Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rafa Pueyok kontratua berritu du Bilbao Basketekin

Bizkaitarrarentzat, bere 15. denboraldia izango da hurrengokoa. Taldearekin, hiru maila igoera lortu ditu: bi ACBra eta Urrezko LEB Ligara bakarra.
Rafa Pueyo. Argazkia: @CDBILBAOBASKET
Rafa Pueyo. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

Rafa Pueyok Bilbao Basketekin kontratua berritu du, kirol-zuzendari moduan. Hurrengokoa, bizkaitarraren 15. denboraldia izango da Bilboko taldearekin.

Aurten lortutakoarekin, hiru maila igoera lortu ditu: ACB-ra bi eta Urrezko LEB Ligara bakarra.

Bilbao Basketekin izan zuen lehenengo esperientzia 2014ko udan amaitu zen. Denboraldi horretan, Txus Vidorreta eta Fotis Katsikarisen laguntzailea izan zen eta, ondoren, 2013/2014 denboraldirako entrenatzaile kargua hartu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X