Baskonia
2024/09/24 - 14:10
Laso: ''Talde gaztea daukat, ona fisikoki, lehiatzeko grina duena eta egunero hobetzen saiatzen dena''
Pablo Laso Baskoniako entrenatzaileak 2024-2025 denboraldirako dituen helburuez hitz egin du. Gainera, taldea osatzen duten jokalariez ere mintzatu da. (adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/09/19 - 13:30
Sander Raieste: ''Erakutsi duguna baino maila altuagoa daukagu oraindik''
Sander Raieste Baskoniako jokalari estoniarrak hedabideen aurrean hitz egin du taldeaz eta denboraldiaren hasieraz. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/09/09 - 20:50
Trent Forrest: ''Unicajaren kontrakoaren moduko partidak behar ditugu, zertan hobetu jakiteko''
Larunbatean Malagan jokatutako neurketan, Costa del Sol torneoan, denboraldiaurrean, Unicajak 102-69 hartu zuen mendean Baskonia. Trent Forrestek, Gasteizko taldeko joko-antolatzaile berria bera, horri buruzko hausnarketa egin du, astelehenean.
2024/09/09 - 14:54
Baskoniak talde-argazkia egin du, Buesa Arenan
Baskoniak 2024-2025 denboraldiko talde-argzkia egin du, Buesa Arenan. Pablo Laso eta jokalariak kameren aurrean jarri dira. Taldea gogotsu dago sasoiari ekiteko.
2024/09/03 - 17:49
''Nire lehen sentsazioak, taldean, ezin hobeak dira'', dio Ognjen Jaramazek, Baskoniak aurkeztuta
Joko antolatzaile serbiarra Gasteizko taldeak fitxatu du, 2024-25 denboraldirako: "Aukera bikaina da nire jokoa hobetzeko", adierazi du Jaramazek. Jokalaria Partizan Belgradetik iritsi da Baskoniara.
2024/09/02 - 17:40
Baskoniak Timothé Luwawu-Cabarrot aurkeztu du
29 urte ditu kirolari frantziarrak, eta NBA ligan 328 norgehiagoka jokatu ditu. Asvel Villeurbanne taldetik dator.
2024/08/28 - 01:43
Baskoniak Ognjen Jaramaz antolatzailea fitxatu du, 2024-25 denboraldirako
Serbiako selekzioarekin internazionala bera, Jaramazek 1,93ko altuera du, eta ia 29 urte ditu. Partizan Belgradetik iritsi da Gasteizera. Fitxaketa hori eginda, Baskoniak prest du Pablo Lasoren taldearen jokoa zuzenduko duten jokalarien multzoa.
2024/08/24 - 17:07
Donta Hall, Baskoniako jokalaria: ''Oso pozik nago, motibatuta; zaleak ikaragarriak dira''
Monakotik etorritako pibota larunbat goizean aurkeztu du Baskoniak.
2024/08/23 - 18:58
Baldwin: ''Taldeari irabazten laguntzeko nago hemen''
Baskoniak denboraldi honetan egin dituen lau fitxaketetako bat aurkeztu du Buesa Arenan: Kamar Baldwin. Italiako ligatik iritsi den joko antolatzaileak taldeari laguntzeko etorri dela azpimarratu du.
2024/08/22 - 13:42
Tadas Sedekerskis: ''Jokalari guztiek nahiko lukete Pablok entrenatzea''
Tadas Sedekerskis, Baskoniako kapitainak, denboraldi berriaz hitz egin du hedabideen aurrean. Ilusio handia dutela azpimarratu du, bai jokalari berriengatik, baita Pablo Lasoren fitxaketagatik ere.
2024/08/14 - 16:29
Pavel Savkov eta Ousmane Ndiaye Baskoniako lehen taldean arituko dira
Eskolta errusiarra (22 urte) eta pibot senegaldarra (20 urte) Pablo Lasoren aginduetara egongo dira datorren denboraldian.
2024/08/08 - 15:21
Baskoniak Trent Forrest antolatzailea fitxatu du, 2026ra arte
Forrest, 1,94koa bera, estatubatuarra da, eta 26 urte ditu. NBAtik iritsi da Baskoniara; AEBko Ligan, Utah Jazz eta Atlanta Hawks taldeetan aritu da.
2024/07/24 - 00:15
Donta Hallek Baskoniaren barneko jokoa indartuko du hurrengo bi denboraldietan
Azerbaijango pasaportea duen jokalariak Frantziako Liga irabazi zuen Monakorekin joan zen denboraldian, 5,3 puntu, 3,5 errebote eta 8,1eko batez besteko balorazioa eskuratuta.
2024/07/15 - 20:29
Baskonia-Partizan, 2024-25 denboraldiko Euroligako aurreneko jardunaldian, urriaren 3an
Azken jardunaldian, apirilaren 10ean, Baskonia Milanen arituko da. Gasteizko taldeak urtarrilaren 17an jasoko du Panathinaikos egungo txapelduna, Gasteizen, eta Gabonetan bi aldiz jokatuko du Buesa Arenan: abenduaren 27an, Paris Basketball aurkari; eta urtarrilaren 2an, Izar Gorriaren kontra.
2024/07/03 - 21:58
Baskoniako Codi Miller-McIntyrek bere klausula ordaindu eta Izar Gorriak fitxatu du
Horrenbestez, Estatu Batuetako joko-antolatzaileak Gasteizko taldearekin zuen lotura amaitu du, maila pertsonalean denboraldi arrakastatsua burutu ostean
2024/07/03 - 18:24
Pablo Laso: ''Ilusio oso handia dut, oso pozik nator, etxera bueltatu naiz''
Entrenatzaile gasteiztarra asteazkenean aurkeztu du Baskoniak; 1995ean, duela 29 urte, jokalari zebilela, kluba utzi zuen, eta orain, ordea, bueltan da. Lasok, prentsaurrekoaren hainbat adierazpenetan, nabarmendu du ilusio handiz ekingo diola erronka berri honi.
2024/06/28 - 22:06
Pablo Lasoren itzulerak ilusioa piztu du Baskoniako zaleen artean
Pablo Laso Baskoniaren kargu egoteko bueltatzeak garrantzi handia izan du gasteiztarren artean. Andre Maria Zuriaren plazan egon gara jakiteko jendeak zer pentsatzen duen bere itzuleraren inguruan.
2024/06/28 - 21:29
Añua: ''Pablo Lasok asko emango dio taldeari, Europako entrenatzaile onenetakoa da''
Xabier Añua Pablo Lasoren entrenatzaileetako bat izan zen, eta EITB Mediarekin hitz egin du Baskonia zuzenduko duen teknikari gasteiztarrak Arabako taldeari eman diezaiokenaz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/06/28 - 13:25
Pablo Laso, Baskoniako entrenatzaile berria
Gasteizko teknikariak zuzenduko du Arabako taldea datorren denboralditik aurrera. Lasok 2027ra arte sinatu du kontratua Baskoniarekin.
2024/06/25 - 15:27
Kotsarrek, Chiozzak eta Theodorek ez dute Baskonian jarraituko; Costellori berritzea eskaini diote
Kotsarrek bi denboraldi eman ditu Gasteizko klubean, eta Chiozza eta Theodore duela hilabete batzuk iritsi ziren, 2023-24 denboraldian. Costello tanteo eskubidearen zerrendan dauden jokalarietako bat da; horrek esan nahi du Baskoniak berritze eskaintza egin diola.