Aimar Olaizola
2018/12/10 - 16:29
Olaizola-Albisu, porrotik jaso ez duen bikote bakarra
Aimar Olaizola eta Jon Ander Albisu dira Binakako Txapelketako lehen hiru partidak irabazi dituzten pilotari bakarrak. Bestalde, Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak ez dute garaipenik lortu.
2018/12/10 - 11:08
Olaizola II.ak eta Albisuk sailkapen buruan jarraitzen dute partida guztiak irabazita
Binakako Txapelketaren 3. jardunaldia amaitu ondoren, Olaizola II.ak eta Albisuk lidergoa sendotu dute. Urrutikoetxeak eta Ibai Zabalak, aldiz, oraindik ez dute garaipenik lortu.
2018/12/09 - 21:17
Olaizola eta Albisu garaile, Artola eta Mariezkurrenaren aurkako lehian
Norgehiagoka parekatua izan da oso azken unera arte. Lidertza jokoan zegoen eta Olaizola eta Albisu gehiago izan dira 22-20 irabazita.
2018/12/06 - 16:05
Gaur hasiko da Binakako Txapelketaren 3. jardunaldia
Gaurko partida Tolosan jokatuko da (17:00) eta jardunaldiko beste guztiak ETB1n eta eitb.eus-en zuzenean izango ditugu ikusgai.
2018/12/01 - 22:06
Elezkano-Rezusta eta Olaizola II-Albisu bikoteen garaipenak
Olaizolak eta Albisuk bigarren garaipena lortu dute Binakakoan, Bengoetxea VI-Imaz bikoteari 22-17 irabazita. Lehen garaipena Elezkano-Rezusta bikotearentzat, Ezkurdiari eta Galarzari 6-22 irabazita.
2018/11/24 - 21:57
Olaizola-Albisu, garaile Urrutikoetxearen eta Aretxabaletaren aurka
Aimar Olaizolak eta Jon Ander Albisuk garaipenarekin ekin diote Binakako Txapelketari, Mikel Urrutikoetxeari eta Andoni Aretxabaletari 22-21 irabazita.
2018/11/12 - 12:45
Nafarroa buru
Lau t'erdiko Txapelketan 24 txapel lortu dituzte pilotari nafarrek, eta Aimar Olaizolak irabazi ditu gehien, 7 baititu.
2018/11/12 - 12:11
Lau t'erdikoaren palmares historikoa
Igandean Jokin Altunaren eta Joseba Ezkurdiaren arteko finala izango dugu 17:00etatik aurrera ETB1en. Horregatik, hainbat datu eta palmares historikoa bildu ditugu.
2018/10/26 - 12:34
Retegi Bi–Urrutikoetxea eta Altuna–Victor partiden garaileak, finalerdietara
Oinatz Bengoetxea eta Joseba Ezkurdia sailkatuta daude jada. Labriteko eta Astelenako partidak zuzenenean eskainiko dira EiTBn.
2018/10/22 - 23:26
Bengoetxeak ez dio inolako aukerarik eman Retegi Biri
Oinatz Bengoetxea leitzarrak oso erraz irabazi dio Retegi Biri Tolosako Beotibarren, eta, bide batez, Lau t'erdiko finalerdietan egoteko sailkatu da.
2018/10/22 - 22:34
Ezkurdia eta Bengoetxea finalerdietan izango dira
Beste bi sailkatuak honako norgehiagoka hauetatik aterako dira: Retegi Bi – Urrutikoetxea eta Altuna – Victor.
2018/10/22 - 20:04
Olaizolak ez du txapelketan jarraituko lesio bategatik
Horrenbestez, ez du jokatuko dagoeneko finalerdietan egoteko matematikoki sailkatuta dagoen Joseba Ezkurdiaren aurka, ligaxkako hirugarren partidan.
2018/10/20 - 22:46
Olaizola II.ari irabazi dio Victorrek, eta ia txapelketatik kanpo utzi du
Victor gailendu da Labrit pilotalekuan (17-22), eta lehenengo garaipena lortuta, oraindik finalerdietara sailkatzeko aukerekin dago. Aimarri oso zail jarri zaio aurrera jarraitzea.
2018/10/15 - 22:32
Altuna III.ak garaipena lortu du Olaizola II.aren aurka
Jokin Altunak 22-12 irabazi dio Aimar Olaizolari Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partida eta lehen puntua eskuratu du.
2018/10/15 - 20:41
Altuna, Ezkurdia, Bengoetxea eta Retegi Bi, lehen jardunaldiko irabazleak
Jokin Altunak, kaiolako egungo txapeldunak, lesioa ahaztu eta Aimar Olaizolari gailendu zaio Tolosako Beotibarren (22-12).
2018/09/01 - 22:56
Aimar Olaizola eta Zabaleta nagusi Donostia Hiria Txapelketan
22 eta 15 irabazi dute Olaizola eta Zabaletak larunbat honetan Donostiako Atanon. Bi atzelariek maila bikaina eman dute eta onenaren saria Zabaletak jaso du.
2018/08/31 - 15:01
Olaizola II.a - Zabaleta vs Arteaga - Rezusta, finala
Olaizola II.a - Zabaleta bikoteak Altuna III.a - Imaz aise gainditu zuen bart 22-6 eta finalerako txartela eskuratu zuten.
2018/08/27 - 22:25
Lekeitioko San Antolin jaietako esku-pilota txapelketa aurkeztu dute
Irailaren 2an Asegarceko bi bikotek jokatuko dute lehen finalerdia: Olaizola-Aretxabaletak eta Artola-Larunbek; 3an, Aspekoek: Altuna-Zabaleta eta Elezkano-Rezusta bikoteek. Finala, 5ean izango da.
2018/08/26 - 16:31
Elezkano II-Zabaleta, Bilboko Aste Nagusia Txapelketako irabazle
Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak 22-9 irabazi die finala Aimar Olaizolari eta Mikel Larunberi.
2018/08/10 - 16:25
Badator Bilboko Aste Nagusiko pilota feria
Lau bikote arituko dira Bilboko Aste Nagusiko Torneoan, Altuna III.a-Larunbe eta Olaizola II.a-Martija, besteak beste.