Baskonia
2024/06/20 - 18:18
Dani Diezek ez du Baskonian jarraituko
Diezek 117 partidatan jantzi ditu Baskoniako koloreak, 62 Endesa Ligan eta 55 Euroligan.
2024/06/12 - 20:34
Baskoniak Timothé Luwawu-Cabarrot fitxatu du 2026ra arte
Hegaleko frantziarrak eskarmentu handia du NBAn, eta Asvel Villeurbanne taldetik iritsiko da Gasteizera.
2024/06/11 - 21:59
Baskonia eta gainerako klub jabeak 2040ra arte konprometitu dira Euroligarekin
Indarrean dagoen akordioa 2025-26 denboraldia amaituta bukatuko da; hortaz, itun berri honek ziurtatzen du Euroligako jabeak diren hamahiru klubek 2039-40 denboraldia amaitu arte izango dutela konpromisoa txapelketarekin.
2024/06/09 - 15:42
Baskoniak Kamar Baldwin fitxatu du
AEBko joko-antolatzaileak 26 urte ditu, 1,83 metro luze da eta 2026ra arte sinatu du kontratua Gasteizko taldearekin.
2024/06/07 - 15:39
Sander Raiestek denboraldi batez berritu du kontratua Baskoniarekin
Estoniarra 2016an heldu zen klubera, eta lehen taldearekin lehiatu da 2020-2021 denboralditik. Horrela, bada, Raiestek bere bosgarren denboraldiari ekingo dio Baskoniako jokalari gisa.
2024/05/28 - 10:54
Dusko Ivanovicek ez du Baskonia zuzentzen jarraituko
Gasteizko taldeak eta Montenegroko entrenatzaileak hurrengo denboraldian elkarrekin ez segitzea erabaki dute.
2024/05/16 - 22:57
Marinkovicek Baskonia utziko duela iragarri du
Jokalari serbiarrak gutun bat argitaratu du, zaleei agur esateko. Gasteiz bihotzean eramango duela eta Baskonia “beti” babestuko duela azpimarratu du.
2024/05/14 - 13:46
Markus Howardek Baskonian jarraituko du 2028ra arte
Howard Euroligako eta Endesa Ligako saskiratzaile nagusia izan da 2023-2024 denboraldian, eta beste lau denboraldiz jokatuko du Gasteizko taldean.
2024/05/13 - 00:09
Baskonia play-offetatik kanpo geratu da, Real Madrilen aurka 106-100 galduta
Dusko Ivanovicen taldeak bederatzigarren amaitu du Endesa Ligako sailkapenean.
2024/05/10 - 23:19
Baskoniak UCAM Murtzia menderatu du, 94-79, eta play-offetan sartzeko itxaropenari eutsi dio
Dusko Ivanovicen taldeak, Vanja Marinkovicek gidatuta (29 puntu egin ditu), mendean hartu du UCAM Murtzia, eta fase erregularreko azken jardunaldian, Madril garaitu behar du, WiZink Centerren, eta BAXI Manresak Tenerifen galdu behar du, Baskoniak play-offak jokatzeko.
2024/05/06 - 10:22
Baskoniak Tiago Splitter omendu du, haren kamiseta Buesa Arenaren goialdean zintzilikatuta
Gironaren aurkako partidaren aurretik, Baskoniak omenaldia egin dio Tiago Spliterri, eta brasildarraren 21 dortsala daraman kamiseta Buesa Arenaren goialdean zintzilikatu du.
2024/05/06 - 01:07
Baskoniak play-offeko postuan sartzeko aukera galdu du, Gironaren aurka galduta (92-96)
Baskoniak 92-96 galdu etxean Basquet Gironaren aurka, eta, ondorioz, ez du baliatu ligako zortzigarren postua berreskuratzeko abagunea. Kataluniarrak nagusi izan dira, hasieratik amaierara.
2024/05/02 - 02:12
Baskoniak partida bikaina eginda esan dio agur Euroligari, Real Madrilen aurka (98-102)
Gasteizko taldeak oso ondo jokatu du play-offeko hirugarren partidan, eta azken laurdenera arte izan du kontrolpean markagailua, ikusgarria izan den norgehiagokan. Talde zuria, hala, 3-0 nagusitu da kanporaketan, eta Berlingo Lauko Finalerako sailkatzea lortu du.
2024/04/28 - 12:34
Baskonia berpiztu egin da Palentzian, eta ACBtik kanpo utzi du etxeko taldea (94-101)
Baskonia berpiztu egin da Palentzian, ACBko play-offetan sartzeko borrokan ezinbesteko garaipena lortzeko. Gasteizko taldeak bere beteranotasuna erakutsi du, partidaren erritmoa aldatu eta 17 puntuko desabantaila irauli baitu.
2024/04/26 - 16:52
Abian da Alaves-Baskonia Taldearen 'Etorkizuna' proiektua
Alaves-Baskonia Taldeak 'Etorkizuna' proiektua aurkeztu, eta lehen harria jarri du: egoitza bat eta bi futbol zelai egingo dituzte. Proiektuak Gasteizko eta Arabako erakunde publikoen babesa du, eta 2025-2026 denboraldirako estreinatzea aurreikusten dute.
2024/04/26 - 02:50
Baskoniak bigarren aldiz galdu du Real Madrilen aurka, 101-90, eta Buesan saiatuko da play-offa berdintzen
Dusko Ivanovicen taldea aurreneko partidan baino hobeto ibili da, eta gehiago asmatu du, baina aurkariak ere jokatu du hobeto, eta azkenean zuriek eskuratu dute garaipena. Kanporaketa Gasteizera doa orain, eta asteazkenean jokatuko dute hirugarren partida.
2024/04/24 - 02:23
Baskoniak galdu egin du Euroligako play-offeko lehen partida, Real Madrilen aurka (90-74)
Gasteizko taldea hasieratik izan da atzetik markagailuan, eta hirugarren laurdenean emaitza ia erabakita gelditu da. Hala, Real Madril 1-0 ari da irabazten play-offean, eta Baskoniak osteguna du jomugan, orduan izango baita bigarren norgehiagoka.
2024/04/22 - 23:23
Baskoniak Euroligako Lauko Finalerako pasea du jokoan, Real Madril egungo txapeldunaren aurka
Chima Monekek min hartuta jarraitzen du, eta madrildarren artean zalantzan dago Hugo Gonzalez eta Rudy Fernandez jokatzeko moduan izango diren.
2024/04/21 - 23:58
Baskoniak galdu egin du Unicajaren etxean (95-91)
Baskoniak galdu egin du Malagako Unicajaren aurka igande honetan jokatu duen partida, eta bederatzigarren tokian dago Endesa Ligan.
2024/04/20 - 00:53
Baskoniak Euroligako play-offa jokatuko du, Virtus Bolonia mendean hartu eta gero (89-77)
Baskoniak partida oso ona jokatu du Virtus Boloniaren aurka, eta nagusi izan da hirugarren laurdenetik aurrera. Final-laurdenetan Real Madril izango du aurkari.