Bilbao Basket
2025/03/26 - 23:32
Bilbao Basketek hemeretzi puntuz galdu du Dijonen (77-58), eta emaitza irauli beharko du finalean izateko
Euskal taldeak lehen zati ona jokatu du, eta atsedenaldian bi puntuz ari zen gailentzen, 34-36; bigarren zatian, hala ere, Frantziako taldea oso nagusi izan da. Finalerdia Miribillan erabakiko da, datorren asteazkenean, apirilaren 2an.
2025/03/26 - 10:17
Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finalerako txartela bideratu nahi du Dijonen
Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera emango du EITBk, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB4n.
2025/03/23 - 21:18
Garaipen garrantzitsua lortu du Surne Bilbao Basketek Coviran Granadaren aurka (91-88)
Melwin Pantzarrek eta Thijs De Ridderrek gidatu dute Bilboko taldea Miribillan Andaluziako taldearen aurka garaipena lortzeko bidean, eta datorren denboraldian lehen mailan jarraitzeko urrats handia eman du horrela.
2025/03/16 - 20:55
Tenerifek Bilbao Basketen 25. urteurreneko festa zapuztu du (65-75)
La Laguna Tenerifek Endesa Ligako bigarren postua sendotu du Surne Bilbao Basketen aurka garaipen sendoa lortuta, eta 25. urteurrena ospatzeko festa garraztu dio horrela Bilboko klubari.
2025/03/13 - 11:29
Bilbao Basketek Frantziako JDA Dijonen aurka jokatuko du finalaurrekoetan, eta itzulikoa Miribillan egingo da
Joanekoa martxoaren 26rako aurreikusi dute, Palais des Sport Jean-Michel Geoffroy kantxan; itzulikoa, berriz, apirilaren 2rako, Bilbon jokatuko da.
2025/03/13 - 10:10
Bilbao Basket finalerdietarako sailkatu duen Abdur-Rahkmanen hirukoa, amaierarako 2 segundo falta zirenean
Bilbao Basketek Europa Kopako finalerdietarako txartela eskuratu du, Tofas Bursa kanporatuta. Bilboko taldeak 12 puntuko errenta lortu zuen joanekoan; itzulikoan, ostera, 12 puntugatik galtzen ari zen, eta amaierarako 2 segundo falta zirenean Abdur-Rahkmanek hiruko erabakigarria sartu du.
2025/03/12 - 21:58
Abdur-Rahkmanen hiruko saskiratze batek FIBA Europa Kopako finalerdietan jarri du Bilbao Basket (102-93)
Bazirudien euskal taldeak eta Tofas Bursak final-laurdenetan jokatuko duten kanporaketa itzuliko partidako luzapenean erabakiko zela; hala ere, Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanek sartutako hiruko ikusgarri batek sailkatzea eman dio Bilbao Basketi.
2025/03/12 - 09:26
Tofas Bursa vs Bilbao Basket, gaur arratsaldean, 18:00etan, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
FIBA Europa Kopako final-laurdenetako itzuliko partidan, euskal taldearen helburua izango da txapelketako finalerdietarako sailkatzea eskuratzea; Bilbon jokatutako joaneko neurketan, beltzezko gizonek hamabi puntuko aldea erdietsi zuten.
2025/03/08 - 22:15
Bilbao Basketek aurpegia eman du Valentziaren aurka, baina galdu egin du azkenean (89-70)
Valentziak defentsako lan onari esker menderatu du Surne Bilbao Basket. Bilboko taldeak aurre egin dio, baina amore eman behar izan du azkenean.
2025/03/05 - 23:24
Bilbao Basketek hamabi puntuko aldea lortu du joaneko partidan, Tofas Bursaren aurka (84-72)
Hala, Bilboko taldeak emaitza ona bereganatu du FIBA Europa Kopako final laurdenetako kanporaketako joaneko partidan; hala ere, Jaume Ponsarnauren taldeak itzuliko neurketan berretsi beharko du finalerdietarako sailkatzea, Turkian, datorren asteko asteazkenean.
