Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mumbruk, Raul Lopezek eta Grimauk Bilbao Basketen jarraituko dute

Bizkaiko taldeak akordioak berritu dizkie Kataluniako hiru jokalariei. Alex Mumbruk hiru urte gehiago emango ditu Bilbon, eta Raul Lopezek eta Roger Grimauk beste bi.
Raul Lopez Valentziaren kontra. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek akordioak berritu dizkie Alex Mumbru kapitainari, Raul Lopezi eta Roger Grimauri.

Alex Mumbruk hiru denboraldi gehiago emango ditu Bilboko taldean, eta Raul Lopezek eta Roger Grimauk beste bi. Mumbru 2009an heldu zen Bizkaiko taldera, eta ordutik ona Ligako (2010ean) eta Europako (2013an) azpitxapelduna izan da, Fotis Katsikarisen aginduetara.

Raul Lopez eta Grimau 2011an heldu ziren Bilbao Basketera, Khimkirekin eta Bartzelonarekin tituluak eskuratu ondoren.

Kataluniarrak jokalari oso garrantzitsuak izan dira Bilboko taldean, eta Rafa Pueyo entrenatzaile berriarentzat ere taldeko enbor nagusia izan dira.

Gainera, Bizkaiko klubak Dairis Bertans letoniarra fitxatu du, eta Andreja Milutinovic proba moduan dago.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X