Giharretako lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Raul Lopez hiru aste inguru kantxetatik at egongo da

Gescrap Bizkaia taldeko jokalariak Buducnosten aurkako norgehiagokan min hartu zuen, eta hiru aste inguru kantxetatik at egongo da, eskuin izterreko giharretako hausturagatik.
Raul Lopez. Artxiboko argazkia: EFE

Gescrap Bizkaia taldeko Raul Lopez antolatzailea hiru aste kantxetatik at egongo da, giharretako lesioaren ostean. Buducnosten aurkako Eurocupeko neurketan eskuineko izterrean min hartu zuen, eta ia hiru aste baja izango da.

Kataluniarrak norgehiagoka atsedenaldia heldu aurretik utzi behar izan zuen, eta gaur eskuineko izterrean 1. mailako haustura duela baieztatu dute.

Berreskuratze prozesua ondo betetzen badu, Raul Lopez abenduan itzuliko da kantxetara. Guztira, 6 patida galduko lituzke, Endesa Ligako hiru (Real Madril, Juventut eta Fuenlabrada), eta Eurocupeko beste hiru (Spirou Charleroi eta Lukoil Academic Sofiaren aurkako bi partidak).

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X