Aitor Elordi
2023/05/12 - 14:21
Lasok eta Elordik Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako azken txartela izango dute jokoan Bilbon
Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera.
2023/05/09 - 18:33
Lasok eta Elordik materiala aukeratu dute ostiraleko partidarako, Bilbon
Ostiralean Unai Lasok eta Aitor Elordik neurtuko dituzte indarrak Bizkaia Frontoian, eta Buruz Buruko finalerdiak zehaztuko dira neurketa horretan. Laso ondo helduko da partidara, ezker eskuan izan dituen arazoak gaindituta.
2023/05/01 - 18:20
Altuna finalerdietan da, eta Laso txapeldunak aukerei eusten die
Jokin Altuna laugarrenez jarraian izango da Buruz Buruko txapelketako finalaurrekoetan, asteburuan, sufrituta, Aitor Elordi gainditu ostean. Unai Laso egungo txapelduna ere sufritzen ari da, baina aukerak ditu oraindik Elezkano gainditu ondoren.
2023/04/30 - 22:09
Jokin Altuna finalaurrekoetan sartu da, Aitor Elordi gaindituta (22-18)
Bi pilotariek ikuskizun bikaina eman dute. Elordi indartsu eta ausart aritu da, eta 15 eta 18 ere aurreratu da markagailuan, baina Altuna egoera iraultzeko gai izan da eta berak eraman du azkenean garaipena.
2023/04/25 - 17:35
Finalaurrekoetarako txartela jokoan Eibarren, Altunaren eta Elordiren artean
Jokin Altunak eta Aitor Elordik materiala hautatu dute igandean Eibarko Astelenan jokatuko duten neurketarako. Laso eta Elezkanoren ostean, haiek izango dira Buruz Buruko Txapelketako "A" multzoko bigarren jardunaldian indarrak neurtuko dituztenak.
2023/04/17 - 17:37
Ezkurdia, Elordi eta Dario, Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko garaileak
Pilotan, igandean apirilaren 23an, osatuko da Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia, Altunak eta Lasok jokatuko duten partiduarekin. Iragan asteburuan Dario, Elordi eta Ezkurdia nagusitu dira euren neurketetan.
2023/04/08 - 13:51
Elordi Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da Urrutikoetxea kanporatuta
Aitor Elordik mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea 22-11ko emaitzarekin Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketan. Beraz, Binakako txapeldunak final-laurdenetako ligaxka jokatuko du.
2023/04/05 - 16:50
2023ko Buruz Burukoa aurkeztu dute; Zabaletak eta Rezustak ezingo dute jokatu
Elordik eta Elezkano II.ak ordezkatuko dituzte. Asteburuan, final zortzirenak jokatuko dituzte, Lekeition, Bastidan, Ezkarain eta Tolosan; jarraian, final laurdenetako ligaxka hasiko da, eta jardunaldi bakoitzean hainbat atsedenaldi egongo dira. Finala ekainaren 4rako dago aurreikusita, Bilbon.
2023/04/03 - 23:54
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, pozarren Binakakoaren txapelak lortuta
Txapeldunek biharamun gozoa izan dute, astelehen honetan, Nafarroa Arean finala irabazita. EITB haiekin izan da.
2023/04/03 - 18:33
Elordi eta Zabaleta, txapeldunak merezimendu osoz
Txapelketak iraun dituen 4 hilabeteetan 15 partida irabazi dituzte eta soilik 3 galdu. Elordi, debutariak eta lau aldiz txapeldun izan den Zabaletak bikote bikaina egin dute. Elkarren osagai ezin hobea izan dira.
2023/04/03 - 15:27
Mallabiak Aitor Elordiren txapela ospatu du, aurrelari txapeldunarekin batera
Iruñean jokatutako finala irabazita, Elordik bere jaioterrian ospatu du garaipena, dozenaka lagunekin eta seniderekin. Harrera ederra egin diote.
2023/04/02 - 22:44
Elordi eta Zabaleta, finalean nagusi
Aspeko bikotea 5-0 aurreratu da eta nahiz eta gorriek 8-8 berdintzea lortu duten, hori izan da finaleko berdinketa bakarra. 12-17 zirela, Lasok mina hartu du eta aldageletara joan behar izan du. Hortik aurrera tanto bakarra egin dute gorriek eta Elordik eta Zabaletak irabazi dute finala.
2023/04/02 - 22:40
Zabaletaren aitonak eta amonak eta Elordiren koadrillako kideek txapeldunak zoriondu dituzte
Jose Javier Zabaletak eta Aitor Elordik zorion mezu bereziak jaso dituzte ETBren platoan elkarrizketa ematen ari zirela: nafarrak bere aitona-amonaren zorion mezua jaso du; bizkaitarrak, aldiz, bere lagunen animo mezuak.
2023/04/02 - 22:13
Elordik eta Zabaletak jantzi dute Binakako txapela Nafarroa Arenan
Elordi eta Zabaletak jaso dute txapela Nafarroa Arenako podiumeko koskarik altuenean. Jose Javier Zabaletak jaso du EITB Pilotari Onenaren saria.
2023/04/02 - 22:12
Elordi eta Zabaleta: ''Txapel honen zati handi bat Tolosarentzat da''
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta pozez gainezka azaldu dira kamera aurrean Binakako Txapelketako txapela irabazi ondoren. Gainera, txapelaren zati bat Tolosari eskaini nahi izan diote.
2023/04/02 - 21:45
Elordi eta Zabaletari Binakako txapela eman dien azken tantoa
Laso eta Imaz mendean hartu dituzte Elordik eta Zabaletak. Aspeko bikoteak Elordiren bi pareta ederrarekin bereganatu du Binakako txapela.
2023/04/02 - 21:29
Elordi eta Zabaleta, Binakako txapeldunak
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak jantzi dituzte 2023ko Binakako Txapelketako txapelak, finalean Unai Laso eta Ander Imaz mendean hartuta 13-22ko emaitzarekin.
2023/04/02 - 17:26
Pilotazaleak ari dira Iruñeko kaleak girotzen, Binakako Finalaren aurretik
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta bikoteen zaleak Iruñeko kaleetan barrena dabiltza finalaren aurreko orduak giro ederrean igarotzen.
2023/03/30 - 17:32
Pilota hautaketa azkarra eta denen gustukoa 2023ko Binakako finalerako
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta bikoteek 2023ko Binakako Finalerako pilotak hautatu dituzte ostegun honetan, Nafarroa Arenan. Ondoren, finalaren aurreko prentsaurrekoan agertu dira.
2023/03/29 - 17:50
Aitor Elordi ilusioz gainezka dabil, bere lehen final handiaren atarian
Lau t'erdikoan maila bikaina emanda, Binakako Txapelketan ondo baino hobeto aritu da, Jose Javier Zabaletarekin batera. Igandean, Iruñean, bere lehen txapela handia lortzeko aukera du.