Utzita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dejan Todorovicek Bilbao Basketen jokatuko du

Serbiako hegalekoak Unicajak lagatuta jokatuko du Bilboko taldean. 20 urte ditu, eta 1,96 metroko altuera.
Dejan Todorovic / EITB.

Dejan Todorovic Bilbao Basketeko jokalaria izango da denboraldi honetan, Unicajak utzita. Serbiako hegalekoak 20 urte ditu, eta 1,96 metroko garaiera.

Serbiarra Andaluziako taldearen harrobikoa da, eta Unicajarekin egin zuen debuta Endesa Ligan. Hala ere, lehenengo aldia izango da maila goreneko talde batean, eskubide osoz. Euroligako sei partidatan hartu du parte.

Clinicas Rinconeko bigarren anotazailea izan zen Todorovic, eta Adecco Oro ligako hirugarrena, 14,9 punturekin neurketako.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X