Bilbao Basket
2024/10/20 - 01:43
Bilbao Basketek galdu egin du Kanaria Handian (80-67)
Surne Bilbao Basketek ondo hasi du Kanaria Handiaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida. Neurketa parekatua izan da, baina azken laurdenean 21-9ko partziala egin du etxeko taldeak, eta hortxe egin dio ihes garaipenak Bilboko taldeari.
2024/10/16 - 22:31
Bilbao Basketek nagusitasunez menderatu du BC Kutaisi, 57-88, eta lider dabil FIBA Europa Kopako bere multzoan
Jaume Ponsarnauren gizonek orain arte jokatutako bi partidak irabazi dituzte, bietan alde handiz. Georgian izandako norgehiagokan, Bilbao Basketek ez du zailtasunik izan aurkaria baino hobeto aritzeko.
2024/10/15 - 15:21
Surne Bilbao Basketek Real Madrilen aurkako garaipenari jarraipena eman nahi dio Georgian
FIBA Europe Cupeko bigarren jardunaldiko partida EITBn zuzenean ikusteko aukera egongo da, ETB4n eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.
2024/10/13 - 17:28
Bilbao Basketek garaipena lortu du Miribillan Real Madrili irabazita (83-79)
Surne Bilbao Basketek garaipena lortu du Miribillan, Real Madrili 83-79 irabazita. Partida horretan, beltzezko gizonek ekimena eraman dute ia denbora guztian azkeneraino lehiatu den aurkari baten aurka, partida bikaina jokatuz.
2024/10/10 - 12:20
Bilbao Basketek Bulgariako Balkan jipoituz hasi du FIBA Europe Cup txapelketa
Beltzezko gizonek 3.300 lagunen aurrean jokatu zuten Casillan, hasieratik ikusi izan dituen kantxan. 25 urte bete dituen honetan, omendu egin nahi izan dute pabiloia.
2024/10/08 - 14:24
Ponsarnau: ''Ilusioz ekiten diogu Europako erronkari eta pozik Casilla mitikoan jokatuko dugulako''
Jaume Ponsarnau Surne Bilbao Basketeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Bilboko taldeak Balkan Botevgarden kontra urriaren 9an jokatuko duen Europe Cupeko partidari buruz. Casillan jokatuko du Bilbao Basketek. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/10/06 - 01:41
Bilbao Basketi ihes egin dio garaipenak luzapenean Murtziaren kontra (89-83)
Bilbao Basketek 89-83 galdu du Murtziaren aurka Endesa Ligako bigarren jardunaldian, luzapenean, arauzko denbora 77-77 amaitu ostean. Etxekoek 12 puntu lortu dituzte luzapenean; bisitariek, berriz, 6.
2024/10/02 - 14:42
Bilbao Basketek Casillan jokatuko ditu Europe Cup txapelketako partidak
Surne Bilbao Basketek Casillako pabilioian jokatuko ditu FIBA Europe Cupeko lehen faseko etxeko partidak. Isabel Iturbe klubeko presidenteak iragarri du lehen faseko neurketak Casillan jokatuko dituela Bilboko taldeak. Gaineratu du, taldeak aurrera eginez gero, aztertuko dutela han jarraitzea.
2024/09/29 - 22:58
Rio Breogan menderatuta hasi du Endesa Liga Bilbao Basketek (90-72)
Surne Bilbao Basket nagusitasunez gailendu zaio Rio Breogani Endesa Ligako lehen jardunaldian, Miribillan. Lehendabiziko hiru laurdenak parekatuak izan dira, baina, laugarrenean, Bizkaiko taldea nagusitu da, Melwin Pantzarri esker.
2024/09/27 - 23:54
Bilbao Basketek FIBA Europe Cup txapelketa jokatuko du, Neptunas nagusitasunez kanporatuta
Itzuliko partidaren hasieran, Lituaniako taldeak ezustekoa eman du, eta aurretik jarri da. Alabaina, bigarren laurdenean, Bilbao Basketek markagailua irauli du, eta hortik aurrera jaun eta jabe izan da neurketa osoan (95-59).
