Erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Uxuerekin zuen babes-akordioari amaiera eman dio

Uxuek ez duela ordainketa akordioa errespetatu dio klubaren oharrak, eta hitzarmenarekin jarraitzea "bideraezina" zela gaineratu du.
Bilbao Basketek Uxuerekin zuen babes-akordioari amaiera eman dio. Argazkia: EFE

Uxuek Bilbao Basketen babeslea izateari utzi dio, Bilboko klubak hala erabakita. Arrazoia ez ordaintzea izan da, jakinarazi du Bilbao Basketek.

Uxuek ez duela ordainketa akordioa errespetatu dio klubaren oharrak, eta hitzarmenarekin jarraitzea "bideraezina" zela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X