Aitor Elordi
2025/02/18 - 11:45
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako txartelak jokoan, otsailaren 20tik 23ra artean
Hilaren 20an, ostegunean, Artola-Mariezkurrena II eta Elordi-Zabaleta bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago, eta irabazleak finalerdietara sailkatuko dira; galtzaileak, aldiz, ostiraleko Jaka-Imaz vs Peña II-Albisu partidako irabazleak izango du txapelketan jarraitzeko aukera, otsailaren 23an.
2025/02/15 - 00:53
Elordik eta Zabaletak laugarren postua ziurtatu dute Jaka eta Eskiroz garaituta (21-22)
Egin zitezkeen tanto guztiak egin dituzte partida oso gorabeheratsuan, baina azken hirurak Elordik eta Zabaletak egin dituzte. Hala ere, Aspeko bikoteak ziurtatuta zuen Binakako Txapelketako laugarren postua, 12 tanto baino ez baitzituen behar.
2025/02/10 - 21:08
Aspek Iñigo Bikuñaga jarriko du Aitor Arangurenen ordez, azken jardunaldiari begira
Ohar batean adierazi dutenez, erabakia "Altuna III.a-Aranguren bikotearen ibilbidea suspertzeko asmoz" hartu dute. Horrez gain, Eskirozek Imaz ordezkatuko du, gipuzkoarrak mina duelako eskuin eskuan.
2025/02/10 - 15:44
Gauza asko erabakitzeke, azken jardunaldiari begira
Igandean, Ezkurdia eta Rezusta zuzenean sailkatu ziren finalerdietara. Sailkapeneko lehen hiru tokiak nork hartuko zituen argituta, gainerako guztia datorren asteburuan argituko da, ligaxkaren 14. eta azken jardunaldian.
2025/02/01 - 21:53
Laso eta Iztueta finalerdietatik oso gertu daude Elordi eta Zabaleta 11-22 garaitu ostean
Zabaletak partida eskasa jokatu du, hainbat pilota galduta, eta horrek erraztasunak eman dizkio Baikoko bikoteari Binakako Txapelketako bederatzigarren garaipena lortuta hanka bat finalerdietan sartzeko.
2025/01/25 - 21:56
Artolak eta Mariezkurrenak zazpigarren garaipena lortu dute (22-18)
Gorriek Elordi eta Zabaleta mendean hartu dituzte Makina-Xemeinen jokatutako partidan. Mariezkurrenak orkatila bihurritu du partida 5-1 egon denean, baina aldageletatik pasa ostean nafarrak jokoan jarraitu ahal izan du.
2025/01/12 - 21:29
Elordik eta Zabaletak ez dute hutsik egin (22-12)
Seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiko partidan, Zabaleta eta Bikuña (Altuna eta Arangurenen ordezkoak) 22-12 menderatuta.
2025/01/12 - 14:28
Altuna eta Aranguren ez dira arratsaldean Oguetan arituko, sukarrarekin baitaude
Amezketako pilotaria Javier Zabala errioxarrak ordezkatuko du, eta Aitor Aranguren atzelaria, Iñigo Bikuñak.
2024/12/24 - 16:25
Elordik eta Zabaletak 13-22 irabazi diete Jakari eta Imazi
Binakako Txapelketaren 5. jardunaldia abiatu zen atzo Durangoko Ezkurdin. Elordik eta Zabaletak 13-22 hartu zituzten mendean Jaka eta Imaz.
2024/12/24 - 10:34
Elordik eta Zabaletak 22-13 irabazi die Jakari eta Imazi
Elordi eta Zabaleta izan dira nagusi Durangoko Ezkurdi frontoian jokatutako norgehiagokan, Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko lehen partidan.
2024/12/21 - 22:20
Elordik eta Zabaletak partida bikaina osatuz lortu dute hirugarren garaipena (22-21)
Laso eta Iztueta menderatu dituzte maldan gora jarri zaien partida irauliz, eta azkeneraino borrokatu behar izan dute 22ra iristeko.
2024/12/14 - 23:00
Elordik eta Zabaletak garaipena lortu dute, Labriten, Peio Etxeberria eta Martija mendean hartuta (22-15)
Horrenbestez, Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak bi puntu dituzte jada sailkapenean. Peio Etxeberria eta Martija 8-2 aurreratu dira, baina gorriek markagailua irauli dute, eta garaipena eskuratu.
2024/11/30 - 00:38
Ezkurdia eta Rezustak indartsu hasi dute Binakakoa, Elordi eta Zabaleta menderatuta (22-12)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak 22-12 irabazi diete Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaletari Binakako Txapelketari hasiera eman dion partidan, Beasainen. Hasieratik agindu dute frontoian, tantoak azkar bukatuz eta aurkariei buelta emateko aukerarik eman gabe.
2024/11/29 - 11:05
Binakako Txapelketaren lehen jardunaldia, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur, ostirala, abiatuko da aurtengo Binakako Pilota Txapelketa, Beasainen, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko duten partidarekin. Serie B Txapelketa ere gaur hasiko da, Zubizarreta III-Morgaetxebarria vs. Senar-Eskiroz neurketarekin.
2024/11/27 - 15:59
Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek aukeratu dute Txapelketako lehen partidarako materiala
Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketaren lehen jardunaldia, ostiral honetan, Beasainen. Asteazken honetan aukeratu dute materiala, eta hasteko gogoz daudela adierazi dute.
2024/11/26 - 16:34
Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
2024/11/26 - 16:19
2025eko Binakako Pilota Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean
Zortzi bikote arituko dira lehian, Elordi eta Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Final handia martxoaren 30ean izango da, Iruñean, Nafarroa Arenan.
2024/11/24 - 23:46
2024ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 11tik azaroaren 24ra jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2024/11/17 - 22:36
Elordik eskuratu du Lau T’erdiko txapelketako hirugarren postua, Jaka menderatuta (9-22)
Jokin Altunak ezin izan du partida jokatu lesioagatik, eta Elordik hartu du bere tokia. Hala, jaun eta jabe izan da hasieratik, eta aise nagusitu zaio Jakari.
2024/11/02 - 21:06
Unai Laso finalerdietara sailkatu da (10-22)
Nafarrak Aitor Elordi bizkaitarra mendean hartu du Labriten, 22 eta 10, sakearekin hautsitako partida azkarrean.