Kutxabank Araski
2024/06/27 - 18:18
Kutxabank Araskik Bethy Mununga fitxatu du
Hegal-pibot belgikarra Villeneuve taldetik dator, Frantziako txapeldun eta Euroligako finalista izan dena.
2024/06/21 - 16:49
Natalie Van den Adelek Kutxabank Araskin jarraituko du
Talde gasteiztarreko kapitainak seigarren denboraldia egingo du. Holandarra da Araskiko saskiratzaile nagusia, eta partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria.
2024/06/18 - 13:59
Natalia Rodriguezek Kutxabank Araskin jokatuko du datorren denboraldian
Jokalari kanariarra Duran Maquinaria Ensinotik dator, eta batez beste 3,1 puntu eta 1,7 errebote egin ditu partidako ligan jokatutako 28 partidatan.
2024/06/12 - 14:08
Laura Aliagak Kutxabank Araskin jarraituko du beste denboraldi batez
Hegaleko jokalari alacantarra joan den udan heldu zen talde gasteiztarrera. 30 norgehiagoka jokatu ditu sasoi honetan: batez beste, 6,1 puntu saskiratu ditu 18 minutuero.
2024/06/04 - 14:16
Sami Hillek Kutxabank Araskin jarraituko du
Endesa Ligan egindako lehen denboraldian, 289 puntu saskiratu ditu Hillek, batez beste 9,6 partida bakoitzean, 81 errebote hartu eta 40 asistentzia banatzeaz gain.
2024/05/20 - 16:33
Marta Hermidak Kutxabank Araskin jarraituko du beste denboraldi batez
Jokalari madrildarrak lortu ditu puntu gehien taldean: 291. Halaber, 114 errebote hartzeaz gain, 77 asistentzia egin ditu denboraldi honetan.
2023/09/13 - 18:13
Araskik Melisa Gretter eta Marta Hermida aurkeztu ditu
Gretter joko-antolatzaileak Estudiantes taldean eman ditu azken denboraldiak; Hermida, ordea, joko-antolatzailea eta eskolta da, eta Gretterrekin batera arituko da taldearen jokoa zuzentzen.
2023/09/07 - 17:00
Araskik Seda eta Hill aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik Tamara Seda eta Sami Hill aurkeztu ditu. Seda Gasteizera itzuli da, denboraldi bat Jairisen jokatu ondoren; laugarrena beteko du klubean. Hillek, aldiz, Alemanian igaro ditu azken bost denboraldiak.
2023/08/21 - 18:38
Kutxabank Araskik denboraldiaurrea hasi du
Jokalariei osasun azterketak egiten ari zaizkie. Talde gasteiztarrak jokalari berri asko izango ditu aurten, aurreko denboralditik hirk bakarrik jarraitzen dute.
2023/07/04 - 15:26
Araskik Brittany Brewer pibota fitxatu du, barneko jokoa sendotzeko asmoz
Jokalaria, 1,96koa eta 25 urtekoa bera, Greziako Ligako Eleutheria Moshatou taldetik iritsi da Gasteizera, eta WNBAn eta Eurocupen du esperientzia; AEBko Ligan, Atlanta Dream taldean ibilitakoa da.
2023/06/27 - 18:56
Kutxabank Araskik Sami Hill kanadarra fitxatu du
Hegaleko joko-antolatzailea taldeak behar zuen zortzigarren jokalaria da. Alemaniako Eigner Angels Nördlingen taldetik dator.
2023/06/20 - 15:57
Araskik Laura Aliaga fitxatu du, kanpoko jokoa indartzeko
Hegalekoa Ensino Lugo taldetik iritsi da Gasteizera, bertan kapitain izan ondoren. Aliaga "lur orotako jokalaria" da, oso trebea hiru puntuetako jaurtiketetan.
2023/06/13 - 21:54
Araskik Tamara Seda fitxatu du, eta jokalaria Gasteizera itzuliko da
Pibotak (hilaren 18an 29 urte beteko ditu) Jairis taldean jokatu du 2022-23 denboraldian; orain, berriro ere, Araskin izango da, 2019tik 2022ra bitartean egin zuenez. "Jokoa orekatzea, erreboteak hartzeko duen gaitasuna baliatuta" espero du Made Urieta entrenatzaileak.
2023/06/07 - 01:44
Araskik Marta Hermida antolatzaile-eskolta fitxatu du, barneko jokoan "energia eta nortasuna" handitzeko
Madrildarrak 26 urte ditu, eta 1,73 metroko altuera. Azken bi denboraldietan, Innova-TSN Leganesen aritu da, Endesa Ligan, eta txapelketako ustekabeetako bat izan da. "Une oso onak emango dizkigu", aurreratu du Made Urietak. 2023-24 denboraldirako fitxatu du.
2023/06/02 - 20:18
Melisa Gretter, Kutxabank Araskiren lehen fitxaketa hurrengo denboraldirako
Emakumezkoen Endesa Ligako zortzigarren denboraldirako Araski berriaren lehen fitxaketa eta laugarren pieza da Gretter. Argentinako joko-antolatzailea Estudiantesen izan da azken hiru denboraldietan.
2023/05/30 - 15:02
Buranik urtebetez luzatu du Kutxabank Araskirekin zuen lotura
Hala, Argentinako barneko jokalariak bigarren denboraldia emango du Gasteizen.
2023/05/26 - 14:09
Asurmendik ez du Araskin jarraituko
Joko-antolatzaile nafarrak klubean ez jarraitzea erabaki du, Gasteizko taldean lau denboraldi eman ostean.
2023/05/24 - 14:10
Natalie van den Adelek Kutxabank Araskin jarraituko du
Horrela, taldeko kapitaina den jokalari herbeheretarrak bere bosgarren denboraldia beteko du Gasteizko taldean.
2023/05/22 - 19:07
Flor Chagas jokalariak ez du Kutxabank Araski taldean jarraituko
Antolatzaile argentinarrak denboraldi batez jantzi du Gasteizko taldearen kamiseta berdea, eta 32 partida jokatu ditu guztira.
2023/05/16 - 18:07
Maimouna Diarrak ez du Kutxabank Araski taldean jarraituko
Senegaleko pibotak denboraldi bate egin du Gasteizko taldean.