Zesta-punta
2025/02/17 - 14:37
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finaleko hiru tanto onenak
2024-25 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko finaleko tantorik onenak Aritz Erkiagak egin ditu.
2025/02/17 - 10:47
Eusko Label Winter Serieseko finaleko estatistikak eta datu esanguratsuenak
Erkiagak eta Ibarluzeak irabazi dute 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketa, finalean Laduche-Manci bikotea menderatuta. Bideo honetan ikus ditzakezu final handiko estatistikak.
2025/02/16 - 19:00
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finaleko azken tantoa, eta podiuma
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak 15-10 eta 15-12 garaitu dituzte Ludovic Laduche eta Mikel Manci Eusko Label Winter Serieseko finalean. Bideo honetan, partidako azken tantoa ikus daiteke, bai eta irabazleei txapela emateko ekitaldia ere.
2025/02/16 - 18:27
Erkiagaren horma-biko ikusgarria, bigarren jokoaren 13-10ekoan: hona hemen finaleko tantorik onena
Ispasterko aurrelariak eskuratu du txapelketako pilotaririk onenaren saria. Finaleko tantorik politena egin du, eta handik gutxira jantzi dute txapela Ibarluzeak eta berak.
2025/02/16 - 17:46
Laducheri zesta apurtu zaio lehen jokoan, baina azkenera arte jarraitu du hori erabiltzen
Pilota bat errebotetik bueltatzen saiatu denean, Laducheren zestak kantxa jo du, eta uztaietako batean haustura txiki bat izan du; Getariako aurrelariak, nolanahi ere, partida osoan erabili du saski hori, zailtasun handirik gabe.
2025/02/16 - 16:19
Erkiagak eta Ibarluzeak bigarren aldiz jarraian irabazi dute Eusko Label Winter Series txapelketa
Igande eguerdian jokatutako final handian, Laduche eta Manci menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-12. Horrenbestez, 2024an bezala, aurten ere jantzi dute txapela. Erkiagak 3.a du jada, 2022an ere irabazi baitzuen.
2025/02/16 - 15:40
Manci, finalaren ostean: ''Guk huts batzuk egin ditugu, eta hortxe izan da aldea''
"Balorazio orokorra eginda, oso pozik egon beharko ginateke egin dugun txapelketarekin", esan du Mutrikuko atzelariak, Eusko Label Winter Series txapelketako finala amaitutakoan. Laduchek eta Mancik bigarren amaitu dute, finala Erkiagak eta Ibarluzeak irabazi baitute.
2025/02/16 - 15:30
Erkiaga eta Ibarluzea, oso pozik: ''Partidaz partida joan gara, eta, azkenean, helburua lortu dugu''
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak bigarren aldiz jarraian irabazi dute Eusko Label Winter Series txapelketa, finalean Laduche eta Manci 15-10 eta 15-12 menderatuta. Neurketa amaitutakoan, txapeldunek esan dute ondo sartu direla partidara, eta bigarren jokoa zailagoa izan dela beraientzat.
2025/02/16 - 14:46
2024-25eko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketan, 19 partida izango dira, urriaren 28an hasita. Neurketak astelehenez jokatuko dira, finala salbu; hori igandez jokatu dute, otsailaren 16an. Partida guztiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
2025/02/16 - 14:26
Erkiaga eta Ibarluzea, 2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Txapelketako final handian, igandean, Ispasterko aurrelariak eta Markina-Xemeingo atzelariak Ludovic Laduche eta Mikel Manci menderatu dituzte, bi jokotan (15-10 eta 15-12).
2025/02/16 - 11:38
Erkiaga-Ibarluzea vs Laduche-Manci: Eusko Label Winter Serieseko final handia, gaur, Gernikan
Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea dira faborito nagusiak, baina Ludovic Laduche eta Mikel Mancisidor sasoiko iritsi dira finalera, eta partida ikusgarria espero da. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, igandean, 11:40tik aurrera.
2025/02/15 - 14:50
Honela joan da Eusko Label Winter Series txapelketa final handira iritsi aurretik
Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Manci bikoteek jokatuko duten finalera iritsi aurretik, bide luzea egin du Eusko Label Winter Series txapelketak.
2025/02/15 - 14:01
Urreisti eta Sorozabal Daniako Biscayne Cup txapelketan lehiatuko dira
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorobazalek Joan Tambourindeguy eta Danel Mandiola menderatu dituzte aurrekanporaketa faseko finalean, Danian.
2025/02/13 - 16:19
Ongi ezagutzen al dute elkar Erkiagak eta Ibarluzeak?
Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea puntistek erronka berezi bati egingo diote aurre bideo honetan. Galdetegia egin dute, elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko.
2025/02/12 - 13:51
Manci gogotsu dago Winter Serieseko ''finala jokatzeko eta irabazteko''
Mikel Manci prest dago Eusko Label Winter Serieseko otsailaren 16ko finalerako. Laduchekin batera Erkiaga-Ibarluzea bikotearen kontra jokatuko dute final handia. Mancik EITB Mediarekin hitz egin du igandeko neurketari buruz.
2025/02/12 - 13:11
Erkiagaren ustez, partida hasieran egon daiteke finaleko gakoa
Aritz Erkiagak EITB Mediarekin hitz egin du Eusko Label Winter Serieseko osailaren 16ko finalari buruz. Ibarluzearekin batera Laduche-Manci bikotearen aurka lehiatuko da final handian.
2025/02/12 - 12:54
Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Manci bikoteek Winter Serieseko finalerako materiala hautatu dute
Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Manci bikoteek jokatuko dute Eusko Label Winter Serieseko finala, otsailaren 16an. Lau egun lehenago, hilaren 12an, final handirako materiala aukeratu dute lau puntistek Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan.
2025/02/11 - 16:27
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 6. jardunaldiko hiru tanto onenak
2024-25 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 6. jardunaldiko tantorik onenak Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek egin dituzte.
2025/02/11 - 10:46
Urreisti-Gorka vs Urrutia-Basque finalaurreko ligaxkako azken partidako datuak eta estatistikak
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek bi jokotan hartu dituzte mendean Thomas Urrutia eta Thibault Basque, 15-11 eta 15-7. Neurketako estatistika nagusiak biltzen ditu bideo honek.
2025/02/11 - 01:40
Todor Azurtza eta Geneva Aiarra, Boisetik Gernikako Jai Alai pilotalekura
Geneva eta Todor Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian izan dira, frontoian, eta EITBk elkarrizketatu egin ditu. Esan digutenez, biziki gozatu dute zesta puntaz.