La Bruixa d'Orren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek garaipena du helburu, mailari eutsi dion arren

Denboraldia ahalik eta egokien bukatu nahi dute Pueyoren gizonek eta geratzen diren hiru jardunaldietan garaipena lortu nahi dute.
Grimau (eskuma). Argazkia: EFE

Bilbao Basketek La Bruixa d'Or hartuko du igande honetan (12:15) Endesa Ligako 32. jardunaldiko neurketan. Bilbotarrek mailari eutsi diote dagoeneko, eta denboraldi kaskarra bukatzeko gogoz dira. Aste honetan klubaren presidentetzara itzuli da Xabier Jon Davalillo.

Hala ere, denboraldia ahalik eta egokien bukatu nahi dute Pueyoren gizonek eta geratzen diren hiru jardunaldietan garaipena izango dute helburu.

Partida zuzenean eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-ek, igande honetan 17:15etik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X