FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Rafa Martinez eskolta beteranoa fitxatu du

Denboraldi baterako sinatu du, Bilboko taldearekin Valentzia Basketen 11 urtez jokatu ostean.
Rafa Martínez.
Rafa Martínez. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

Bilbao Basketek asteazken honetan iragarri duenez, Rafa Martinez eskolta katalana fitxatu du denboraldi baterako, Valentzia Basket taldean 11 urteko ibilbidea egin eta bertako saskiratzaile historiko nagusia bihurtu ondoren.

Rafa Pueyo bilbotarren kirol zuzendariaren esanetan, 37 urteko jokalaria Bilboko taldeko "erreferentzietako bat" izateko asmoz iritsiko da Miribillara, bere "kalitate eta esperientzia handiari" esker. Aipatu esperientzia horrek "aldagelan liderra izatea" ekarriko duela espero dute Bilbon, "gazteei ACB zer den uler dezaten laguntzeko".

ACB Ligako historiako estatistika ugaritan nabarmendu da Martinez bere ibilbidean zehar, besteak beste, hirukoetan (5.a da sailkapen horretan, eta hiruko jaurtitzaile onena izan zen 2016-17 eta 2017-18 denboraldietan), jokaturiko partida kopuruan (23.a da, 532 lehia jokatuta), puntuetan (42.a da), jokaturiko minutuetan (36.a da) eta asistentzietan (49.a da). Manresatik ere igaro ondoren, Bilbao Basket izango da bere ibilbideko hirugarren taldea.

Horrez gain, honako titulu hauek irabazi zituen Valentziarekin: hiru Eurokopa (09/10, 13/14 eta 18/19), Endesa Liga bat (16/17) eta Superkopa bat (2017).

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X