Baskonia
2025/10/26 - 17:45
Baskoniak porrot egin du Murtziaren aurka (89-84)
UCAM Murtziak 89-84 irabazi dio Baskonia irregular bati, erreakzionatu arren jarraikortasuna falta izan baitzaio.
2025/10/24 - 01:42
Baskoniak garaipenik lortu gabe jarraitzen du Euroligan, Izar Gorriaren aurka galdu ondoren (90-72)
Paolo Galbiatiren taldea partidatik erabat atera da bigarren zatian, nahiz eta lehen bi laurdenetan serbiarrei aurre egin eta atsedenaldira aurretik joan.
2025/10/22 - 20:39
Baskoniak Euroligako lehenengo garaipena bilatuko du ostegunean, Belgraden, Izar Gorriaren aurka
Paolo Galbiatik hainbat baja dauzka taldean, Forrest eta Howard, adibidez. Gainera, Samanic taldetik joan da. Hala ere, Baskoniak Kurucs berreskuratu du eta Simmonsek debuta egin ahalko du.
2025/10/22 - 13:06
Luka Samanicek Baskonia utziko du, arrazoi pertsonalengatik
Jokalari kroaziarra joan den denboraldiaren hasieran iritsi zen Gasteizko taldera, eta udan 2026ra arte kontratua berritu zuela iragarri zuen.
2025/10/20 - 21:52
Kobi Simmons, Baskoniarekin debuta egiteko prest
Paolo Galbiatiren taldeko eskoltak estreinakoa egin ahalko izango du ostegun honetan, Belgraden, Izar Gorriaren aurka, Euroligan.
2025/10/19 - 22:49
Baskoniak bigarren garaipena lortu du jarraian, Granada menderatuta (80-83)
Baskoniak 80-83 irabazi dio Coviran Granadari etxetik kanpo jokatu duen partida, eta, ondorioz, bigarren garaipena lortu du jarraian Endesa Ligan. Norgehiagokaren bukaera oso parekatua izan da.
2025/10/18 - 15:57
Baskoniak Kobi Simmons basea fitxatu du bi hilabeterako
Jokalari estatubatuarra Txinako ligatik iritsi da, eta bi hilabetez egongo da Gasteizen, Trent Forrest eta Markus Howarden hutsunea betetzeko.
2025/10/18 - 02:02
Baskoniak bere historiako hasierarik txarrena du Euroligan (79-91)
Gasteizko taldeak bosgarren porrota jarraian jaso du txapelketa horretan.
2025/10/17 - 22:02
8.000 euroko isuna jarri diote Querejetari, epaileekiko errespetu faltagatik
Gasteizko taldeko burua aldageletara jaitsi zen Damir Javor, Luka Kardum eta Huseyin Celik epaileengana.
2025/10/16 - 13:05
Baskoniak Paris Basketball taldearen etxean galdu du, 105-87, eta garaipenik gabe jarraitzen du Euroligan
Frantziako taldea neurketa osoan zehar ibili zen aurretik markagailuan, baina euskal taldeak azken laurdenean ere izan zen irabazteko lehian. Trent Forrest lesionatu egin zen, eta bigarren zatian ezin izan zuen jokatu, eta Markus Howardek ere izan zituen arazo fisikoak.
2025/10/13 - 11:05
Trent Forrest Baskoniako jokalaria, Endesa Ligako 2. jardunaldiko onena
Horrez gain, jaurtiketa libreen marka hautsi du ACB ligan, hutsik egin gabe, Real Madrilen aurka saskiratutako 19 jaurtiketei esker.
2025/10/13 - 00:03
Baskoniak handikiro irauli du Real Madrilen kontrako norgehiagoka (105-100)
Partida kaskar hasi arren (18-34), Gasteizko taldea aldea murrizten joan da pixkanaka, eta gainerako hiru laurdenetan nagusitu da. Hortaz, Endesa Ligako bigarren jardunaldian garaipena lortu du.
2025/10/10 - 01:06
Baskoniak azken segundoan galdu du Panathinaikosen aurka, Gasteizen (84-86)
Paolo Galbiatiren gizonek eskura izan dute luzapena, partidako azken minutuetan markagailua bikain irauli eta gero, baina, azken jokaldian, Kendrick Nunnek eman dio garaipena Greziako taldeari.
2025/10/05 - 22:53
Baskoniak Zaragozaren aurka galdu du Ligako lehen partida (107-88)
Baskoniak 107-88 galdu du Zaragozaren aurka jokatu duen Endesa Ligako lehen jardunaldian. Ondo hasi du partida Gasteizko taldeak, baina bigarren laurden txarrak partidaren gidoia aurreratu du.
2025/10/04 - 00:32
Baskoniak huts egin du ASVELen aurka ere (102-95)
Euskal taldeak laurden eta erdi iraun du Euroligako bigarren jardunaldian norabidea galdu aurretik.
2025/10/01 - 01:05
Baskonia azkenera arte lehiatu da, baina galdu egin du Olympiakosen aurka
Gasteizko taldeak partida serioa jokatu du Europako debutean eta markagailua irauli du hasiera kaskar baten ondoren, baina ez du garaipena ixtea lortu; Olympiakosek eraginkorrago jokatu du eta.
2025/09/29 - 23:20
Galbiati: ''Taldean dagoen kimika eta energia izugarriak dira''
Baskoniaren entrenatzaileak, Euroligan debuta egin aurretik, esan du "ezberdin" jokatu behar dutela esan du, joko proposamenari buruz. Italiarra lehiaketa kontinentalean egingo du estreinakoa, bere ikasle gehienak bezala.
2025/09/21 - 19:14
Baskoniak Markquis Nowell joko-antolatzailea fitxatu du 2027ra arte
Nowellek 25 urte ditu eta AEBko bigarren mailatik dator, G-League ligatik. Bertan, saskiratzeko eta pasea emateko duen gaitasunagatik nabarmendu da.
2025/09/16 - 22:02
Matteo Spagnolo: ''Hobetzeko, Baskonia da eman behar dudan urratsa''
Baskoniak, asteartean, Matteo Spagnolo aurkeztu du, hau da, 2025-26 denboraldirako egin duen fitxaketetako bat. Spagnolok adierazi du oso pozik dagoela Baskonian egoteagatik, eta nabarmendu du Paolo Galbiati dela entrenatzailea.
2025/09/08 - 23:53
Rafa Villar: ''Zaila da Baskoniaren moduko klub bati ezezkoa ematea''
Baskoniak, astelehenean, 2025-26 denboraldian izango duen jokalari berrietako bat aurkeztu du: Rafa Villar. Joko-antolatzaile kataluniarrak nabarmendu du "gogo bizia" duela Buesa Arenan jokatu eta zaleekin izateko.