Aramburu, 78. min); Turrientes, Merino, Brais (Zakharyan, 71. min); Becker (Kubo, 89. min), Silva (Barrenetxea, 71. min) eta Oyarzabal.
0 - UD Las Palmas: Valles; Suarez, Coco, Marmol (Araujo, 71. min), Sinkgraven (Cardona, 58. min); Perrone (Muñoz, 58. min), Rodriguez, Moleiro; Marvin, Munir (Sandro, 58. min) eta Benito (Fabio, 76. min).
Golak: 1-0, 33. min: Suarezek bere atean. 2-0, 46. min: Becker.
Epailea: Miguel Angel Ortiz Arias. Txartel horia atera die Galani, Le Normandi eta Cardonari.
Gertakariak: EA Sports Ligako 34. jardunaldia. 29.330 ikusle izan dira Reale Arenan.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.