Bilbao Basket
2023/08/30 - 15:55
Tryggvli Hlinason: ''Bilbon jokatzeko gogotsu nago''
Bilbao Basketek Tryggvli Hlinason jokalaria aurkeztu du gaur. Zaragozatik dator, eta oso pozik agertu da aurrean duen proiektuarekin. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/08/17 - 20:33
Bilbao Basketek sei lagunarteko jokatuko ditu denboraldiaurrean
Lehena abuztuaren 26an izango da, Palentzia Basket talde igo berriaren aurka. Denboraldiaurrea irailaren 15ean amaituko da, Euskal Kopan, Baskoniaren aurka.
2023/08/16 - 23:25
Hlinason eta Killeya-Jones, gogotsu Bilbao Basketen lanean hasteko
Tryggvi Hlinason eta Sacha Killeya-Jones Surne Bilbao Basketen fitxaketetako bi Bilbon dira jada. Taldeak abuztuaren 14an ekin zion denboraldiaurreari; Hlinason eta Killeya-Jones, aldiz, laster sartuko dira talde-dinamikan.
2023/08/14 - 16:56
Jaume Ponsarnau: ''Gaitasuna batu nahi izan dugu exijentzia handiko denboraldi honi aurre egiteko''
Jaume Ponsarnau Bilbao Basketeko entrenatzaileak hedabideen aurrean azaldu duenez, ilusioz beteta ekingo diote denboraldi berriari. Ligako talde onenen artean egotea da helburua. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/08/08 - 18:26
Anwil Wloclawek, BC CSU Sibiu eta Caledonia Gladiators, Bilbao Basketen aurkariak FIBA Europe Cupen
2022-23 denboraldian, Poloniako Anwil Wloclawek taldeak irabazi zuen txapelketa; Errumaniako BC SBU Sibiuk hirugarren postuan amaitu zuen bere herrialdeko Liga; eta Caledonia Gladiatorsek BBL Trophy txapelketa irabazi zuen (British Basketball Leaguek antolatzen du).
2023/07/20 - 17:52
Bilbao Basketek FIBA Europe Cup txapelketa jokatuko du 2023-2024 denboraldian
Bilboko taldea, hala, hamaikagarren aldiz arituko da Europako txapelketan batean, eta FIBA Europe Cupen estreinatuko da. Txapelketa hori 2015-2016 denboraldian sortu zen, eta Anwil Wloclawek Poloniako taldea da egungo txapelduna.
2023/07/14 - 16:27
Alex Renfroe, Surne Bilbao Basketeko joko-antolatzaile berria
Jokalaria Coviran Granadatik dator, eta talde horrekin jokatu ditu joan den ikasturteko 34 partidak, batez beste 9,9 puntu, 5,2 asistentzia eta 13,1eko balorazioa 27 minutuan lortuta.
2023/07/12 - 16:47
Surne Bilbao Basketek bi urterako fitxatu du Thijs de Ridder hegal-pibot belgikarra
Belgikarra 20 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatzen ari da egunotan bere herrialdeko taldearekin, eta Belgikako Ligako gazterik hoberena eta seigarren jokalaririk hoberena izendatu zuten.
2023/07/10 - 20:58
Tsalmpourisek berritu du denboraldi baterako Bilbao Basketekin
Pibot greziarraren berritzearekin, Bilboko taldeak hamar jokalari konfirmatuta ditu hurrengo denboraldirako.
2023/07/04 - 18:59
Bilbao Basketek Tryggvi Hlinason pibota fitxatu du, 2025era arte
Hlinason, 25 urtekoa eta 2,16koa bera, aurreko Endesa Ligako bigarren jokalaririk onena izan zen jarritako tapoiak kontuan izanik, Casademont Zaragozan. Partidako 1,7 txapel lortu zituen, bai eta 7,4 puntu sartu eta bost errebote hartu ere; 11,8ko balorazioa izan zuen, gainera.
2023/07/04 - 00:44
Whitey, Sulejmanovic eta Rosa jokalariek ez dute Surne Bilbao Basketen jarraituko
Hiru baja horiek konfirmatuta, Endesa Liga bukatu zuen taldetik Georgios Tsalpouris hegaleko pibotaren etorkizuna da argitzeke dagoen bakarra.
2023/06/30 - 16:03
Sacha Killeya-Jones, Bilbao Basketen hirugarren fitxaketa
Erresuma Batuko herritartasuna daukan pibot estatubatuarrak 24 urte ditu eta 2,12 metro neurtzen du. Denboraldi baterako kontratua sinatu du Bilboko taldearekin.
2023/06/28 - 21:07
Bilbao Basketek Kristian Kullamae fitxatu du
Joko-antolatzaile estoniarra Lietkabelisetik iritsi da Bilboko taldera, eta denboraldi baterako kontratua sinatu du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
2023/06/28 - 02:05
Surne Bilbao Basketek ez du Txapeldunen Liga jokatuko
FIBAk parte-hartzaileen zerrendatik kanpo utzi du talde bilbotarra, Endesa Ligako parte-hartzaileen kopurua bostera murriztuta.
2023/06/27 - 19:29
Ludde Hakansonek Surne Bilbao Basketekin zuen kontratua eten du
Suediarrak, taldeak amaitu berri den denboraldian izan duen jokalari onenetarikoak, bere kontratuan zuen klausula bat erabili du talde bilbotarrarekin zuen lotura hausteko.
2023/06/23 - 16:16
Bilbao Basketek Pantzar fitxatu du datozen bi denboraldietarako
Melwin Pantzar joko-antolatzaileak bi urterako kontratua sinatu du Surne Bilbao Basketekin. Urrezko LEB mailako Valladolid taldean jokatu du aurreko denboraldian.
2023/06/21 - 20:24
Alex Reyesek Bilbao Basketen jarraituko du
Horrela, hegalekoak laugarren denboraldia egingo du Bizkaiko taldean. 2022-23 denboraldian, Reyesek (29 urte) 7,4 puntu sartu eta 3,1 errebote hartu ditu partidako, eta jokalari internazional gisa estreinatu da, Espainiako selekzioan.
2023/06/19 - 18:03
Tomeu Rigok Bilbao Basketen jarraituko du
Horrenbestez, jokalariak sei denboraldi egingo ditu jarraian talde bilbotarrean. Rigo kapitaina da eta taldean denbora gehien daraman jokalaria.
2023/06/16 - 20:06
Denzel Anderssonek beste denboraldi batez luzatu du kontratua Bilbao Basketekin
Andersson aurreko udaran iritsi zen Bibora, Stal Ostrow Wielkopolski talde poloniarra utzi ostean, eta euskal taldean jarraituko du 2023-24 denboraldian.
2023/06/14 - 20:14
Adam Smithek Bilbao Basketekin berritu du, 2023-24 denboraldirako
30 urteko eskolta 2022ko irailean iritsi zen Bilboko taldera; bertan eman duen lehen denboraldian, batez beste, 14,2 puntu sartu ditu, eta 3,1 asistentzia eman. Endesa Ligan, Basquet Manresako Jerrick Hardingek soilik egin ditu berak baino puntu gehiago.