Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek bolada txarra eten du Granadari irabazita (90-73)

Alex reyes Bilbao Basket
18:00 - 20:00
Bilbao Basketek bolada txarra eten du Granadari irabazita (90-73)
Adam Smith eta Alex Reyes jaurtitzaileek eta Jeff Withey pibotak liga geldialdi lasaia eman diote Surne Bilbao Basketi larunbat honetan Miribillan, azken hamaika partidetan bederatzi porroteko bolada txarra eten ostean. Garaipen argia lortu dute Covirán Granadaren aurka (90-73).

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X