Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Margiris Normantas lituaniarra fitxatu du

Talde bilbotarrak 2025-26 denboraldirako baieztatu duen hamargarren jokalaria da.
Margiris Normantas. Argazkia: Bilbao Basket
Margiris Normantas. Argazkia: Bilbao Basket

Surne Bilbao Basketek Margiris Normantas lituaniarra fitxatu du datorren denboraldirako. 28 urte eta 1,94 metroko altuerako eskolta BC Rytas Vilnius taldetik dator, eta talde bilbotarrak 2025-26 denboraldirako baieztatu duen hamargarren jokalaria da.

Baltikoko jokalariaz gain, Bilbao Basketek Justin Jaworski eskolta, Darrun Hilliard eta Aleix Font hegalekoak eta Luke Petrasek hegal-pibota ere sartu ditu, baita Harald Frey eta Melwin Pantzar joko-antolatzaileak eta Bassala Bagayoko, Tryggvi Hlinason eta Amar Silla pibotak ere.

Normantasek 10,8 puntu, 3,2 asistentzia eta 2,6 errebote lortu zituen batez beste aurreko denboraldian Rytas Vilniusekin, azken lau urteetan talde horretako kapitaina izanda, eta 84 partidako esperientzia du Europan, Txapeldunen Ligaren eta Eurokoparen artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X