Zesta-punta
2024/12/24 - 00:05
Barandika eta Lopez: ''Sentsazio onekin amaitu dugu, eta pozik gaude''
Gernikarrak eta zumaiarrak ekitaldi honetako lehen garaipena lortu dute, Eusko Label Winter Seriesen jokatutako azken partidan.
2024/12/24 - 00:05
Ortzi Aldazabal: ''Hainbeste pertsonaren aurrean jokatzea plazer bat izan da''
17 urteko atzelariak Julen del Rioren lekua bete behar izan du, arabarrak min hartu ostean.
2024/12/24 - 00:00
Xabi Barandikaren txik-txaka, partidako tantorik onena
Gernikako aurrelariak txik-txak ederra egin du, pilota errebotetik arrastaka ateratzea lortuta, aurkariei erantzuteko aukerarik eman gabe. Tanto garrantzitsua izan da; horri esker, bigarren setean 11 tantora berdindu baitute neurketa.
2024/12/23 - 23:22
Julen del Riok lesionatuta utzi du partida
Atzelari gasteiztarrak mina sentitu du izterrean hasierako tantoetan eta azkenean, lehen seta 13 eta 8 zela, bere lekua 17 urteko Ortzi Aldazabali utzi behar izan dio.
2024/12/23 - 11:38
Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldia, 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian
Barandika eta Lopez Goitiaren eta Del Rioren aurka arituko dira Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldian. Ez galdu, 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/12/23 - 09:45
Barandika-Lopez eta Goitia-Del Rio aurrez aurre, Eusko Label Winter Seriesen 9. jardunaldian
Neurketa ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 21:45etik aurrera. Bi bikoteak txapelketatik kanpo daude dagoeneko, ez dutelako finalaurreko ligaxkarako sailkatzea lortu.
2024/12/21 - 16:12
Hauek dira Winter Serieseko ligaxkako finalerdietan izango diren bikoteak
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen zehaztuta dago, dagoeneko, zein lau bikotek jokatuko duten urtarrilaren 6an hasiko den finalerdietako ligaxka: A multzoan, Urreisti-Gorka eta Laduche-Manci sailkatu dira, eta, B multzoan, aldiz, Erkiaga-Ibarluzea eta Urrutia-Basque.
2024/12/21 - 16:05
Barandika eta Lekerika txapeldun Pauen
Barandikak eta Lekerikak irabazi dute Paueko gabonetako zesta-punta txapelketaren 15. edizioa. Gernikarrek 15-10 irabazi dute lehen seta, eta 12-15 gailendu dira Johan eta Basque bigarrenean. Hirugarren eta azken joko erabakigarrian, 5-4 nagusitu dira Barandika eta Lekerika.
2024/12/19 - 16:00
Berriatuan Master Series txapelketa izango da
Ostegun goizean aurkeztu dute Berriatuan Master Series zesta-punta txapelketa. Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an eta 10ean jokatuko dute. Emakumezkoen denboraldiko lehen txapelketa izango da.
2024/12/19 - 15:39
Xabi Barandika eta Imanol Lopez bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen parte hartu duen bikoteak galdera batzuk erantzun ditu.
2024/12/17 - 20:34
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldiko 3 tanto onenak
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldiko tantorik onenak Ludovic Laduchek egin ditu.
2024/12/17 - 13:41
Laduchek eta Mancik Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkarako txartela lortu dute
Laduche-Manci bikotea 2024-2025 Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan egongo da. Goitiaren eta Del Rioren aurka lortutako garaipenarekin (15-8 eta 15-5) ziurtatu dute finalerdietarako txartela.
2024/12/17 - 11:56
Eusko Label Winter Seriesko Goitia-Del Rio vs Laduche-Manci (2-0) partidako estatistikak eta datuak
Laduchek eta Mancik Goitia eta Del Rio menderatu dituzte Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldian. Horrenbestez, txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira.
2024/12/17 - 00:33
Mikel Manci: ''Markagailua ikusita, ematen du erraz irabazi dugula''
Atzelari mutrikuarrak, Ludovic Laducherekin batera, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkarako sailkatzea lortu du, Alex Goitia eta Julen del Rio bi jokotan menderatuta.
2024/12/17 - 00:22
Hona hemen irabazleen tantorik onena: Ludovic Laduchek erremate ederra egin du, azken-aurreko tantoan
Bigarren jokoan, Laduchek eta Mancik markagailua 13-5 alde zutela, Getariako aurrelariak ezin hobeto amaitu du tantoa, 14-5ekoa lortuta. Gozatu!
2024/12/16 - 23:50
Laduche eta Manci Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan dira, Goitia eta Del Rio garaituta
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik bi jokotan menderatu dituzte, 15-8 eta 15-5, Alex Goitia eta Julen del Rio, eta, hala, A multzoan finalerdietako ligaxkarako jokoan zegoen txartela eskuratu dute; Goitia eta Del Rio aukerarik gabe gelditu dira.
2024/12/16 - 23:35
Eva Isanta aktorea, Eusko Label Winter Seriesen: ''Txundituta nago, zoragarria iruditzen zait''
Aktore ospetsua Euskal Herrian dabil, egun hauetan, lagun batzuekin, eta Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan izan da, Eusko Label Winter Serieseko zortzigarren jardunaldian. Eva Isantak esan digu "engainatuta" joan dela, baina "giro ederra" nabarmendu du.
2024/12/16 - 21:30
Goitia-Del Rio eta Laduche-Manci bikoteek partida erabakigarria jokatuko dute: protagonisten iritziak
Eusko Label Winter Seriesen, finalerdietako ligaxkari begira, txartel bakarra dago oraindik esleitu gabe, eta, lehia horretan, Goitiak eta Del Riok eta Laduchek eta Mancik osatutako bikoteek jokatuko duten partida erabat erabakigarria izango da. ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 21:45etik.
2024/12/16 - 10:33
Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldia, 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian
Goitia eta Del Río Laduche eta Manciren aurka arituko dira Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldian. Ez galdu, 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/12/16 - 10:07
Goitia-Del Rio eta Laduche-Manci partida, Winter Seriesen 8. jardunaldian, ETB1en eta eitb.eus-en
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko den partida, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 21:45etik aurrera.