Eurocup
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek barkamena eskatu du Spirouren aurkako borrokagatik

Alex Mumbru kapitainaren bitartez, barkamena eskatu talde bizkaitarrak. Belgacom Spirouren aurka jokatutako partida amaituta, bi taldeetako jokalariak borroka handia eragin zuten.
Mumbru Cajasolen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Bilbao Basket-Belgacom Spirou partida, talde bizkaitarraren garaipenarekin (85-84) bukatu zen, baina amaieran borroka handia eragin zuten jokalariek. Hori dela eta, Bilbao Basketek barkamena eskatu du Alex Mumbru kapitainaren bitartez.

Hervelle bultzatu zuen Walsh jokalariak, eta horrek borroka handia eragin zuen. Pistara Ertzaintza ere atera behar izan zen borroka gelditzeko.

"Ez dut Walshen jarreraz hitz egingo. Jendea partida ikusten egon zen, eta badaki zer gertatu zen. Burua hotz izan behar genuen, eta ez ginen horrelako liskarretan sartu behar", adierazi du Alex Mumbruk.

Alex Mumbru taldeko kapitaina da, eta barkamena eskatu nahi izan du: "Mundu guztiari barkamena eskatu nahi diot partida amaieran eman genuen ikuskizunagatik. Taldekideen artean beroaldia egon zen, eta berriro ez gertatzea espero dugu".

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X