Zesta-punta
2025/02/22 - 15:56
Giro paregabea eta puntista ohi ugari Dania Beacheko harmailetan
Biscayne Cup txapelketako bigarren finalerdiak ikusle ugari bildu ditu Dania Beacheko frontoian, AEBn aritutako puntista historiko batzuk tartean.
2025/02/22 - 14:46
Barandika eta Lekerika menderatuta, Erkiagak eta Mancik jokatuko dute Biscayne Cup txapelketako finala
Aritz Erkiaga eta Mikel Mancisidor izango dira Johan Sorozabal eta Imanol Lopezen aurkariak Danian (Miami, AEB) lehiatzen ari diren Biscayne Cup txapelketako finalean. Bart, bigarren finalaurrekoan, Erkiagak eta Mancik hiru jokotan menderatu dituzte Barandika eta Lekerika: 11-15, 15-14 eta 2-5.
2025/02/22 - 12:38
Erkiagak eta Mancik jokatuko dute Biscayne Cup txapelketako finala gaur gauean Johan eta Lopezen aurka
Bart, Danian jokatutako bigarren finalaurrekoan, Erkiagak eta Mancik hiru jokotan menderatu dituzte Barandika eta Lekerika: 11-15, 15-14 eta 2-5.
2025/02/21 - 19:45
Lekerika eta Manci Biscayne Cupeko bigarren finalaurrekoaren bi atzelariek, partida hizpide
Euskal Herrian ostiraletik larunbaterako goizaldea denean jokatuko dute Biscayne Cupeko bigarren finalerdia Barandika-Lekerika eta Erkiaga-Manci bikoteek. Irabazleek Johan-Lopez izango dituzte aurkari finalean.
2025/02/21 - 13:52
Johan eta Lopez sailkatu dira Biscayne Cupeko finalerako, Urreisti eta Gorka garaituta
Biscayne Cupeko lehen finalerdia jokatu da gaur goizaldean Dania Beacheko (Miami, AEB) frontoian, eta Johan Sorozabal eta Imanol Lopez nagusitu dira bi setetan, 14-15 eta 11-15, Eñaut Urreistiren eta Gorka Sorozabalen aurka.
2025/02/21 - 11:56
Johan eta Lopez, Biscayne Cupeko lehen finalistak
Bi setetan (14-15 eta 11-15) garaitu dituzte Urreisti eta Gorka ikusle ugari bildu dituen neurketan, eta aurkari zain daude larunbateko finalari begira.
2025/02/20 - 21:50
Urreisti eta Johan, nor baino nor gehiago Biscayne Cupeko finalerdian
Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal Johan Sorozabalen eta Imanol Lopezen aurka arituko dira Biscayne Cupeko finalerdietan, Danian. Zein bikotek lortuko du larunbateko final handirako txartela?
2025/02/20 - 15:39
Zesta-puntak 1924an Miamin hasitako bidaia biziberritu nahian
Zesta-punta 1924an iritsi zen Kubatik Miamira; urte hartan ireki zuten lehen frontoia bertan. Ondoren izandako norabidea laburbildu dugu bideo honetan.
2025/02/19 - 23:26
Zer espero dute Dania Jai Alai frontoiko zaleek Biscayne Cup txapelketaz?
Biscayne Cup lehen aldiz jokatuko dute, Danian, ostegunean, ostiralean eta larunbatean. EITB Media bertako hainbat zalerekin izan da, jakiteko zer iritzi duten Daniako zaleek Jai Alai Ligako txapelketa honetaz.
2025/02/19 - 22:21
Urreisti-Gorka, Johan-Lopez, Barandika-Lekerika eta Erkiaga-Manci, Biscayne Cupeko bikoteak
Danian aurkeztu dituzte, asteazkenean. Ostegunean, lehen finalerdian, Urreisti eta Gorka Johanen eta Lopezen aurka arituko dira, eta, ostiralean, Barandika eta Lekerika, Erkiagaren eta Manciren kontra. EITBk final handia emango du, larunbat gauean, zuzenean.
2025/02/19 - 22:05
Urreisti-Gorka vs Johan-Lopez, eta Barandika-Lekerika vs Erkiaga-Manci, Biscayne Cupeko finalerdietan
Floridako Danian jokatuko duten txapelketa ostegunean hasiko da, egun horretan jokatuko baitute lehenengo finalaurrekoa, eta bigarren finalerdia ostiralean izango da. Final handia larunbatean jokatuko dute, eta EITBk zuzenean emango du, 22:45etik aurrera.
2025/02/19 - 14:39
Zestalariak Miamin daude dagoeneko, eta Daniako frontoian entrenatzen hasi dira
Otsailaren 20tik 22ra artean jokatuko da Biscayne Cup, Floridan (AEB). Zestalariak han daude, eta txapelketa jokatuko den Daniako frontoian entrenatzen hasi dira. Haien sentsazioen berri eman digute.
2025/02/18 - 22:28
Zer den, noiz sortu zen eta nola osatzen den Jai Alai Liga
2022-23 denboraldian sortu zen, zirkuitu bateratua egite aldera. Hiru ekitalditan, bost txapelketatik 16ra igaro da. Proba bakoitzak puntuazio jakin bat du, eta, azkenean, Ligako zortzi puntista onenek Lauko Finala jokatzen dute, lau bikotetan.
2025/02/18 - 16:29
Manci, ''gogotsu'' Erkiagarekin batera Biscayne Cup txapelketa jokatzeko
Mikel Mancik eta Aritz Erkiagak bikotea osatuko dute Danian (Florida, AEB) otsailaren 20tik 22ra artean jokatuko den Biscayne Cuperako. EITB Mediak bi puntistekin hitz egin du Miamirako hegaldia hartu aurretik.
2025/02/18 - 16:20
Zestalariak, Daniara bidean Biscayne Cup txapelketa jokatzeko
Otsailaren 20tik 22ra artean jokatuko da Jai Alai Leagueko Biscayne Cup txapelketa, Floridan (AEB), Daniako pilotalekuan. Zestalariak Floridarantz abiatu dira.
2025/02/18 - 10:24
Biscayne Cup Mastersaren finala, larunbatean, Floridako Dania Beachetik
Zesta-punta Atlantikoaren beste aldera daramagu oraingoan. Floridako Dania Beach pilotaleku mitikoan, Biscayne Cup Mastersaren finala jokatuko da. Larunbatean izango duzue ikusgai, 22:50etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/02/17 - 21:46
Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea: ''Oso txapelketa ona egin dugu''
Bikote bizkaitarrak bigarrenez jarraian irabazi du Eusko Label Winter Series txapelketa. Garaipenaren biharamunean Euskal Telebistan izan dira Ana Ramos aurkezlearekin hitz egiten, finalaren gainean eta zesta puntak bizi duen susperraldiaz.
2025/02/17 - 14:37
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finaleko hiru tanto onenak
2024-25 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko finaleko tantorik onenak Aritz Erkiagak egin ditu.
2025/02/17 - 10:47
Eusko Label Winter Serieseko finaleko estatistikak eta datu esanguratsuenak
Erkiagak eta Ibarluzeak irabazi dute 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketa, finalean Laduche-Manci bikotea menderatuta. Bideo honetan ikus ditzakezu final handiko estatistikak.
2025/02/16 - 19:00
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finaleko azken tantoa, eta podiuma
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak 15-10 eta 15-12 garaitu dituzte Ludovic Laduche eta Mikel Manci Eusko Label Winter Serieseko finalean. Bideo honetan, partidako azken tantoa ikus daiteke, bai eta irabazleei txapela emateko ekitaldia ere.