Gonbidapena jaso du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Europan jokatuko du datorren urtean

Eurokopan parte hartu duten taldeen kopurua 48ra igo dute, eta gonbidapen berrietako bat bilbotarrei emango diete.
Bilbotarrak Europara itzuliko dira. Efe.

Bilbao Basketek albiste pozgarria jaso du. eurokopan aritzeko lizentzia eman diote. Endesa ligan zazpigarren gelditzeak nazioarteko txapelketan aritzeko txartelik gabe utzi zituen bilbotarrak, baina hurrengo Eurokopan jokatuko duten taldeen kopurua handitu egin dute eta hor zabaldu zaio bilbao basketi atea.

Euroligak banatu dituen zazpi gonbidapenetan bat bilboko klubarentzat izango da, behar diren ezaugarriak betetzen dituelako. Horrez gain, Eurokopako txapeldun-ordea da eta zale asko eramaten ditu partiduetara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X