Asanblada Orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Davalillo, berriro ere Bilbao Basketeko presidentea

"Bilbao Basketek zaila izango den etapa berri bati ekiten dio, baina guztion laguntza espero dut, klubak etorkizuna baitu", esan du Davalillok.
18:00 - 20:00
Davalillo administrazio kontseilu berriko presidentea izango da

Xabier Jon  Davalillo da Bilbao Basketeko presidente berria. 2005 eta 2010 urte artean klubeko presidentetzan izan zen, eta orain kargu berberera itzuliko da.

Bilbao Basketek atzo bertan behera geratu zen Ez-ohiko Asanblada Orokorra egin du gaur goizean, eta bertan aurreko Administrazio Kontseiluaren kargu-uztea onartu da, eta, aldi berean, berriaren izendapena. Davalillorena izan da batzarreko izen nagusia. EFEk jakin ahal izan duenez, Arrindak euro baten truke saldu ditu bere akzio guztiak (16.000 inguru).

Davalillok agerraldi laburra egin du hedabideen aurrean: "Bilbao Basketek zaila izango den etapa berri bati ekiten dio, baina guztion laguntza espero dut, klubak etorkizuna baitu".

Iñaki Calvok presidenteordea izaten jarraituko du. Administrazio Kontseilua Enrique Guzmanek, Carlos del Campok, Juan Elejaldek, Piru Azuak, Estitxu Ibarretxek eta Isabel Iturbek osatzen dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X