Maccabi Tel Aviv taldeak Belgraden jokatuko ditu etxeko partidak
Maccabi PlaytikaTel Aviv taldeak Belgraden jokatuko ditu Euroligako etxeko partidak, Aleksandar Nikolic Hall pabiloian, astearte honetan Europako txapelketa nagusiko akziodunek Istanbulen egindako bileran erabakitakoaren arabera. Israeldarrek azaroaren 9an jokatuko dute lehen neurketa Serbiako hiriburuan, Bayern Munichen kontra. Azaroaren 2rako Real Madrilen aurka aurreikusitako partida bertan behera utzita dago oraingoz, eta aurrerago jokatzea espero dute. Baskoniak abenduaren 19an egin beharko du bidaia Belgradera Maccabirekin neurtzeko, Euroligako 15. jardunaldian.
Maccabik Belgradeko Udalaren eta Serbiako Gobernuaren babesa jaso du. Laster hasiko dira taldearen segurtasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren neurrien antolakutzan lanean.
Gainera, Israeldik kanpo dagoen beste leku bat proposatzeko eskatu dio Euroligak Hapoel Shlomo Tel Aviv taldeari.
Zure interesekoa izan daiteke
Euroligak ordezko egoitzak zehaztu ditu Dubai eta Israelgo taldeendako, fase erregularraren amaierara arte
Makabi Rapyd Tel Avivek Belgraden jokatuko ditu etxeko partidak; Hapoel IBI Tel Avivek, berriz, Sofian jokatuko ditu bere partidak; eta Dubai Basketballek Sarajevon jokatuko du bere etxeko partidak.
Euroligak bi neurketa bertan behera utzi ditu, AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren ondorioz
Zehazki, Hapoel Tel Aviv-Maccabi Tel Aviv eta Partizan-Dubai dira bertan behera geratu diren norgehiagokak.