Zesta-punta
2025/06/06 - 02:47
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Espainia partidaren laburpena
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:20
Frantziak eta Euskadik jokatuko dute Nazioen Ligako gizonezkoen finala
Frantziak bi setetan irabazi dio AEBri (13-15 eta 13-15), eta Euskadik gauza bera egin du Espainiaren aurka (15-10 eta 15-9).
2025/06/06 - 01:48
Jai Alaiko Nazioen Ligako Frantzia-AEB partidaren laburpena
Frantziak bi setetan garaitu du AEB lehen finalerdian (13-15 eta 13-15), eta Laduche eta Basque Nazioen Ligako finalera sailkatu dira.
2025/06/06 - 01:15
Laduche eta Basque, finalistak: ''Guk irabazi dugu, baina laurok merezi genuen finalean egotea''
Laduche eta Basque Frantziarekin sailkatu dira Nazioen Ligako finala jokatzeko, Sorozabal anaiak (AEB) garaituz. Bi setetan menderatu dituzte (13-15 eta 13-15).
2025/06/05 - 13:40
Jai Alaiko Nazioen Ligako finalaurrekoak, gaur gauean, EITB Median
21:00etatik aurrera jokatuko dute lehen neurketa (Estatu Batuak-Frantzia), eta bigarrena (Euskadi-Espainia), berriz, 22:00etan hasiko da. Biak zuzenean izango dira ikusgai, ETB1en, eitb.eus-en eta EITBren YouTubeko kanalean.
2025/06/05 - 11:17
Urreisti eta Lekerika, pozik, garaipenarekin eta debutarekin
Euskal selekzioko gizonezkoen bikoteak erraz menderatu du Filipinetako taldea. Hasieratik haien jokoa egin dutela azpimarratu du Lekerikak.
2025/06/05 - 10:24
Elaia eta Maia, partida ostean: ''Gure lekua ezin topatu ibili gara''
Euskadiko emakumezkoen selekzioak galdu egin du Espainiakoaren aurka: 5-15 eta 7-15. Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxeak neurketa aztertu dute.
2025/06/05 - 00:37
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi vs Filipinak partidaren laburpena
Euskadik bi jokotan menderatu ditu Filipinak, 15-5 eta 15-5, eta, horrenbestez, txapelketako finalerdia jokatuko du, ostegunean, Espainiaren aurka. Eñaut Urreistik eta Unai Lekerikak osatu dute euskal bikotea, eta argi gailendu dira.
2025/06/05 - 00:34
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi vs Espainia partidaren laburpena
Euskadiko emakumezkoen selekzioa galtzaile irten da, bi jokotan, 5-15 eta 7-15, Espainiakoaren aurka, asteazkenean, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea aritu dira Euskadiko selekzioan, eta Erika Mugartegi eta Arai Lejardi, Espainiakoan. Bi taldeak finalean izango dira, ostiralean.
2025/06/04 - 23:45
Euskadik Filipinak menderatu ditu (15-5, 15-5) eta Espainiaren aurka galdu du (5-15, 7-15), Nazioen Ligan
Hala, ostegunean, gizonezkoen txapelketan, Euskadik Espainia izango du aurkari, finalaurrekoetan; emakumezkoetan, Euskadi eta Espainia final handian arituko dira nor baino nor gehiago, berriro, ostiralean.
2025/06/04 - 16:48
Euskadi, finalera, Mexikoren aurkako garaipenari esker
Euskadiko emakumezkoen selekzioak Mexikokoa menderatu du bi jokotan, 15-7 eta 15-10, Jai Alaiko Nazioen Ligako hirugarren jardunaldian. Estatu Batuek Espainia gainditu eta ezustekoa eman dute, eta Espainiak Frantziari aise irabazi dio.
2025/06/04 - 14:27
Jai Alaiko Nazioen Ligako 4. jardunaldiko partidak, gaur arratsaldean, EITB Median
Gizonezkoetan, bi neurketa jokatuko dituzte: Espainia-Mexiko eta Euskadi-Filipinak; emakumezkoetan, ostera, Euskadi-Espainia lehiatuko dira.
2025/06/04 - 02:53
Euskadik Mexiko menderatu du, bi jokotan, 15-7 eta 15-10, eta indartsu jarraitzen du Jai Alaiko Nazioen Ligan
Helena Barrenetxeak eta Maialen Aldazabalek eman diote Euskadiko selekzioari bigarren garaipena, asteartean, Gernika-Lumon jokatzen ari diren txapelketan; hala, Euskadik Espainiaren aurka izango du jokoan multzoko aurreneko postua, asteazkenean.
2025/06/03 - 11:06
Erkiaga: ''Pozik gaude egindako lanarekin''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez izan dira nagusi Nazioen Ligako Frantziaren kontrako gizonezkoen partidan. Hau deritzote partidari eta garaipenari.
2025/06/03 - 10:55
Elaia Gogenola: ''Urduri hasi arren, garbi izan dugu zein den gure jokoa''
Elaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak bi jokotan hartu dute mendean Frantziako bikotea, Nazioen Ligan. Neurketa nola bizi izan duten aztertu dute elkarrizketa honetan.
2025/06/03 - 02:56
Euskadik garaipen bikoitza lortu du Frantziaren aurka, Jai Alaiko Nazioen Ligan, bere estreinaldi ofizialean
Emakumezkoen txapelketan, Elaiak eta Maiak bi jokotan irabazi dute, 15-3 eta 15-2; gizonezkoetan, Erkiaga eta Lopez ere bi jokotan gailendu dira, 15-6 eta 15-11.
2025/06/03 - 01:55
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi vs Frantzia gizonezkoen partidaren laburpena (2-0)
Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek 15-6 eta 15-11 irabazi dute, Frantziaren aurka, neurketa ona eginda, B multzoan.
2025/06/03 - 01:05
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi vs Frantzia emakumezkoen partidaren laburpena (2-0)
Elaia eta Maia izan dira Euskadiko ordezkariak, eta 2-0 gailendu dira, Oihana eta Xana Frantziako selekzioko zestalarien aurka.
2025/06/02 - 23:53
Xavier Cazaubon Nazioarteko Federazioaren presidentearen hitzaldia, osorik
Jai Alaiko Nazioen Ligako inaugurazio ekitaldian, Xavier Cazaubon Nazioarteko Federazioaren presidenteak hitzaldia eman du, kantxan, txapelketari hasiera ematea xede.
2025/06/02 - 23:46
Joxemari Mitxelena Euskadiko Federazioaren presidenteak bertso ederra bota du Nazioen Ligako inaugurazioan
Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan egindako ekitaldian, Mitxelenak modu oso berezian egin dio agurra txapelketari, bertso hunkigarria botata. Zaleek biziki txalotu dute.