73-54 Fuenlabradari
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketen garaipen erosoa

Udan lehiaketatik at izan ziren bilbotarrak. Egun, Endesa Ligan dira, eta debutean garaipena eskuratu dute Fuenlabradaren kontra.
18:00 - 20:00
Bilbao Basketen aro berriko lehen garaipena ACBn

Bilbao Basketek 73 eta 54 irabazi dio Montakit Fuenlabradari Endesa ligako lehen jardunaldian. Bigarren zatitik aurrera oso nagusi izan dira Sito Alonsoren mutilak.

Hervelle izan da saskiratzailerik onena, 17 punturekin.

Fitxa teknikoa:

73 - Bilbao Basket (24+10+22+17): Colom (7), Bertans (9), Mumbru (7), Hervelle (17) eta Marko Todorovic (8); Raul Lopez (5), Andjusic (11), Williams (7), Borg, Dejan Todorovic eta Mendia (2).

54 - Montakit Fuenlabrada (15+14+13+12): Alberto Díaz, Baron (13), Panko (14), Clark (7) eta Diagne (4); Dani Perez, Miso (2), Papamakarios, Vega (4), Akindele (10) eta Smits.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X