Bilbao Basket
2022/10/18 - 15:33
Radicevicen lesioa "ez da larria"
Bilbao Basketeko joko-antolatzaile serbiarrak joan den larunbatean hartu zuen min, bilbotarrek Granadaren aurka jokatutako partidan.
2022/10/15 - 23:17
Bilbao Basketek Granadaren aurka jaso du lehen porrota (99-84)
Surne Bilbao Basketek denboraldiko lehen partida galdu du Coviran Granadaren aurka. Andaluziako taldea gehiago izan da eta Bilbokoek ezin izan dute aurre egin. Bilbao Basketen une onenean, Radicevic lesionatu da.
2022/10/11 - 23:54
Bilbao Basketek Adam Smith joko antolatzailea aurkeztu du
Denboraldi hasiera bikaina egin du joko antolatzaile estatubatuarrak eta, dagoeneko, Jauma Ponsarnauren taldeko zutabeetako bat da.
2022/10/09 - 22:11
Bilbao Basketek bere bolada ona luzatu du Valentzia garaituta (71-65)
Beltzezko gizonek Alex Mumbruk zuzentzen duen Valentziaren aurka lortu dute denboraldiko laugarren garaipena, hirugarrena ligan. Azken laurden bikain bati esker (26-12), galdu gabe jarraitzen du talde bizkaitarrak aurtengo denboraldian.
2022/10/05 - 01:56
Hakanson eta Kyser izan dira Surne Bilbaoren Europako lehen garaipenaren liderrak (54-68)
Joan Ponsarnauren taldeak Europako lehen garaipena lortu du etxetik kanpo. Lehen zatia maldan gora jarri zaie, baina beltzezko gizonek markagailua irauli dute.
2022/10/03 - 21:20
Nymburk, Bilbao Basketen lehen oztopoa Europan
Jaume Ponsarnauren taldea ACB Ligan lortutako bi garaipenen bultzadarekin joango da Txekiar Errepublikara.
2022/10/02 - 22:05
Bilbao Basketek Betisen aurka irabazi du Miribilla ilusionatuz (85-70)
Surne Bilbao Basketek eta Adam Smithek ilusioa piztu dute Miribillako zaleen artean, Betisi 85-70 irabazita, Jaume Ponsarnauren taldearen bigarren garaipena liga hasiera honetann eta lehenengoa etxean.
2022/10/01 - 12:55
Bilbao Basketek Joventuten aurka garaipena lortuta (76-81) hasi du Endesa Liga
Surne Bilbao Basketek irabazi egin zuen Joventuten aurka 76-81eko emaitzarekin Badalonan jokatu zuen 2022-2023 Endesa Ligako lehen jardunaldiko partia. Bideo honetan ikus dezakezu norgehiagokaren laburpena.
2022/09/29 - 19:36
Ubal uruguaitarra bajan izango da arnas infekzio baten ondorioz
Ubalek "viriasia" du, "eragin analitikoa duen eta sistema orokorrarena den arnas infekzioa", eta "bilakaeraren zain" dago.
2022/09/28 - 18:23
Bilbao Basket, gogotsu denboraldi hasiera gogorrari aurre egiteko
Surne Bilbao Basketek irailaren 30ean ekingo dio Endesa Ligari. Bi egun beranduago bigarren jardunaldiko partida jokatuko du, eta asteartean Txekiara joango dira Txapeldunen Ligari ekiteko. Jokalariak gogotsu daude.
2022/09/26 - 23:23
Surne Bilbao Basketek denboraldi berrirako taldea aurkeztu du
2022-2023 denboraldian ACB ligan eta Europan arituko dira Beltzezko Gizonak. Jaume Ponsarnauren aginduetara egongo diren jokalari eta teknikariak aurkeztu dituzte gaur.
2022/09/21 - 19:48
Bilbao Basketek babesa eskatu die zaleei Bilboko itsasadarrean arraun eginez
Surne Bilbao Basketeko jokalariek eta entrenatzaileak Bilboko itsasadarrean arraun eginez eskatu diote babesa zaleei.
2022/09/20 - 17:04
Bilbao Basketek Emir Sulejmanovic aurkeztu du
Bilbao Basketek Emir Sulejmanovic hegal-pibota aurkeztu du. Bigarren aldia da jokalari bosniarra Bilboko taldean arituko dena; izan ere, 2019-20220 denboraldian ere bertan jokatu zuen.
2022/09/16 - 18:59
Bilbao Basketek Denzel Andersson aurkeztu du
25 urte eta 2,04 metroko hegal pibota da, suediarra. Poloniako Ostrov Wielkoposki taldetik dator. Gustura dago Bilboko taldean izan duen harrerarekin, eta denboraldi ona egingo duelakoan dago.
2022/09/14 - 16:53
Bilbao Basketek Adam Smith estatubatuarra fitxatu du
Joko-antolatzaile zein eskolta gisa jardun dezakeen jokalaria da, eta Andrew Goudelock lesionatuaren hutsunea betetzeko helduko da Bilbora.
2022/09/13 - 19:07
Ignacio Rosa: ''Aspaldi bila ibili naizen aukera eman dit Bilbao Basketek, ziur naiz etekina aterako diodala''
Surne Bilbao Basketek Ignacio Rosa aurkeztu du. Jokalariak adierazpenak egin ditu aurkezpen ekitaldiaren ostean.
2022/09/12 - 18:13
Agustin Ubal joko-antolatzaile uruguaitarra Bilbao Basketen arituko da, Bartzelonak utzita
19 urteko jokalari gazteak Tomeu Rigo lesionatuaren hutsunea beteko du.
2022/09/08 - 23:23
Tomeu Rigok lesio larria du belaunean, eta hainbat hilabete emango ditu bajan
Bilbao Basketek luzarorako lesionatuta duen bigarren jokalaria da, Andrew Goudelocken bajaren ondoren.
2022/09/07 - 23:42
Bilbao Basketek, Bizkaiko hiriburutik autobus turistikoan
Surne Bilbao Basketeko jokalariak autobus turistikora igo dira Bilbo beste era batera ikusteko.
2022/08/31 - 19:18
Rabaseda: ''Nire ustez ezinbestekoa da talde ona garela sentitzea''
Bilbao Basketek Xavi Rabaseda aurkeztu du. Jokalaria pozik azaldu da eta adierazpenak egin ditu.