2025/03/05 - 09:24
Surne Bilbao Basket vs Tofas Bursa partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
FIBA Europe Cup txapelketako final laurdenetako kanporaketako lehen partida da. Miribillan jokatuko dute, 20:00etan hasita.
2025/03/02 - 16:18
Surne Bilbao Basketek mendean hartu du Girona (96-83)
Surne Bilbao Basketek ondo ekin dio txapelketaren itzulerari. Bigarren laurdenean, estu ibili da eta aurkariak aurrea hartu dio, baina gainerakoan etxeko taldeak nahiko ondo kudeatu du partida. Bibao Basket jaitsieratik bi garaipenera dago, eta bultzada polita hartu du Europara begira jartzeko.
2025/02/17 - 19:36
Bilbao Basketek Malcolm Cazalon hegalekoa fitxatu du, denboraldi amaierara arte
Cazalon, 23 urtekoa eta 1,98 metrokoa bera, SIG Strasburg taldetik iritsi da. Frantzian, Belgikan, Liga Adriatikoan, NBAko garapen ligan eta NBAn aritu da; azken horretan, Detroit Pistonsen. Bilboko klubaren aurreikuspena da laguntzea "hiruko jaurtiketetan, errebotean eta trantsizio jokoan".
2025/02/11 - 14:06
Omar Silverio eskolta dominikarrak ez du Bilbao Basketen jarraituko, fitxatu eta hilabetera
Erdialdeko Amerikako jokalariak hiru neurketa jokatu ditu Endesa Ligan, eta beste horrenbeste FIBA Europa Kopan, baina ez da nabarmendu.
2025/02/10 - 15:24
Isabel Iturbe, pozik, Bilbao Basketek orain arte egindakoarekin
Isabel Iturbe Bilbao Basketen presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du Bilboko taldeak orain arte egindakoari buruz. Iturbe pozik azaldu da "beltzezko gizonek" orain arte egindako ibilbidearekin. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/02/08 - 21:48
Bilbao Basketek galdu egin du Baxi Manresaren aurka (89-74)
Surne Bilbao Basketek 89-74 galdu du Baxi Manresaren aurka Endesa Ligako 20. jardunaldian. Bilboko taldea ez da aurkariaren maila berdintzeko gai izan, eta porrot egin du.
2025/02/06 - 00:16
Bilbao Basketek Tofas Bursaren aurka jokatuko du FIBA Europa Kopako final laurdenetan; joanekoa, Miribillan
Choletek, Sardinian, Dinamo Sassari menderatu du, eta, hala, Frantziako taldeak txapelketako L multzoko lehen postua eskuratu du. Multzoko bigarren sailkatua denez, Bilbao Basketek K multzoko txapelduna izango du aurkari, alegia, Tofas Bursa Turkiako taldea; kanporaketak, martxoaren 5ean eta 12an.
2025/02/04 - 23:57
Bilbao Basketek Le Portel garaitu du, 74-78, eta Choletek Sassarin galtzea behar du, multzoko lehena izateko
Jaume Ponsarnauren taldeak bost garaipen lortu ditu FIBA Europa Kopako bigarren faseko sei partidetan, eta, Choletek asteazkenean ezin badu Dinamo Sassari mendean hartu, L multzoko lehen postua eskuratuko luke eta Miribillan jokatuko luke final laurdenetako itzuliko partida.
2025/02/04 - 15:00
Surne Bilbao Basket taldeko lehen postuaren bila ari da, hurrengo faserako sailkatu ostean
Norgehiagoka streaming bidez ikusi ahal izango da eitb.eus-en; telebistaz, ordea, ETB4k emango du, 20:00etatik aurrera, Le Portel hiritik, Frantziatik.
2025/02/02 - 21:16
Marvin Jonesek Bilbao Basketek beharrezkoa zuen garaipena gidatu du (91-75)
Marvin Jonesek garaipenaren bidean jarri du Miribillan Surne Bilbao Basket, Hiopos Lleidaren aurka, mailari eusteko borrokan.