Bilbao Basket
2023/01/15 - 02:02
Gironak Bilbao Basket jipoitu du (84-59)
Bilbao Basketek hirugarren porrota jaso du azken lau partidetan, eta Koparako sailkapena zaildu zaio.
2023/01/11 - 23:42
Bilbao Basket Txapeldunen Ligako 'Top 16'ko L multzoan egongo da, Tenerife, Murtzia eta Darüssafaka taldeekin
Surne Bilbao Basketek Espainiako bi taldeak eta Turkiakoa izango ditu aurkari final-zortzirenetan. Urtarrilaren 25ean jokatuko du lehen neurketa Bilbao Arenan, eta martxoaren 21ean azkena, hau ere etxean.
2023/01/11 - 19:50
Hakanson: ''Kopa sari ikaragarria izango litzateke guretzat eta gure zaleentzat''
Ludde Hakanson Bilbao Basketeko jokalariak Gironaren aurkako hurrengo partidaz hitz egin du, lehen itzulia bukatzeko Bilboko taldeari geratzen zaion ligako bi partidetako lehena. Jokalari suediarrak Errege Kopara sailkatzeko aukera izatea espero du.
2023/01/09 - 01:29
Bilbao Basketek garaipena erdietsi du UCAM Murtziaren aurka (99-81)
Ponsarnauren taldeak garaipena erdietsi du Miribillan, UCAM Murtziaren aurkako norgehiagokan. Gauzak horrela, bilbotarrak Koparako sailkapena gertu dute.
2023/01/05 - 01:40
Bilbao Basketek galdu egin du Unicajaren aurka (92-79)
Surne Bilbao Basketek porrota jaso du Unicajaren kontra Malagan jokatu duen Endesa Ligako 14. jardunaldiko partidan. Bido honetan duzu ikusgai norgehiagokako laburpena.
2022/12/28 - 01:21
Bilbao Basketek ezin izan du urtea garaipenarekin itxi (80-85)
Bilbao Basketek ezin izan du Real Madril garaitu Miribillan. Ponsarnauk zuzendutako taldea bikain lehiatu da baina ezin izan du liderra mendean hartu.
2022/12/24 - 14:48
Bilbao Basketeko jokalarien Olentzero eta 'Hator, hator' abestien bertsio berezia
Bideo berezi hau egin dute Surne Bilbao Basketeko jokalariek Jaume Ponsarnau entrenatzailearekin batera. Olentzeroren abestia rapeatu dute, eta 'ator, hator' kantatzen ere animatu dira.
2022/12/21 - 23:52
Bilbao Basketek garrantzirik gabeko porrotarekin itxi du multzoen fasea
Jaume Ponsarnauren mutilek intentsitate gutxi erakutsi dute defentsan, eta ez dira batere fin aritu aurkariaren saskiari begira.
2022/12/20 - 21:15
Bilbao Basket vs Nymburk, etxeko lanak eginda
"Beltzezko gizonek" Nymburken aurka jokatuko dute, hurrengo faserako sailkapena lortuta dutela. Partida zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en.
2022/12/18 - 01:01
Smithek eta Hakansonek garaipenera eraman dute Bilbao Basket Manresan (76-86)
Adam Smith eta Ludde Hakanson izan dira Surne Bilbao Basketen liderrak larunbat honetan, Endesa Ligako 12. jardunaldiko partidan, Baxi Manresaren aurka garaipena lortzeko (76-86).
2022/12/14 - 21:37
Bilbao Basketek erakustaldia eman du Turkian eta Top 16ra sailkatu da
Bilbotarrek 60-92 azpiratu dute Bahcesehir College taldea, eta D multzoko lehen postua ziurtatu du Txapeldunen Ligako multzoen fasea bukatzeko jardunaldi baten faltan.
2022/12/11 - 23:55
Bilbao Basketek galdu egin du Obradoiroren aurka eta agur esan dio bolada onari (77-80)
Bilbotarrek bolada onari amaiera eman diote (3 garaipen jarraian) eta Obradoirokoek jarraipena eman diote, Miribillan 77-80 irabazita hirugarren garaipen jarraian erdietsi dute.
2022/12/03 - 21:55
Hakansonek Kanaria Handiaren garaipena eragotzi du (76-72)
Ludde Hakanson joko-antolatzaile suediarra funtsezkoa izan da Miribillako azken laurdenean Kanaria Handiak markagailua iraultzea ekiditeko, Surne Bilbao Basketi garaipen baliotsua emanez (76-72) Bilbao Arenan.
2022/11/30 - 23:54
Bilbao Basketek lehen porrota jaso du Txapeldunen Ligan Igokearen eskutik
Bilboko taldeak 81-84 galdu du multzoen faseko laugarren jardunaldiko norgehiagoka, baina D multzoko lehen postuan mantentzen da.
2022/11/27 - 00:55
Bilbao Basketek gora egin du Zaragoza mendean hartuta (67-74)
Surne Bilbao Basketek, Casademont Zaragozaren pistan lortutako garaipenarekin, aurkariaren bolada ona geldiarazi du, bi garaipen jarraian zeramatzana, eta Jaume Ponsarnauren taldea goiko postuetara begira jartzea lortu du.
2022/11/20 - 17:16
Bilbao Basketek bolada txarra geldiarazi du Fuenlabradaren aurka garaipen argia lortuta (109-82)
Surne Bilbao Basketek Miribillako Bilbao Arenan lortutako 109 puntuak euskal taldeak ACBn lortutako hirugarren saskiratze markarik onena izan dira, luzapenik gabeko partida batean zein etxeko partida batean.
2022/11/06 - 17:26
Bilbao Basketek laugarren porrota jarraian jaso du Endesa Ligan Teneriferen aurka galduta (73-57)
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Lenovo Teneriferen kontra (73-57) jokatu duen 2022-2023 Endesa Ligako 7. jardunaldiko partida.
2022/11/02 - 21:33
Bilbao Basketek hirugarren garaipena jarraian eskuratu du Txapeldunen Ligan Igokeari irabazita (80-85)
Bilboko taldeak mendean hartu du Bosnia-Herzegovinakoa 80-85eko emaitzarekin Txapeldunen Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partidan eta lidertza sendotu du.
2022/10/22 - 23:33
Bilbao Basketek porrota jaso du Breoganen etxean (86-70)
Bilbotarrek ligako bigarren porrota jarraian jaso dute Galiziako taldearen aurka Endesa Ligako bosgarren jardunaldian. Horrela, Breoganek aurreratu egin ditu beltzezko gizonak sailkapen nagusian.
2022/10/19 - 02:19
Surne Bilbaok partida irabazi eta lidergoa sendotu du (80-66)
Hirugarren laurdena kenduta, Bilbao Basket nagusi izan zen ia partida osoan. Jaume Ponsarnauren gizonek lider jarraitzen dute.