Kutxabank Araski
2022/06/28 - 20:42
Kutxabank Araskik Florencia Chagas fitxatu du
Jokalari argentinarra Magnolia La Molisana taldetik dator Gasteizera, eta proiektu berriko laugarren pieza da.
2022/06/21 - 15:11
Kutxabank Araskik Txell Alarcon eskolta fitxatu du kanpoaldeko jokoa indartu nahian
Jokalari katalanak 1,76 metroko altuera du, eta 19 urte egingo ditu aurki. Campus Promete taldean izan da azken denboraldietan; hiru puntuko jaurtiketetan nabarmendu da bertan.
2022/06/17 - 15:19
Agostina Burani argentinarra fitxatu du Araskik
31 urteko argentinarra talde gasteiztarrak egin duen bigarren fitxaketa da.
2022/06/14 - 14:06
Natalie van den Adel Kutxabank Araskira itzuli da
Holandako jokalariak laugarren denboraldia beteko du Gasteizko taldean.
2022/06/10 - 18:05
Made Urieta, Araski taldeko entrenatzaile beste denboraldi baterako
Amurrioarrak kontratua berritu du Gasteizko taldearekin eta bere zazpigarren sasoia beteko du taldeko gidaritzan.
2022/03/06 - 15:10
IDK Euskotrenek nagusitasunez eraman du Kutxabank Araskiren aurkako derbia (67-75)
Donostiarrek partidaren kontrola hartu dute bigarren laurdenetik aurrera, Andrijana Cvitkovic pibotak egindako partida bikainaz baliatuta.
2021/12/15 - 16:08
Kutxabank Araskik hainbat positibo atzeman ditu bere taldean
Gasteizko taldeak proba gehiago egingo dizkie jokalariei datozen orduetan, eta horien emaitzek eragina izan dezakete larunbat honetan Baxi Ferrolen aurka jokatu beharreko norgehiagokan.
2021/10/30 - 23:16
Kutxabank Araskiren laugarren garaipena (62-53)
Talde gasteiztarrak Tenerife gainditu eta ligako laugarren garaipena lortu. Oso partida orekatua izan da, batez ere lehen zatian, baina azkenean aldea mantentzea lortu dute partida irabazteko.
2021/10/03 - 23:05
Kutxabank Araskik denboraldiko bigarren garaipena lortu du
Talde gasteiztarrak 53 eta 47 irabazi dio Campus Prometeri. Tanaya Atkinson izan da gehien nabarmendu den jokalaria, eskolta estatubatuarrak 22ko balorazioa lortu du.
2021/09/08 - 22:55
Araski zaleen aurrean aurkeztu da
Kutxabank Araskik taldearen aurkezpen ofiziala asteazken honetan, Mendizorrotzan.
2021/02/05 - 22:19
Entrenatzaile onenaren saria jaso du Made Urietak
Araski taldeko entrenatzaileak Pablo Laso Real Madrileko entrenatzailearekin partekatu du 2020. urteko entrenatzaile onenaren saria.
2021/02/04 - 22:29
Urieta eta Laso, 2020ko entrenatzaile onenak
Madelen Urieta (Araski) eta Pablo Laso (Real Madril) dira 2020. urteko entrenatzaile onenak, Espainiako Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkartearen aburuz.
2020/11/01 - 21:28
Araskiren partida bertan behera geratu da atsedenaldian jokalari baten positiboagatik
Talde bisitariko kide batek positibo eman du ostiralean egindako PCR test batean. Proba horren emaitza partida martxan zela ezagutu da. Larunbateko antigenoen probek ez zuten ezer atzeman.
2020/09/09 - 18:29
Urieta: ''Zaleei gu animatzera etortzeko eskatzen diegu''
Madelen Urieta Araski taldeko entrenatzaileak zaleei deia egin die pabilioira joateko, 600 pertsona egon baitaitezke, eta euren babesa behar dutelako.
2020/08/23 - 19:28
Araskik aurre-denboraldiari ekin dio berriro, PCR negatiboen ostean
Entrenamenduak ostiralean eten zituzten lehen taldekoan balizko positibo bat antzeman ostean.
2020/08/22 - 12:38
Araskik entrenamenduak eten ditu, koronabirusagatik
Klubak balizko positibo bat antzeman du plantillan eta egindako proben emaitzen zain dago beharrezko neurriak hartu eta ohiko jarduerara itzultzeko.
2020/07/20 - 13:18
Kutxabank Araskik ez du Eurokopa jokatuko
Agiri baten bitartez jokatzeari uko egin behar diotela adierazi du talde gasteiztarrak.
2020/06/10 - 14:18
Kutxabankek Araski babestuko du datorren denboraldian
Duela egun batzuk RPK enpresak babesle nagusia ez zela izango iragarri zuen. Gaur talde gasteiztarrak Kutxabank Araskiren elastikoa aurkeztu du.
2020/06/05 - 16:31
Madelen Urieta: ''Oso harro nago''
Madelen Urieta gasteiztarra lan aparta ari da egiten RPK Araskin. Aste honetan ligako entrenatzaile onena izendatu dute.
2020/06/02 - 21:41
Madelen Urieta, Emakumezkoen Endesa Ligako entrenatzaile onena
2019-2020 denboraldiko teknikari onena izan da RPK Araski taldeko entrenatzailea. Hala erabaki dute, entrenatzaileek, kapitainek, zaleek eta Espainiako Saskibaloi Federazioko adituek.