Eurokopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek atzerapausoa eman du Zagreben (89-79)

Bizkaiko taldeak porrota jaso du Cedevitaren kontra, eta hurrengo faserako sailkatzea eskuratzeko borrokatzen jarraitu beharko du.
18:00 - 20:00
Bilbao Basketek ezin izan du Cedevita Zagreben gainditu (89-79)

Bilbao Basketek ezin izan du Cedevita Zagreben gainditu (89-79). Rafa Pueyoren gizonak markagailuan azpitik egon dira ia neurketa osoan, eta azkenengo laurdenean ez dira emaitza iraultzeko gai izan. Kroaziako taldea nagusi izan da errebotean, eta hurrengo faserako sailkatzea lortu dute.

Jasmin Repesaren gizonek indarrarekin hasi dute neurketa (11-2), baina German Gabrielek erakustaldia eman du erasoan, eta Bilboko Taldeak partida berdindu egin du (15-15). Rafa Pueyoren taldea markagailuan goitik jarri da, lan gogorra egin ondoren, baina Delasek emaitza irauli egin du, azkenengo jokaladian (25-24).

Bizkaiko taldeak defentsan hobetu egin du, bigarren laurdenean, baina Cedevitak saskiratze onak lortu ditu (33-30). Babicek bi saskiratze oso garrantzitsu lortu ditu, eta Zagrebeko taldeak 7 puntuko aldea eskuratu du (37-30). Raul Lopezek 39-37koa jarri du, baina Kroazioako taldea markagailuan goitik joan da atsedenaldira (47-45).

Cedevitak gogor sakatu du erasoan, atsedenaldiaren ostean, eta Repesaren gizonak errebotean nagusi izan dira (60-53). Talde beltzak zalantzak izan ditu erasoan, eta asmatu ezinik ibili da kantxan.  Hala ere, Pueyoren gizonak bizirik heldu dira azkenengo laurdenera (68-62).

Azkenengo laurdenean partida oso aldapa gora jarri zaio Bilbao Basketi. Cedevitak 78-69koa jarri du markagailuan, bost minuturen faltan baina talde beltzak erantzun ona eman du, eta bost puntura jarri da (81-76), bukaeratik bi minutura. Sutonek hiruko ikusgarria eskuratu du (84-76), eta Bilboko taldeak ezin izan du emaitza irauli.

- Fitxa teknikoa:

89 - KK Cedevita Zagreb (25+22+21+21): Smith (13), Babic (11), Ramljak (9), Suton (9) eta Bilan (8) -hasierako bostekoa-; Delas (10), Ray (8), Bazdaric, Nurkic (10) eta Zubcic (11).

79 - Bilbao Basket (24+21+17+17): Raul Lopez (11), Bertans (16), Mumbru (10), Hervelle (4) eta Carmichael (6) -hasierako bostekoa-; Grimau (4), Pilepic (1), Vrkic (2), Gabriel (17), Kavaliuskas (8) eta Samb.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X