Baskonia
2024/04/18 - 20:51
Dusko Ivanovic: ''Play-offetarako txartela gure esku egon dadin borrokatu dugu denboraldi osoan zehar''
Dusko Ivanovic, Baskoniako entrenatzaileak, Euroligako Virtus Boloniaren aurkako partida aztertu du prentsaurrekoan. Montenegroko entrenatzaileak, Chima Monekeren baja baieztatu du play-offetara sailkatzeko partida erabakigarriari begira.
2024/04/17 - 00:15
Baskoniak argi galdu du Makabiren kontra (113-85), eta Virtus Bolonia aurkari izango du jokoan play-offa
Dusko Ivanovicen taldeak ez du garaipena eskuratzeko aukerarik izan Belgraden, Israelgo taldea gehiago izan baita, baina oraindik beste abagune bat du Euroligako play-offerako sailkatzeko; gainera, ostiraleko partida Gasteizen jokatuko du Baskoniak, Buesa Arenako zaleek babestuta.
2024/04/15 - 17:31
Dusko Ivanovic: ''Talde honengan sinesten dut, edonoren aurka joka dezakegu''
Dusko Ivanovic Baskoniako entrenatzailean prentsaurrean hitz egin du Baskoniak eta Maccabik asteartean jokatuko duten Euroligako partidaren harira.
2024/04/14 - 18:09
Howarden hiruko batek salbatu du Baskonia azken segundoan Breoganen aurka (76-74)
Markus Howardek partida amaitzeko segundo baten faltan egindako beste jaurtiketa magiko batek eman dio garaipena Baskoniari Breoganen aurka (76-74). Hala, Gasteizko taldeak play-offetan sartzeko lehian jarraitzen du, eta Lugokoak, jaitsieratik gertu.
2024/04/13 - 16:14
Baskoniak Makabi izango du aurkari, Euroligako play-offerako txartela lortzeko lehian
Baskoniak datorren asteartean jokatuko du Makabiren kontra Tel Aviven. Irabaziz gero, zuzenean igaroko da play-offetara; eta galtzen baldin badu, beste aukera bat izango du hurrengo ostiralean, Efes-Virtus norgehiagokako irabazlearen aurka jokatuta.
2024/04/13 - 01:04
Baskoniak partida epikoa egin du Virtus Boloniaren aurka, azken segundoan irabazita (91-95)
Arabako taldea zortzigarren postuan dago, eta Makabiren aurka arituko da. Irabazten badu, play-offetako taldea izango da, eta galtzen badu, Buesa Arenan jokatuko du Anadolu Efes-Virtus partidako irabazlearen aurka.
2024/04/11 - 14:44
Baskoniak Tiago Splitterren kamiseta erretiratuko du
Klubaren historian partida gehien jokatu dituen seigarren jokalaria da, eta Baskoniak omenaldia egitea erabaki du, datorren maiatzaren 5ean, Fernando Buesa Arenan haren kamiseta eskegita.
2024/04/07 - 22:19
Baskoniak porrot argia jaso du Valentzian, azken minutuetan markagailuko aldea murriztu arren (111-101)
Dusko Ivanovicen taldea 28 puntuz galtzen izan da atsedenaldian, lehen zati kaskarra egin ostean. Bigarrenean, arabarren erreakzioa iritsi da, baina markagailuko aldea handiegia izan da emaitza iraultzeko.
2024/04/06 - 13:20
Baskoniak Real Madril mendean hartuta, Euroligako "play-in"erako txartela lortu du (91-95)
Lehen zati txarra gainditu eta gero, Dusko Ivanovicen gizonak Markus Howard ikaragarri baten jokoan oinarritu dira garaipena lortzeko.
2024/03/31 - 00:30
Baskonia Zaragozari gailendu zaio eta play-offetako lehiari eusten dio (102-94)
Gasteiztarrek lehen laurdenean bideratu dute garaipena; kanpoko jaurtiketetan fin ibili dira eta horri esker lortutako aldea partida bukaera arte kudeatu dute. Ivanovicen taldeak play-offetan sartzeko aukerak ditu oraindik.
2024/03/29 - 00:20
Baskoniak Euroligan hirugarren aldiz jarraian galdu du, Anadolu Efes aurkari (76-97)
Ondorioz, Gasteizko taldeari zaildu egin zaio "play-in" faserako sailkatzeko aukera. Baskonia hasieratik ibili da deseroso, baina bizirik iritsi da atsedenaldira (45-49); bigarren zatian, baina, Anadolu Efesek, Shane Larkin Baskoniako jokalari ohiak gidatuta, ez du inolako aukerarik eman.
2024/03/24 - 20:37
Dusko Ivanovic: ''Taldeak dena eman du''
Baskoniak Bilbao Basketen aurka jokatutako euskal derbia galdu du, bilbotarrek azken segundoan hiruko jaurtiketa bat sartuta. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/03/22 - 00:56
Baskoniak ez du asmatu kanpoko jaurtiketetan, eta galdu egin du Kaunasen (94-76)
Hala, Dusko Ivanovicen taldeak, Euroligan, fase erregularreko 31 partida jokatuta, 16 garaipen dituela jarraitzen du; behin-behinean, sailkapeneko bederatzigarren postuan da Baskonia, eta ziurtatu gabe du play-ineko postua.
2024/03/20 - 13:50
Baskonia 'Top 6'tik aldendu da Belgraden, Partizanen kontra galdu ostean
Emaitza hori dela eta, Playoffetan zuzenean sartzeko 'Top 6' sailkapenetik urrundu da talde gasteiztarra. Horrenbestez, Play-In postuak bermatzeko lan egin beharko du.
2024/03/16 - 21:55
Markus Howardek erakustaldia eman du Baskoniak Granadari irabazitako partidan (104-88)
37 puntu egin eta 10 hiruko saskiratu ditu Buesa Arenan jokatutako 25. jardunaldiko partidan. Etxeko taldea 104-88 nagusitu da, eta play-offeko lehian jarraitzen du.
2024/03/15 - 10:26
Baskoniak nagusitasunez irabazi dio Milani (88-73)
Arabako taldeak Milan mendean hartu du Markus Howard eta Chima Monekeren erakustaldiarekin. Biak ala biak erabakigarriak izan dira Gasteizko taldearen garaipenean.
2024/03/10 - 22:28
Garaipen handia lortu du Baskoniak etxean, Bartzelonaren aurka (103-96)
Markus Howardek, 37 puntu eginda, bere taldea Endesa Ligako playoffetan sartzeko lehian sartu du berriro. Arabarrek Bartzelona mendean hartu dute ligako 24. jardunaldian.
2024/03/09 - 00:02
Baskoniak mendean hartu du Alba Berlin (88-71)
17 puntuko aldearekin gailendu bada ere, Dusko Ivanovicen taldeak ez du bere mailarik onena eman. Edonola ere, nahikoa izan da Euroligako azkenari irabazteko.
2024/03/04 - 17:50
Tadas Sedekerskis jokalariak 2029. urtera arte berritu du Baskoniarekin duen kontratua
Lituaniarrak 277 partida jokatu ditu Baskoniaren kamiseta jantzita, formazioan egon den denboran zenbait taldeetan utzita jokatu ostean.
2024/03/04 - 09:49
Baskoniak 98-80 galdu du Kanaria Handiaren aurrean
Baskoniak galdu egin du Endesa Ligako 23. jardunaldian, Kanaria Handiaren aurka: 98 eta 80. Gasteizko taldea sailkapenaren hamargarren postuan dago.