Ez du jarraituko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kullamaek Bilbao Basketeko jokalaria izateari utzi dio

Kristian Kullamaek ez du Bilboko taldean jarraituko, eta amaiera emango dio bi urteko etapari.
Kristian Kullamae
Kristian Kullamae, Bilbao Basketekin jokatutako partida baten. Argazjua: EITB Media

Kristian Kullamae estoniarrak ez du Surne Bilbao Basketen jarrituko, eta Bilboko taldean emandako bi urteko etapari agur esango dio. Hala, bada, estoniarra beste talde batera joango da.

Kullamaek 26 ute ditu, eta 2023an iritsi zen Bilbora Estoniako Lietkabelis taldetik, Guztira, 36 partida jokatu zituen Jaume Ponsarnauren aginduetara; 24, Endesa Ligan, eta 12, Europa FIBA Kopan.

2025-2026 denboraldirako taldeari dagokionez, Bilbao Basketek jokalari hauexek ditu baiztatuta: Harald Frey eta Melwin Pantzar, Justin Jaworski eskolta, Darrun Hilliard hegalekoa, Luke Petrasek hegal-pibota eta Bassala Bagayoko, Tryggvi Hlinasonek eta Amar Silla pibot gazteak berritu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X