2024/09/26 - 16:55
Bilbao Basket vs Neptunas Klaipeda itzuliko norgehiagoka, ostiralean, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB4n
Surne Bilbao Basketek Europe Cup txapelketako atariko kanporaketako itzuliko neurketa jokatuko du Neptunas Klaipedaren kontra, irailaren 27an, Bilbao Arenan. Partida zuzenean emango dute ETB4k eta eitb.eus-ek. Bilboko taldeak 8 puntuko errenta lortu zuen joaneko neurketan.
2024/09/24 - 22:16
Bilbao Basketek zortzi puntuz gainditu du Neptunas, 66-74, eta gertuago du FIBA Europe Cupeko fase erregularra
Jaume Ponsarnauren gizonek ostiralean ziurtatu beharko dute txapelketako fase erregularrerako txartela, aurkari beraren kontra, sailkatze kanporaketako itzuliko partidan.
2024/09/24 - 11:46
Surne Bilbao Basketek FIBA Europe Cuperako sailkapena bideratu nahi du Neptunasen kontra
Kanporaketa joan-etorrikoa izango da, eta lehen neurketa astearte honetan jokatuko dute, Klaipedan (Lituania), 18:00etan. ETB4en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean.
2024/09/20 - 18:56
Bilbao Basketek taldearen aurkezpen ofiziala egin du
Datorren astean 2024-2025 denboraldiari ekin aurretik, Bilbao Basketek Media Day jaia antolatu du, taldea aurkezteko. Ekitaldi berean, 'beltzezko gizonek' Zoran Dragic eskolta esloveniarra aurkeztu dute.
2024/09/17 - 17:42
Bilbao Basket Begoñan izan da, tradizioari jarraituta, denboraldia hasi aurretik
Ofizialki, FIBA Europe Cupen ekingo dio lehiari Bilboko taldeak, datorren astean; gerora, Endesa Liga hasiko da. Asteartean, jokalariek eta entrenatzaileek ohiko eskaintza egin dute Begoñako Basilikan.
2024/09/12 - 17:07
Bilbao Basketek Tomasz Gielo hegal-pibot poloniarra aurkeztu du
31 urteko joko-antolatzaile poloniarra Stal Strow Bielkopolski taldetik dator (Polonia). Esperientzia handiko jokalaria da eta ACB Liga ondo ezagutzen du.
2024/09/12 - 11:13
Bilbao Basketek aurkezpen ofiziala egin du, denboraldi berriari begira
Beltzezko gizonek zortzi jokalari berri izango dituzte aurten. Irailaren 24an eta 27an FIBA Europe Cupeko sailkatze-partidak jokatuko dituzte, eta jarraian, Endesa Ligako lehen jardunaldia izango dute.
2024/09/04 - 13:47
Bilbao Basketek Ruben Dominguez aurkeztu du
Ruben Dominguez Bilbao Basketen fitxaketetako bat da 2024-2025 denboraldirako. Aurkezpen ektaldian, jokalariak prentsaurrekoa egin du, eta eskertuta azaldu da Bilboko taldeak eman dion aukeragatik.
2024/09/03 - 16:09
Abdur Rahkman: ''Partidak irabazten laguntzeko nago hemen''
Abdur Rahkam jokalaria aurkeztu du Bilbao Basketek, astearte honetan. Egindako adierazpenen arabera, entrenatzailearen esanetara dago, irabazten laguntzeko asmoz.
2024/08/19 - 19:30
Bilbao Basketek ekin dio denboraldiaurreari
Surne Bilbao Basketek hasi du denboraldiaurrea. Bilboko taldea 2024-2025 denboraldia prestatzen hasi da. Taldeko argazkia atera eta lehen lansaioa egin dute jokalariek. Gainera, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak eta Xabi Rabaseda jokalariak hitz egin dute hedabideekin.