Munduko txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia eta Frantzia, aurrez aurre final-laurdenetan

Laugarren urtez jarraian jokatuko dute elkarren aurka: 2011ko Eurobasketeko finala, Londreseko Olinpiar Jokoen final-laurdenak eta Esloveniako Eurobasketeko finalerdiak.
18:00 - 20:00
Espainia-Frantzia eta AEB-Eslovenia final-laurdenetan

Espainiako eta Frantziako selekzioek indarrak neurtuko dituzte Munduko saskibaloi txapelketako final-laurdenetan (asteazkenean, 22:00etan). Laugarren urtez jarraian jokatuko dute elkarren aurka: 2011ko Eurobasketeko finala, Londreseko Olinpiar Jokoen final-laurdenak eta Esloveniako Eurobasketeko finalerdiak.

Espainiak Senegal gainditu du (89-56), eta Frantziak Kroaziari irabazi dio (69-64). Espainiarrek garaipen erraza eskuratu dute, afrikarrek hasieratik dena eman duten arren.

Frantziak, bestalde, sufritu egin du eta garaipena landutakoa izan da. Partidako aurreneko 18 minututan Kroazia izan da nagusi, baina hirugarren laurdenean, eta 23-12 partzialari esker, garaipena bideratzea lortu dute frantziarrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X