Bilbao Basketeko bazkideek ACBren kontra protestatzera deitu dute
'Aupasocios BB' plataformak, Bilbao Basketeko Akziodun Txikien Elkarte Batuak, taldea ACBn "ez sartzeko erabakiaren" kontra protestatzeko bi elkarretaratze deitu dituzte gaurko.
Bilbao Basketeko zaleak, 12:00etan, Bilboko Udalaren aurrean biltzera deitu dituzte akziodun txikiek. Leku horretan, ordubete lehenago, Munduko Txapelketako promozio ekitaldi bat egin dute. Bilbo txapelketako egoitzetariko bat da.
11:00etan, Munduko Txapelketako "maskota ofiziala zale eta oinezkoekin bildu da, FIBA 2014 baloiaren kopia erraldoi baten alboan". Hor egon dira Ibon Areso, Bilboko alkatea, Gabino Martinez de Arenaza, Bizkaiko Aldundiaren Turismo eta Kanpoko Sustapenerako zuzendaria, eta Kepa Mendia, Euskal Saskibaloi Federakundeko presidenteordea.
'Aupasocios BB'k bigarren elkarretaratze bat deitu du, 18:00etan, goizean joan ezin izango direnak ere biltzeko. "Helburua gure taldea publikoki babestea da. Zaleak etorriko direla uste dugu. Batera Bilbao Basketi lagunduko diogu", esan dute komunikatuan.
Bilbao Basketek asteazkenean iragarri zuen "tramite administratibo eta judizialak" hasiko dituela, ACBk onartuko ez duela berretsi ostean. "Taldearen bideragarritasun ekonomikoa erakusten dituen datu gehigarriak" eskatzen dizkio ACBk.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok kolpe handia hartu du Bartzelonan (90-61)
Jaume Ponsarnauren taldeak irudi txarra eman du Palau Blaugranan. Lehen zatian 23 puntu baino ez ditu egin. Barça hasieratik bukaeraraino izan da nagusi, eta erraz gailendu zaio Surne Bilbaori.
Surne Bilbaoko jokalari eta zaleek elkarrekin ospatu dute Szombathelyren aurkako garaipena
Surne Bilbaok 95-88 irabazi dio Szombathelyri Miribillan. Garaipen honekin FIBA Europe Cupeko finala jokatuko dute bigarren urtez jarraian.
Surne Bilbaok bigarren finala jarraian jokatuko du, Miribillan ere Szombathelyri irabazi ondoren (95-88)
Ponsarnauren mutilek aise gainditu dute Hungariako taldea, partida serio batean. Giro hotz samarra izan da Miribillako harmailetan, Europarako finalerdia izan arren. Finalean Greziako PAOK Salonika izango da aurkaria berriro, UCAM Murtzia kanporatu baitu beste finalerdian.
Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”
Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen.
Surne Bilbaok 90-74 menderatu du Unicaja, play-offetara hurbiltzeko
Surne Bilbaok Endesa Ligako play-offetarako hautagaitza aurkeztu du, Unicajaren aurka garaipen garrantzitsua eskuratuta (90-74). Zortzigarren sailkatuarekin berdinduta kokatu da, 15 garaipenekin, nahiz eta Malagako taldeak baino partida bat gehiago izan jokatuta.
Surne Bilbaok finalerako sailkapena bideratu du, Hungarian Szombathely 81-98 mendean hartuta
Norgehgiagoka hasiera nahiko eskas baten ostean, beltzezko gizonek norabidea zuzendu dute, eta azken hiru laurdenetan nagusi izan dira. Ponsarnauren mutilek 17 puntuko errenta lortu dute Miribillako itzulerako neurketari begira.
Surne Bilbaok FIBA Europe Cupeko finalerako sailkatu nahi du, asteazkenean, Hungrian, Szombathelyren aurka
Partida 18:00etan hasiko da, eta kirolakeitb.eus eta ETB1ON bitartez emanen da, zuzenean.
Ponsarnau, Surne Bilbaorekin 2029ra arte berritu ondoren: “Bilbo nire etxea da, zalantzarik gabe"
"Esaten didate Bilbok mesede egiten didala, ez dakit txuletoiengatik izango ote den", adierazi du Kataluniako prestatzaileak, txantxetan. Ponsarnauk adierazi duenez, proiektuaren jarraipena "aurrerapauso bat ematera" bideratuta dago.
Surne Bilbaok porrot egin du Murtziaren aurka hiruko jaurtiketen ondorioz (100-81)
Surne Bilbaok 100-81eko emaitzarekin galdu du UCAM Murtziaren aurka Endesa Ligako 24. jardunaldian. Aurkariaren defentsako lan ona eta Sito Alonsoren taldeak hirukoetan asmatu ez izana funtsezkoak izan dira partida erabakitzeko.
Surne Bilbaori buruzko dokumentala aurkeztu dute
Gaur arratsaldean estreinatu da Bilboko BBK aretoan. Marc Ramon eta Alejandra Llambres errealizadoreak taldearekin izan ziren Lleidaren aurka jokatu bezperako astean.