Aitor Elordi
2024/08/22 - 23:09
Altuna eta Martija, Aste Nagusiko torneoko finalera Elordi eta Zabaleta mendean hartuta (22-8)
Hasieratik hobeto ibili dira gorriak, batez ere amezketarra. 6-0eko partzialarekin, 18-7 iritsi dira bigarren atsedenaldira. Tantu bakarra gehiago egiteko gai izan dira urdinak. Bihar Baikoko adarreko finalerdiak jokatuko dira, eta orduan jakingo dugu nortzuk izango dituzten aurkari.
2024/07/23 - 18:09
Bilboko Aste Nagusia Pilota Torneoa aurkeztu dute
Abuztuaren 22tik 25era, Aste Nagusiko Pilota Torneoa hartuko du Bilbok. Finalaurrekoak abuztuaren 22an eta 23an jokatuko dituzte; finala, berriz, abuztuaren 25ean. Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte.
2024/07/23 - 16:07
Bilboko Aste Nagusiko Torneoa, abuztuaren 22tik 25era
Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte. Finala abuztuaren 5ean izango da, Bizkaia Frontoian.
2024/07/07 - 17:08
2024ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak izango ditu, eta finala uztailaren 7an jokatuko da, San Fermin egunean, Navarra Arena pilotalekuan.
2024/07/04 - 22:56
Elordik ez du jokatuko larunbatean San Fermin Torneoan, eta Zabalak ordezkatuko du
Mallabiako pilotariak min hartu du, beraz, baja izango da asteburuan. Javier Zabalak hartuko du bere tokia, Rezustarekin batera Ezkurdia eta Tolosak osatutako bikoteari aurre egiteko.
2024/07/01 - 17:30
Ostiralean abiatuko da 2024ko sanferminetako binakako txapelketa
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten, eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/06/16 - 22:09
Oiz taldeak Solluberen kontra jokatuko du Bizkaia Torneoko finala
Ezkurdia, Altuna III.a, Rezusta eta De La Fuente pilotariek osatutako Oiz taldeak Bizkaia Torneoko finalerako txartela lortu du, finalerdian Gorbeia menderatuta (2-1). Finalean Peña II, Laso-Mariezkurrena II eta Bakaikoa pilotariek osatutako Sollube taldea izango dute aurkari.
2024/06/03 - 13:26
2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2024/06/02 - 15:23
Nork irabaziko du Buruz Buruko Txapelketaren finala: Altuna III.ak ala Lasok?
Aitor Elordi pilotariak eta Oinatz Bengoetxea, Patxi Eugi, Iker Irribarria eta Aimar Olaizola pilotari ohiek euren pronostikoa egin digute.
2024/05/06 - 16:42
Elordik ezin izango dio txapelari eutsi
Ezkurdiak 10-22 irabazi dio Elordiri, baina biak finalerdietatik kanpo geratu dira. Emaitza horri esker, Javi Zabala errioxarra finalerdietan sartu da eta Unai Laso izango du aurkari.
2024/05/05 - 22:47
Ezkurdiak 10-22 irabazi dio Elordiri, baina biak finalerdietatik kanpo geratu dira
Emaitza horri esker, Javi Zabala errioxarra finalerdietan sartu da eta Unai Laso izango du aurkari.
2024/05/02 - 23:15
Ezkurdiak eta Elordik hautatu dituzte iganderako pilotak
Igandean Joseba Ezkurdiak eta Aitor Elordik indarrak neurtuko dituzte Bizkaia Frontoian. Larunbateko Artolaren eta Zabalaren arteko partidak baldintzatuko du neurketa, izan ere, errioxarrak irabaztekotan biak finalerdietatik kanpo egongo lirateke. Materialarekin "gustura" geratu dira.
2024/04/20 - 13:50
Artolak hanka eta erdi du finalerdietan, Elordiren aurka erakustaldia eman ostean (8-22)
Iñaki Artolak bi partidatik bi irabazi ditu Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Bigarren jardunaldian, 8-22 irabazi dio Aitor Elordiri, erakustaldia emanda. Horrela, A multzoko liderra da, eta ia bermatuta du finalerdietarako txartela.
2024/04/16 - 20:49
Altuna-Lasok eta Elordi-Artolak materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako
Altunak eta Lasok Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkako lehen partida igandean, eta, Elordi eta Artola Azkoitian neurtuko dira ostiralean, ligaxkako bigarren jardunaldiko norgehiagokan.
2024/04/13 - 14:49
Elordik lehen puntua lortu du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan, Zabala 22-20 menderatuta
Aitor Elordi egungo txapeldunak garaipena bereganatu du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian, Javier Zabalari 22 eta 20 irabazita. Beraz, lehen puntua eskuratu du Elordik.
2024/04/13 - 01:26
Elordik Zabala gainditu du final-laurdenetako lehenengo jardunaldian (22-20)
Partida berdinduta egon da, azken momentura arte. Hala ere, azkenean, Elordik bere egin du Ogueta frontoian buruz buru jokatutako partida.
2024/04/09 - 19:50
Elordi-Zabalak eta Zabaleta-Dariok materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako
Elordi eta Zabalak Ogueta pilotalekuan jokatuko dute partida ostiralean, eta, Zabaleta eta Dariok Labriten larunbatean. Neurketa horietako material aukeraketa izan da astearte goizean.
2024/04/08 - 16:53
Zabaleta eta zazpi aurrelari, Buruz Burukoaren final-laurdenetan
Nafarrarekin batera, Altuna III.a, Elordi, Ezkurdia, Artola, Peña II.a, Zabala eta Dario lehiatuko dira, ostiralean Gasteizen hasiko den final-laurdenetako ligaxkan.
2024/04/03 - 16:24
2024ko Buruz Burukoa ostiral honetan abiatuko da, Urrutikoetxea-Zabala partidarekin
Aspek Peio Etxeberria, Binakako txapelduna eta Lau t'erdiko txapeldunordea, txapelketatik kanpo uztea erabaki du; Jose Javier Zabaletak, berriz, parte hartuko du Buruz Burukoan.