Bilbao Basket
2025/09/25 - 19:25
Bagayokok lesioa du eskuin besaburuan
Bilbao Basketek azaldu duenez, "hainbat espezialistak lesioa aztertu ostean" klubeko mediku taldeak "tratamendu kontserbadore bat abiatzea erabaki du" Maliko pibotaren lesioa sendatzeko.
2025/09/16 - 21:45
Luke Petrasek: ''Bilbao Basketen, aurten ere, arrakasta izan nahi dugu''
Asteartean, Surne Bilbao Basketek aurkeztu du Luke Petrasek, alegia, 2025-26 denboraldirako egin duen fitxaketetako bat. Petrasekek gogora ekarri du nola, aurreko denboraldian, Bilboko taldeak FIBA Europa Kopa irabazi zuen, eta nabarmendu du helburua dela ildo beretik jarraitzea.
2025/09/02 - 13:35
Hilliard ''pozik'' azaldu da Bilbao Basketen dagoelako, eskaintza ekonomiko hobeak izan dituen arren
Surne Bilbao basketek Darrum Hilliard aurkeztu du. Jokalari estatubatuarrak azaldu du zergatik aukeratu duen Bilboko taldea.
2025/08/25 - 15:57
Bilbao Basketek iazko lorpenak hobetzeko erronkarekin ekin dio denboraldiaurreari
Surne Bilbao Basket hasi da 2025-2026 denboraldia prestatzen. Ekin egin dio denboraldiaurreari, abuztuaren 25ean. Endesa Ligan iragan sasoian baino hobeto ibiltzea eta Europan maila ona ematea ditu helburu Bilboko taldeak.
2025/08/05 - 15:51
Bilbao Basketek Martin Krampelj hegaleko pibota fitxatu du
Esloveniarrak 30 urte ditu, eta 2,06 metro neurtzen du. 2024-2025 denboraldian Turkiako Yalovaspor eta Libanoko Sportif La Sagesse taldeetan jokatu zuen.
2025/08/01 - 15:48
Surne Bilbao Basketek Jiahao Yu txinatarra fitxatu eta Alega Cantabria taldera bidali du, utzita
22 urteko jokalariak 2,21 metroko altuera du eta 2028ra arteko kontratua sinatu du beltzezko gizonekin.
2025/07/30 - 15:01
Stefan Lazarevic, Surne Bilbao Basketeko jokalari berria
Beltzezko gizonek datorren ikasturterako taldea osatzen jarraitzen du. FMP Soccerbet taldetik dator jokalari serbiarra.
2025/07/29 - 13:11
Malcolm Cazalonek ez du Bilbao Basketen jokatzen jarraituko
Jokalari frantziarra joan den sasoi amaieran aritu zen beltzezko gizonekin. Jokatutako 9 partidetan, batez beste 7,8 puntu sartu eta 2,2 errebote hartu zituen.
2025/07/23 - 17:49
Bilbao Basketek Margiris Normantas lituaniarra fitxatu du
Talde bilbotarrak 2025-26 denboraldirako baieztatu duen hamargarren jokalaria da.
2025/07/23 - 14:54
Peristeri eta Kutaisi, Bilbao Basketen arerioak FIBA Europe Cupeko multzoen fasean
Ponsarnauren taldea E Multzoan dago kokatuta. Laugarren taldekidea Transcom Parnuk eta Basket Brnok irailaren 24an eta urriaren 1ean jokatuko duten kanporaketan erabakiko da.
2025/07/22 - 17:25
Bilbao Basketek Aleix Font fitxatu du, 2027ra arte
Bartzelonarra, 1,94koa eta 27 urtekoa bera, Leyma Coruñatik iritsi da euskal taldera; 2024-25 denboraldian, partidako, 5,6 puntu sartu zituen, batez beste. Bizkaiko taldeak, bere jokalari berriaz, nabarmendu du "kalitatea" duela "erasoan", eta gai dela, "minutu gutxitan, puntuak lortzeko".
2025/07/22 - 13:40
Tomasz Gielok ez du Bilbao Basketen jarraituko datorren ikasturtean
32 urteko jokalari poloniarrak beltzezko gizonekin jokatutako sasoian, 34 partida jokatu ditu Endesa Ligan, eta 12 FIBA Europa Kopan.
2025/07/08 - 19:02
Kullamaek Bilbao Basketeko jokalaria izateari utzi dio
Kristian Kullamaek ez du Bilboko taldean jarraituko, eta amaiera emango dio bi urteko etapari.
2025/07/04 - 18:33
Harald Freyk 2027ra arte berritu du kontratua Bilbao Basketekin
Bilbon eman duen lehen denboraldian, batez beste 8,5 puntu eta 3,3 asistentzia lortu ditu partidako, eta erabakigarria izan da FIBA Europa Kopako kanporaketetan eta finalean.
2025/07/03 - 15:59
Amar Syllak Bilbao Basketekin berritu du, bi denboraldiz, 2027ra arte
Sylla, 23 urtekoa eta 2,06koa bera, 2024-25 denboraldian, alegia, Bilbao Basketen eman duen aurreneko urtean, bereziki amaieran izan da garrantzitsua. Sylla, 23 urtekoa eta 2,06koa bera, 2024-25 denboraldian, alegia, Bilbao Basketen eman duen lehen urtean, bereziki amaieran izan da garrantzitsua.
2025/07/02 - 17:35
Bilbao Basketek Luke Petrasek hegal-pibota fitxatu du, 2025-26 denboraldirako
Bizkaiko taldeko jokalari berriak 29 urte ditu, eta 2,08ko altuera; estatubatuarra da, eta Poloniako selekzioarekin internazional. Anwil Wroclawek taldetik iritsi da Bilbora.
2025/07/01 - 16:41
Zoran Dragicek ez du Bilbao Basketen jarraituko
Hegaleko esloveniarrak, 36 urtekoa bera, 8,3 puntu sartu eta 2,5 errebote harrapatu ditu, partidako, batez beste, 2024-25 denboraldian. Dragicek euskal klubarekin zuen kontratua bete egin du; Bilbon, FIBA Europa Kopa irabaztea lortu du.
2025/06/29 - 21:15
Thijs De Ridderrek ez du Bilbao Basketen jarraituko
Jokalariak agur esango dio Bilbori FIBA Europe Cup tituluarekin, denboraldiko helburuak betez eta paper garrantzitsua izanez. Gainera, 2024-25 denboraldiko Boskote Gazte Onenean egon da.
2025/06/27 - 18:14
Justin Jaworski eskolta, Bilbao Basketen bigarren fitxaketa
Jaworski Alemaniako ligako saskiratzaile onena izan da aurreko denboraldian, 19,5 punturekin.
2025/06/26 - 15:38
Pantzarrek Unicajarekin sinatu du, baina Bilbao Basketen jarraituko du, utzita, 2025-26 denboraldian
Joko antolatzaile suediarra, 25 urtekoa bera, 2023an iritsi zen Bilbao Basketera, eta Unicajak 2030era arte fitxatu du, baina bi klubek adostu dute beste urtebetez jarraituko duela euskal taldean.